Mostrando entradas con la etiqueta K1. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta K1. Mostrar todas las entradas
miércoles, 19 de diciembre de 2012
MODULO LANEKO TESTUEN MAPA KONTZEPTUALA
Tobi taldeko lau kideok modulo lanerako baliagarriak zaizkigun testuak irakurri ondoren, bertatik ateratako ideia nagusiekin mapa kontzeptual bat egin dugu.
martes, 18 de diciembre de 2012
Ikasitakoarekin --> Mapa kontzeptuala.
Ikasgai osoan zehar egin ditugun ariketak eta praktikak bezala, azterketa egiteko orduan, nahiko berezia dela uste dut. Badakigu mapa kontzeptual bat izango dela, ikasi dugunaren inguruan. Horrexegatik egindako lanei begirada bat eman ondoren, ikasitakoarekin mapa kontzeptual bat egitea erabaki dut. Hor goian daukazuena da amaierako lana. Espero dut azterketa egiteko orduan baliogarria izatea.
domingo, 9 de diciembre de 2012
KIROL ESKASA.
Hemen esaten den moduan, gaur egungo kirol praktika oso baxua da gazteen eta orokorki pertsonen artean.
Orain dela pare bat aste, kirolaren inguruko sarrera bat idatzi nuen, poztasunez, Barakaldon kirola praktikatzen zela adieraziz. Gaurko sarrera berriz, ez da hain pozgarria, bi arrazoiengatik; kirol praktika baxua eta hezkidetza kirolan tratatuko ditudalako.
Lehenik eta behin esan beharra daukat, oso haserre nagoela, estatu hauetako gobernuarekin. Etorkizunean, lehen hezkuntzako soinketa irakaslea izan nahi nuke, behintzat nire lehenengo urteetan, eta nire aita hau izanda, ez dit laguntza eman. Orain dela urte asko, ni lehen hezkuntza ikasten nuenean, astean zehar hiru ordu nituen gimnasia egiteko, uste dut gaur egun soilik bi direla. Ondorioz, lehen hezkuntzako eskoletan lehen bi irakasle zeuden tokian, orain bakarra. Eta modu honetan, estatuak dirua aurrezten du eta kirola pikutara bidaltzen du. Gaur egungo estatuak ez badu txikitatik umeei kirola egiten animatzen nork egingo du? Honelako egoera izanda, gero eta gutxiago ikusten dira umeek kalean joko ezberdinetara jolasten edo korrika egiten, eta bideojoko eta makina ezberdinengatik izan dira ordezkatuak. Honela jarraituz gero, umeak gero eta gizenagoak izango dira, gaur egungo elikadura gainera txarragoa delako.
Kezkatzen nauen beste gai bat, kiroletan ematen ez den hezkidetza da. Agian fisiologikoki frogatuta dago mutilek erraztasun handiagoak dituztela kiroletan (elastikotasuna kenduta). Baina ez dut uste hau aitzakia denik gaur egungo gizartean ezberdintasuna hain handia izateko. Gaur egungo emakumeek nahiz eta kopurua handitu, oso kirol gutxi egiten dute, eta egiten dutenean baleta, dantza edo halakoak izaten dira. Eredu hoberena, goian ipinitako argazkian ikus dezakegu, nola hiru neska agertzen diren soka saltokan. Egoera honek aldaketa sakona behar du. Gurasoek bere seme-alabak nahi dituzten kirolak egitera motibatu behar dituzte, nahi dutena eta ez gizarteak ondo ikusten duena.Gai hauetan aldaketak egiteko, telebistako eta komunikazioko arloetako laguntza behar da, gurasoen eta eskolen laguntzarekin batera. Aldaketa sakon bat egin behar da eta guztiek batera egitea ondo egongo legoke.
Izugarrizko adibidea daukagu LazyTown telesaioa. Honetan, urdinez jantzita doan pertsonaia protagonista da, eta kirola sustatzen du bere telesaioan. Hemengo gaiztoa, golosinak ematen dizkie umeei, eta protagonista eta neska, fruituengatik aldatu egiten dituzte. Protagonista, Magnus Orn du izena eta aktore izan baino lehen gimnasta zen. Gaur egungo kirol falta ikusita, telesaioa hau egitea erabaki zuen. Uste dut, honelako praktika gehiago behar direla, pixkana pixkana mundua aldatzeko.
lunes, 5 de noviembre de 2012
HEZKIDETZAREN INGURUAN, INFORMAZIO ESKASA.
Lan modularra egiteko lana informazioa bilatzen nuen
bitartean, blog ezberdinak ikusi ditut, eta honetan irakurritako artikulu hau
interesgarria iruditu zitzaidan.
Hezkidetzari buruz gutxi aka asko hitz egiten bada,
informazio falta dagoela kontuan hartu beharko genuke. Irakasle honek esaten
dut, eta nire ustez arrazoi osoa du, eskoletan hezkidetzari buruzko informazioa
oso esaka dela. Irakasleen formakuntzarekin batera, gai honetan.
Umeen arteko borrokak eta iskanbilak, arrazoi
ezberdinegatik izan ahal badira ere, askotan generoa honen oinarria dira, eta
honetan jorratzea ez da komunena. Adibide ezberdinak etorri zaizkit burura
irakurtzen nuen bitartean. Adibidez eskolako patio batean, neska batek batzutan
edo gehienetan futbolera jokatzea gustatzen zaionean, ziurrenik arazoak izango ditu beste neskekin,
bere feminitatea oso eskasa delako.
Abididez irakasleak aipatzen duen beste adibide bat,
mutilen kasuari egiten dio erreferentzia.
Askotan mutil asko akoso eskolarra jasaten dute beraien klasekideen
partez, beraiekin kirola egitea gustuko ez dutenean, edo neskekin denbora
pasatzen dutenean. Mutil eredu hauek, benetako arazo psikologikoak izaten
dituzte, eta askotan zorigaitz ezberdinak izaten dira honen inguruan.
Ez dira aztertzen, ez dira ikertzen. Errudunak salatu
egiten dira, edota askotan psikologoekin tratatu egiten dira. Baina arazoa ez
dira haiek. Ez dut esan nahi ez direla errudunak, baizik eta gizarte honetan,
beraien ikasleengan edo gurasoengan jasotako heziketaren ondorioa.
Azken hau da aldatu beharrekoa, eta hezkidetza da bidea. Honen
bitartez, irakasleak esaten duen moduan, arazo asko konpondu ahal daiteke. Eta honetarako,
ez legoke txaro egongo Euskal Herriko estatuak, ikastaro ezberdinak eman
beharko lituzke gaur egungo irakasleei, egoera berrietara egokitzeko,
eguneratzeko, eta arazo hauen aurrean konponbidean ipini behar baino lehen,
saihesteko. Aldi berean, magisteritzako gradua ikasten ari garenoei, gai honi
buruzko informazioa ematea, eta gai honen inguruan jorratzea zorrotz,
hezkuntzaren sistemako atal hau, behinik behin gainditzeko.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



