Taldeko lana
ebaluatzeko, lan ezberdinak hartuko ditugu kontuan; mintegia, errubrika, mapa
kontzeptualak… guzti hauek blogean zintzilikatuta egonda.
è Taldeko txostena egiteko orduan lehenengo ebaluagaia
talde lanaren ikuspegitik izango da. Honetan guk egindako lana
baloratuko dugu. Geure ustez, nahiko ondo konpenetratu gara lana egiteko
orduan. Gehienetan eta lan gehienak egiteko guztiok geratu gara, errubrikan
ipini genuen bezala, Josuneren etxean ala unibertsitatean. Blogean ikusten den
bezala, lan handia egin dugu eta lan horiek ondo eginak izateaz arduratu gara.
Zerbait gaizki zegoela ikustean, edo guk nahi genuen bezala geratzen ez zenean,
errepasatu egin dugu, eta aldaketak egin ditugu nota hobea lortzeko asmoz.
Azkenik guztiek egindako lana parekatua izan dela esan beharra daukagu, eta taldeko
oreka ona izan dela. Erabakiak hartzeko orduan, ondo ibili gara, eztabaida bat
izan ondoren, akordia batera iritsi garelako.
è Jarraitzeko, kontuan izandako bigarren gauza emaitzen
ikuspegia izan da. Nahiko pozik gaude lortutako emaitzekin. Mintegi-kideen
lana hasieran gehiegi ez gustatu arren, denborarekin gustua hartu genion. Horma-irudia
originala eta deigarria geratu zitzaigun, eta aurkezpenetan txapa gehiegi ez
sartzea lortu genuela uste dugu. Egin genuen lan txarrena mapa kontzeptuala
izan zen, oso zaila dela uste baitugu. Baina beste guztiak egitean gogotsuago
hartu ditugunez, emaitza hobeak lortu ditugula pentsatzen dugu. Gainera
mintegiaren lanaren esku hartzea egiteko orduan, ideia originala izan zela uste
dugu, eta Perrenouden hamar gaitasunak argi geratzen zirela uste dugu.
Pentsatzen dugu, emaitzak ongien ikusteko iturria geure bloga dela, bertan
egindako lan guztien sarrerak daudelako.
è Hau guztia kontutan hartuta, eta lan guztietan
oinarrituta ikasi ditugun gauzak dezente direla uste dugu. Alde batetik
taldeko lana nolakoa den ezagutu dugu, gehienak behintzat, unibertsitatera
ailegatu baino lehen taldeka egindako lanak gutxi zirelako. Gainera, kontuan
hartu behar da, ailegatu ginenean ez ginela elkar ezagutzen eta horrek lan
egiteko orduan eragin handia duela. Normalean ezagutzen duzun jendearekin lanak
egitea askoz errazagoa da, bakoitzaren gaitasunak ezagutzen direlako, eta hauek
kontuan hartuta lana modu batean edo bestean egin ahal delako. Baina guk pixkanaka-pixkanaka
konfiantza hartu dugu, eta zintzotasunez lanak aurrera eraman ditugu, kideak
izateaz gain lagunak izaten ere ikasi dugu. Bloga erabiltzen ikasi dugu,
taldekide batzuk geure eskoletan behin edo behin blog bat eginda geneukan,
baina asignatura honetan benetako erabilera ezagutu dugu. Gainera beste
pertsonen blogak bisitatuz informazio ezberdinak lortu ditugu, eta ondorioz
ikasi dugu, geure blogeko lana ongi eginez, beste pertsona batzuk hemendik
informazioa lortu ahal dutela. Mintegiko lana egiteko orduan, irakasle batek
izan behar dituen hamar gaitasunak ikasi ditugu. Kurtsoan zehar, testu eta
hitzaldi ezberdinekin, gaurko hezkuntza aldatu behar dela ikasi dugu, baina
mintegiko lana egiteko orduan, irakasle batek zehatzago nola izan behar den
ikasi genuen. Honez gain, geure ikaskideei azaltzean, irakasle sentitu ginen eta
irakasle lana nolakoa den ezagutu genuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario