Amaia SIlvo


              ZER IKASI DUT?
Bigarren mailarekin amaitu eta derrepentean, gure izatean hainbesteko aldaketarik nabaritu gabe bat-batean  “unibertsitarioak” garelako paperarekin topo egiten dugu. Salto horrek, klaseak jasotzeko moduan aldaketa handiak suposatzen ditu; eta bereziki, Irakasle Funtzioa izeneko ikasgaiarekin nabaritu dut nik aldaketa handiena. 
Honekin ez dut esan nahi ikasgai hau errazagoa edo zailagoa egin zaidanik, baizik, gaur arte klaseak jasotzek moduarengatik oso aldendua egon den ikasgaia izan dela. Izan ere, ohituak gaude ikasgela batean sartu irakaslearen sermoia entzun eta esandako horretatik ikasi eta azterketa bat egitera. Ikasgai honetan metodologia, aldiz, oso desberdina izan da; klaseak oso dinamikoak izan dira eta gure hausnartze gaitasuna gero eta handiagoa izatea da bilatu den zerbait, izan ere, irakasle batentzat hezkuntzaren inguruan hausnartzen jakitea guztiz beharrezkoa den zerbait da.
Irakaslearen inguruan daukagun irudiari arreta berezia eskaini zaio ikasgai honetan, baita gure irakasle izateko ikastearen arrazoiari ere bai.
Irakaslearen irudia lantzeko hasieran “La educación prohibida” dokumentala ikusi genuen baita horri kritika handia egiten zion iritzi bat irakurri ere bai, horrela guretzat irakasle on batek nolakoa izan beharko zuen inguruan lan bat eginez. Lan horretan islatua geratzen da, momentu horretan nire iritzian irakasle on batek nolakoa izan beharko lukeen.
Lan hori aurrera eraman aurretik, “Être et avoir” filma ikusi genuen ere bai eta horri buruz egin behar izan genuen lana egiten nuen bitartean, irakaslearen irudiaren inguruan hausnartzeko aldia izan nuen ere bai. Kasu honetan irakasle zehatz baten irudiarekin lanean aritu ginen, baina horrek aldi berean irakaslearen irudi orokorrean pentsatzea sortarazi zidan.
Guretzat irakasle ona zen pertsona bati elkarrizketa egitea bidaltzerakoan ere bai, irakasle on batek nolakoa izan beharko lukeen edo etorkizun batean guk gure papera nola bete beharko genukeen inguruan asko ikasi nuen. Izan ere, elkarrizketa horretan nire kasuan hezkuntzarekin lotutako gai askoren inguruan hitz egin nuen eta horren inguruan neukan irudia nahiko aldatu zitzaidan. Aipatu beharra daukat ere bai, irakasle on baten irudian erreparatzeaz aparte, etorkizun batean guk deskribatutako irakasle horri ahalik eta antza gehiengoa izatearen kontzientzia bat sortu zaidala ikasgai honen laguntzaz.
            Bestalde, ordenagailuei edo kasu honetan interneti baliagarritasun handiagoa aurkitzeko balio izan dit ere bai ikasgai honek. Zehazki blog bateri benetako erabilera bat eman diodan lehen aldia izan da, nahiz horri buruz beranduago hitz egingo dudan. Aldi berean, Diigo erabiltzen ikasi dut.Sekula ez nuen entzun programa honen inguruan ezer, eta egia esan nahiko erabilgarria den zerbait dela pentsatzen dut. Izan ere, gure web orri interesgarriak toki batean gordeak izateko eta era berean, nire taldekideentzat interesgarriak diren orrialdeak ezagutzeko oso modu erraza da honek eskaintzen duena. Nire kasuan, 11 orrialde igo ditut Diigora taldearekin banatzeko, eta  zintzoa izanda badakit ez diodala taldeari behar adinako ekarpena egin gehien bat kontuan izanda orrialde ugari hasieran igo nituela eta pixkana Diigo zertxobait alde batera utzi dudala. Beraz, geratzen nahiz programa hau nola erabiltzen den ikasi dudanarekin eta luzean askotan erabiliko dudan zerbait ikasitakoarekin, jakinda agian gaurkoan ez diodala erabilpen egokiena eman.
            Interneten eskegitako lanarekin jarraituz, ikasgai honetan denbora gehien kendutako erabileraz hitz egiteko ordua iritsi da, Blogaren inguruan hitz egiteko ordua.   
Hasiera batean ez genekien oso ondo zein erabilera emateko eskatuko ziguten blogean. Baina pixkanaka, ikasgai honetan ematen ari ginen aurrera pauso guztiak islatuak utziko zituen orrialde bat sortzen ari ginela konturatzen hasi ginen. Paperean entregatutako lanak izan ezik, egindako beste lan guztiak gure blogean publikatuak izan dira eta gure intereseko gaien inguruko hausnarketak ere bertara igo ditugu.
Blog honetan lan handia egin dudala uste dut, izan ere, astero- astero joan naiz nire lanak publikatzen, umeekin bizitako esperientziak kontatzen eta intereseko gaien inguruan hausnarketak egiten.
Horren adierazle dira esan bezala bertan dauden lan guztiak. Ikusi daiteke nola nik igotako lehen lanean, eskola segregatuen inguruko orrialde bat ipintzen dudan soilik eta hortik aurrera hasten dira nire benetako hausnarketak; nire irakasle ibilbiderako lagungarriak suertatuko zaizkidanak. Ondoren Rosenthalen testua irakurri ondoren, bere hausnarketa bat egiteko eskatzerakoan zertxobait gehiago pentsarazteko eman zidan eta nire eboluzioaren hasieratzat hartzen dut lan hau. Hortik, haurrera Blogean eskegitako hausnarketak nire intereseko gaien ingurukoak izan dira eta nire irakasle ibilbiderako baliagarriak izatearen helburuarekin idatzitakoak. Horregatik, uste dut idazlan horietan idatzitakoa, jada, mamitsuagoa dela eta nire pentsamendua hobetu islatzen duela.
            Amaitzeko,  ikas taldeen ebaluazioa egiteko ordua da; bertan egindako lana eta ikasitakoa ebaluatzeko ordua. Dudarik gabe, ikasgai honek edo lau hilabete honek eskainitako hoberena izan da hau. Bertan irakasle izatearen alde onak baita txarrak ikusteko aukera izan dugu, haurrekin lanean aritzeko aukera eta ikastetxe baten funtzionamendua barneagotik ezagutzeko aukera.
Talde interaktibo hauen bitartez, gainera, haurrekin ikasteko beste modu batekin egin dugu topo. Bertan, haurrek bata besteari laguntza eskainiaz ikastea da helburua, eta motibazio falta arazo nagusienetakoa den mota honetako zentro batean oso aukera polita da haurrek beste modu batean ikasteko. Haurrek ikasteko oso modu eraginkorra dela eskola honek erabilitakoa uste dut; izan ere, irakaslea den arren azalpenak ematen dituen pertsona, ondoren talde interaktibo hauetan berdinen arteko lankidetza lantzen da eta haurrak haien artean batak besteari gauzak azalduaz ikasten dute.
Eskola “berezi” batean aritzea egokitu zitzaigula esan ziguten ikastetxera iristean bertako irakasleek, bertan zeuden haur gehiengoa ijitoak zirelako eta gainontzekoak kanpotarrak. Horrek zaila bezain interesgarria bihurtu du lan hau, eta bereziki aipagarria iruditu zait zein gustura agertu diren haurrak gu han egotegatik eta zein arraroa egiten zaien jende prest egotea haiei laguntzeko ezer trukean espero gabe.
Hasiera batean, gure “ikasleak” izango zirenak ezagutu genituenean zertxobait izutu ginen, haiei buruz esan zigutenarengatik; hala ere, poliki- poliki haiekin erlazio oso polita sortzen joan gara eta haiei erakusten jarraitzeko gogoa beste edozer baina pisutsuagoa bihurtu da. Horregatik, nahiz hurrengo lau hilabetean ez diguten bertara laguntzera joatearen truke klase ordurik emango ezta antzekorik, oso pozik egongo nintzen haur horiengana astero joaten jarraitzearekin.
Izan ere, irakasle izatearen bilakaeran klase teorikoak jasotzea oso garrantzitsua dela pentsatu arren, uste dut klase horietara laguntzera joatearekin baino gehiago zaila egingo zaidala inon ikastea. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario