Mostrando entradas con la etiqueta ikasleak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ikasleak. Mostrar todas las entradas
martes, 18 de diciembre de 2012
Ikasitakoarekin --> Mapa kontzeptuala.
Ikasgai osoan zehar egin ditugun ariketak eta praktikak bezala, azterketa egiteko orduan, nahiko berezia dela uste dut. Badakigu mapa kontzeptual bat izango dela, ikasi dugunaren inguruan. Horrexegatik egindako lanei begirada bat eman ondoren, ikasitakoarekin mapa kontzeptual bat egitea erabaki dut. Hor goian daukazuena da amaierako lana. Espero dut azterketa egiteko orduan baliogarria izatea.
jueves, 8 de noviembre de 2012
IKASGELA BATEAN, LEHENENGO EGUNA.
Gaur, 2012ko azaroaren 8an, ikasgela batean ikasle moduan sartu ez naizen lehen aldia izan da.
Esperietzia bezala, hitzekin azaldu ezineko zerbait izan da; eta kurtsoa hasi denetik ea magisteritza ikastea aukera ona zen galdera noizbat bururatu bazait, gaurkoa ondoren zihur nago ez zaidala berriro burutik pasatuko.
Egia esan, Ane eta ni oso izutuak sartu gara hasiera batean gelara. Izan ere, arazo ugariko gela zela guria esan ziguten eskolaren aurkezpen egunean eta edozein arazo izanez gero zuzendaritzara jaisteko esan zigutenean gela horretara sartzeko gogoak desagertuz joan zitzaizkigun.
Gaur, Sansmondira bidean geundela haurrak nolakoak izan zintezkeen inguruan hipotesi ugari egin ditugu eta klasera sartzeko minutu batzuk falta zirenean ez geneukan itxaropen handirik guri egingo ziguten ongietorria asko gustatuko zitzaigun edo ez. Hala ere, gelara sartu eta haurrak ezagutu ditugun momentu berean desagertu dira gure beldur guztiak. Izan ere, hasiera batean esan zigutenarengatik oso hurruti ikasleak oso irekiak agertu dira gurekin eta lehen momentutik nabaritu ditugu guregandik oso hurbil.
Egia da, gela berezia dela egokitu zaiguna lehen orduan; 9 ikasle dira bakarrik, gehienak eskolara iritsi berriak edo bestela haien komportamenduan zenbait arazo azaltzen dituztenak.
Haurrekin egondako denboran zehar gehien harritu nauena zenbateko atentzioa eskatzen duten da. Guztiek nahi zuten haiei laguntzea beraien lanak egiten, eta baten bateri beste ikasle batekin lanean nintzelako ezin banion lagundu segituan hasten zen "profe-profe ayudame, que yo no se hacerlo solo" edo "profe-profe hazme caso amí" bezalakoak esaten haiengan atentzio guztia ipintzeko.
Talde interaktiboetan aritu gara lanean, eta proiektu oso interesgarria iruditu zaidan arren aurrera eramateko oso zaila dela ere pentsatzen dut. Izan ere, talde berdin baten barnean dauden maila desberdintasunak sekulakoak dira, eta ondorioz, haurr azkarrenak ez daude oso ados gehiago kostatzen zaien horiei itxaroteko ideiarekin. Horregatik, aspektu horretan oraindik lan asko egin beharra dagoela uste dut baita haurren motibazioa handitzeko ere bai. Hau diot, izan ere, nirekin zeuden bitartean eskolara juatearen gaia azaldu da eta guztiok ados zeuden eskolara joatea gorroto zutela; beraz, haurr horiek eskolaren inguruan duten pentsamendua aldatzeko lan asko egin beharra dago eta haur horiek etorkizun batean ikasketak izatera iristea sekulako erronka dela pentsatzen dut.
5.B gelarekin egon beharreko orduarekin amaitu ostean, 2.A gelara sartzea egokitu zaigu. Bertan, haurrak askoz txikitxoagoak ziren eta asko nabaritzen zen hori irakasleak klasea emateko moduan.
Klase honetan ere talde interaktibotan aritzea egokitu zaigu, eta txoko baten arduraduna nintzen ni. Haurrek etengabe galdetzen zidaten haien ariketetan zeukaten zalantzen inguruan eta oso eroso sentitu naiz haiei erantzunda. Arrazoi honengatik oso konten noa ohera nire "irakasle" moduan lehen eguna bukatu ondoren; izan ere, lotsatuagoa edo haurreikin harremanak edukitzeko zailtasun gehiagorekik aurkitzea espero nuen.
Gainera, esan dezaket oso konten nagoela I.P.I Sansomendi eskolan aritzeagatik; horrela, beste ikasle mota batzuekin aritzeko aukera izan dugu gure lan - ibilaldiaren hasieratik.

miércoles, 7 de noviembre de 2012
PRAKTIKEN LEHENENGO EGUNA.
Ezin dut hitzekin
azaldu gaur eskolan, ikasleekin sentitu dudana. Beste mundu bat da. Guztiz ezberdina.
Uste dut klase
mota honen baten barruan sartzen zaren arte, eta ume hauekin lan egiten duzun
arte ezin duzu nolako ezberdintasunak dauden ikusi. Sartu naizenean, ikusi dut,
ikus ahal duena norbaitek. Lehenengo ezberdintasunak fisikoak direla. Beltzaran,
txinatarrak, ijitoak… hori bagenekien, ez nau harritu.
Hasierako klasea,
bigarren mailako ikasleekin izan da. Euskaraz eta gazteleraz hitz egin diet, bi
hizkuntzak jakin behar dituztelako, eta euskara praktikan ipini behar dutelako,
B eredukoak baitira. Oso gustura egon naiz, eta beraien artean, ijitoen artean
behintzat, asko familia direla ohartu egin dut. Batek, seigarren mailan lehengusina
bat eta osaba bat zuela adierazi dit. Eta horra joan gara gero.
Ni, pasa den
urtean, nire auzoko eskola bateko klase batean praktiketan ibili nintzen. 5
urteko mutil eta neskak ziren, eta bigarren mailako kurtsoko giroa oso antzekoa
zen. Beraz, ohituta nagoela esan dezaket.
Seigarren mailara
ailegatu naizenean berriz, bai harritu naizela. Hogei ikasle, guztiak
kanpotarrak hiru izan ezik. Guztiak errepikatzaileak bi izan ezik, errepikatzen
dut, beste mundu bat.
Irakasleek,
klaseak azaltzeko orduan, beraien jarrera okerra izan zela esango nuke. Klaseko
giroa, guztiz kaskarra eta desegokia izango zela adierazi ziguten, eta ez dut
uste horrela izan denik.
Soilik ikasle
bereziak dira, ikasle berezi eta maitagarriak. Ia guztiak ijitoak ziren, “Los
Jimenez”. Gehienak familia berdinekoak ziren, eta ez bada familia berdinekoak,
auzo berdinekoak, eta beraz, beraien kulturan familia.
Poztasunez hasi
naiz, eta poztasunez amaitu dut. Gaur, egun bakarrean izugarri ikasi dudala
uste dut, eta gainera, horrela jendearekin lan egin nahi dudala erabaki dut,
nekea dela argi daukat, baina gaur behintzat ideia honekin atera naiz, eta
espero dut ez nekatzea eta aldatzea.
Beraien kultura
eta bizimodua dela eta, agian, ikasketak alde batera uzten dituzte, eta
horrexegatik gehienak errepikatzaileak direla uste dut. Baina beraien arreta
denbora osoan lortu dut. Gustura egon dira nirekin, pixka mugituak dira bai,
baina ni txikitan horrelakoa nintzen baita. Pare bat azkar zeuden, eta beraien
arteko laguntza zegoela nabaritzean, benetan poztu nau.
Gozotasunez,
nirekin hitz egin dute, eta galdera ezberdinak egin dizkidate ilea dela eta. Guztiz
maitagarriak iruditu zaizkit.
Nabaritzen da,
beraiekin agian, pazientzia bikoitza behar dela, eta askotan, beste ikasle
batzuei baino askoz aldiz gehiagotan azaldu behar zaizkiela gauzak, baina
azkenean ikasi nahi eta ahal dutela plasmatzen dute. Uste dut ikasle mota
hauekin behar den bakarra konfiantza eta maitasuna da. Gurekin egon dena
behintzat, honela azaldu da, benetan gustura lan egiten duela beraiekin
nabaritu zaio eta “maite dituela” argi utzi du.
Uste dut askotan,
ikasle hauen aurrean irakasle ezberdinak, marjinazioa edo autoritarismoa
erabiltzen dutela, eta akats larriena eta sakonena dela.
Beraiekin lan
egiten duen norbait eta beraien pertsonetan konfiantza duen norbait soilik
behar dutela uste dut. Beraiekin bere bizitzako minutuak “galdu” nahi dituen
norbait, eta gustura egiten duena.
Ezagutzen nituen
eskolekin ez du zer ikusirik, eta ikasle mota hauek, gustuko ditut, inplikazio
gehiago behar dute bai, baina agurtzerakoan, irakaslearekin azaldu duten maitasuna,
eta konplizitatea, irakaslearentzat dirurekin ordaintzen ez den zerbait dela
uste dut.
BESTE MUNDU BAT
DA, ETA NAGUSITAN MUNDU HONETAN LAN EGIN NAHI DUT.
sábado, 13 de octubre de 2012
IKASLE GREBA 11x12
Osteguna hilak 11 ikasle greba konbokatuan egon zen, greba honen zergaitia Alderdi Popularrak azken hilabeteetan langile eta gazteon eskubide historikoak murriztu dituela da, honekin krisia gainditzea helburu balute bezala. Hauek nahi dutena garbi dago, populazioaren gehiengoa gero eta pobreagoa bilakatzea; milaka langile kalean utziz edota osasun eta irakaskuntza publikoak deuseztatuz.
Esaterako, PPko Hezkuntza Ministraria den José Ignacio Wertek kalitateko doako hezkuntza hartzea ukatzen gaituen kontraerreforma baten berri eman zuen, bertan Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Hezkuntzara sartzeko oztopo ekonomikoak jarriz tasa ehuneko erdia baina gehiago igoz, estatuko 50000 irakasle kaleratuz, hiru errebalida ezarriz honela etapak gainditzeko oztopoak ezarriz...
Hau kontuan izanda aldarrikapen batzuk egin dira:
- Langileen seme-alabak Unibertsitatera, ez errebalidarik, ez selektibitaterik. Batxillergoa gainditu duten ikasle guztiek eskubidea dute unibertsitatean ikasteko plaza bat izateko.
- Unibertsitate publikoan matrikula-tasak gehitzeari ez.
- Lanbide Heziketan tasak ezartzeari ez.
- Hezkuntza Publikoko irakasleen kanporatzerik ez.
- Irakaskuntza Publikoan murrizketarik ez, murrizketak banketxeei.
- Euskararen aurkako murrizketei ez.
- Gazteen langabeziari ez.
Hau ekiditeko asmoz Urriaren 11ko grebaz gain hainbat ekintza planifikatuta daude:
- Urriak 15 astelehena: batzarrak Borroka Komiteak sortzeko.
- Urriak 16 asteartea: Greba Orokorra ikastetxe guztietan eta informazio piketeak.
- Urriak 17 asteazkena: Greba Orokorra ikastetxe guztietan, eta manifestazioak hiri guztietan.
- Urriak 18 osteguna: Greba Orokorra ikastetxe denetan, eta ikasle sindikatu eta guraso elkarteei manifestazio bateratuak egiteko proposamena.
- Urriak 19 ostirala: Batzarrak ikastetxeetan borrokaren jarraipena prestatzeko.
Nik pertsonalki greba honetan parte hartu nuen, ikasleon eskubideen alde protesta egiteko eta Alderdi Popularrak hezkuntza publikoaren aurka hartutako neurriei uko egiteko. Modu egokia iruditzen zait ikasleok kalera atera eta manifestazioak egitea protesta egiteko, honela lortu nahi dugun hori lortzera iritsiko garelako denok batera borrokatuz gero.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)