AUTOEBALUAZIOA
Lehen mailako irakaslea izan nahi nuen
txikitatik, baina baita beste hainbat gauza ere. Selektibitatearen ondoren,
buruari hainbat buelta eman ondoren, nire etorkizuneko lanbidea irakaslea
izatea zela pentsatu nuen. Unibertsitatera heldu, eta lehenengo lauhilekoko
ikasgai bat “irakasle funtzioa” deiturikoa genuela esan zidaten. Hasierako
klaseetan, ez nuen ongi ulertzen ikasgai honek hezkuntzarekin zuen lotura,
izenak berak lotura bazuen, baina klaseetan egiten genituen gauzen zergatia ez
nuen ulertzen (diigoren balioa eta blogga egitearena). Denboraren poderioz,
ikasgai honen balioaz ohartu naiz.
Hasiera batean, bi film ikusi genituen, biak
hezkuntzarekin erlazio estua zutenak, eta hauen inguruko hausnarketa egin behar
izan genuen. Momentu honetan hausnartzeak duen garrantziaz baliatzen hasi nintzen.
Filma ikusi ondoren, hezkuntzaren inguruan pentsatzen hasi nintzen, eta hezkuntzak
dituen alor positibo eta negatiboez ohartzen hasi nintzen; agian betidanik agerian
bazeuden ere, ohartu gabe neure begien aurrean nituen hezkuntza akatsez,
esaterako. Hau baliagarria egin zitzaidan, hezkuntza sistemak aldaketa bat
behar duela baieztatzeko. Ondoren, irakasleak gure irakasle ereduaren
hausnarketa egiteko eskatu zigun, gustura egin nuen, eta honela, irakasle
horren bidea jarraitu nahi nuela pentsatu nuen, bera bezalako irakaslea izan.
Irakasle honi elkarrizketa egiteko proposamena egin zigun irakasleak, eta
gustura joateko, elkarrizketa luzea egin eta helburua irakaslea ezagutzea zela
esanez. Elkarrizketa hau egin ondoren, nire irakasle izateko gogoa asko handitu
zen, irakasle honek, bere motibazioa eta lanerako grina transmititu
zizkidalako. Honez gain, irakasle horren eredua jarraitu nahi nuela, eta berak
egunero lanera joateko duen gogoa izan nahi dudalaz jabetu nintzen. Irakasle on
bat izan nahi dudala. Gainera, berak esandako hitzak oraindik gogoan ditut, “hezkuntza
sistema beste sistema guztien atzetik doa, eta aldaketa bat behar du”, aldaketa
hau aurrera eraman nahi duen etorkizuneko irakasle horietako bat naiz ni. Honen
barnean aipatu behar dudan azkeneko gauza mintegiak dira. Bertan “irakasle”
papera egin genuen guztiok, eta oso ongi sentitu nintzen “ikasleak” entzuten
ari zirela konturatu nintzenean, baita beraien arreta niregan jarrita zeukatela
ohartzean. Lehen argi banuen ere, argi geratu zait irakasten ari zaren
bitartean ikasten ari diren horiek entzuten aritzeak duen indarra.
Bestalde, lehen aipatutako Diigo dugu, ikasturte
hasieran ezagutzen ez nuen eta zertarako balio zuen ulertzen ez nuen
interneteko orrialdea. Bertan 10 sarrera argitaratu ditut. Diigorekin hasteko,
existitzen dela ikasi dut, eta oso baliagarria dela talde handi batean
bakoitzak bilatu duen informazio iturriak zintzilikatzeko, eta denok denon
informazio hori partekatzeko eta erabiltzeko. Esan beharra daukat, baliagarria
den harren, ez diodala Diigori denbora gehiegirik eskaini, baina asko eskertzen
dut, bertan jendeak egindako lana, informazio iturri batzuk interesgarriak eta
baliagarriak egin zaizkidalako, modulu lanerako esaterako. Espero dut,
etorkizun batean baliagarri izango zaidala Diigo erabiltzen jakitea, irakasle
naizenerako.
Internetak, ikasgai honetan izugarrizko
garrantzia izan du, eta Diigoren erabilpena ikasi dudan moduan, bloggaren
erabilpena ere ikasi dut. Hasieran, Diigorekin gertatzen zitzaidan moduan, ez nekien
blogg hau egitearen zergatia zein zen. Ez nion zentzurik ikusten blogg bat
egiteari, baina aipatu beharra dut, ikasgai honetako “material” garrantzitsuena
hau izan dela. Blogga taldeka egin dugu, eta bloggarekin, honen erabilpena eta
beste hainbat gauza ikasteaz gain, talde baten funtzionamendua eta garrantzia
ikasi dut. Batez ere, blogga lau taldekideona zelako, eta bloggean ezarri
ditugun sarrera ugari taldeko guztion artean egin behar zirelako. Bloggean,
batez ere, pausoz pauso nire lauhilabeteko lana argi eta garbi ikusten dela
iruditzen zait. Alde batetik, bloggeko sarrerak ongi argitaratzen ikasi dut,
hasiera batean ezjakintasun maila handia nuelako honen inguruan. Bloggeko lanaz
ari garela, bloggean egin dudan lana handia dela iruditzen zait, alde batera
utzi ez dudalako, eta bertan nire esperientzia berriak eta nire gogoko gauzez
hausnartu dudalako. Hausnarketa hauek, hasiera batetik hona sakontzen joan
direla uste dut, lehen ez bezala, orain informazio iturri desberdinak bilatu
eta irakurri ditudalako, eta hauetan oinarritu dudalako nire hausnarketa.
Amaitzeko, ikasgai honek eman didan esperientzia
onenaz hitz egingo dut, ikas taldeez. IPI Sansomendi ikastolara joan naiz
astean behin ordu eta erdiz astelehenetan, eta hau izan da dudarik gabe
ikasteko modu dibertigarri, atsegin eta onena. Hasiera batean beldurra nuen
bertara joateko, ikastetxe honetan dagoen ikasle kopuru handiena ijito eta
atzerritar arrazakoak direla eta ikastetxea beltz kolorekoa marraztu
zigutelako. Klasera sartu nintzenetik ikasten hasi nintzen, haur hauek zuten
laguntza beharraz ohartu nintzen, eta batez ere, nire irakasteko eta laguntzeko
gogoaz. Egunero gogotsu joan naiz, eta gogo hau ikasleei helaraztea zaila ez
dela ikasi dut, irakasleak ez du amore eman behar, eta haurrak motibatu behar
ditu, teoriaz jakinagatik ere praktikan ikasi dut. Haurren alboan alaiagoa naizela
ohartu naiz, maitekorragoa, eta nire ikasgelan egon diren haurrek gure laguntza
eta gu han egotea eskertzen zutela ere bai. Haurrek laguntza behar dute, eta “haize
berriak” motibatu eta klasera gustura joango diren zerbait, eta gu joatean
alaitasuna ikusten zaie guztiei aurpegian, honek ni alaitzea dakar. Bestalde
pazientzia ugari behar da, ulertzen ez duten hori behin eta berriz azaltzeko,
isiltasun osoa lortzeko, elkarren artean errespetatzeko …
Dudarik gabe, ikasgai honetatik ikas taldeen
esperientziarekin geratzen naiz, pelikulak ikusiz edota hausnartuz baina
gehiago ikasi dudalako astean ordu eta erdian talde interaktiboetan egonez,
gauza asko ikasi dut lehen aipatutako moduan, baina oso- oso argi geratu
zaidana, nire etorkizuneko ogibidea irakaslea izatea dela da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario