Ane Lareki


BANAKAKO TXOSTENA

Irakasle funtzioa ikasgaian erabili dugun baliabide garrantzitsuena internet izan da eta bereziki bloga. Blogaren bitartez, norberak hezkuntzaren inguruan edo burura zetorkiona idaztea ahalbidetzen du. Era horretan, orain arte idazteko zaletasuna ez genuenok, gustura idaztea ahalbidetzen du. Blogaz gain, beste hainbat baliabide erabili ditugu, esaterako, Diigo.
Irakasgai honetan etorkizun baterako oso baliagarria eta lan polita den elkarrizketa bat egin genuen. Bertan irakasle batekin luzez hitz egiteko denbora eta bai irakaslea eta bai lanbidea hobeto ezagutu nuen. Hasieran irakaslean esan zuenean 4o minutuko elkarrizketa bat izan behar zela, nire buruari galde egiten nion ea nondik aterako nuen hainbeste denbora, baina elkarrizketa iristean 40 eta 50 minutuak ere azkar igaro zitzaizkidan. Izan ere, gustura zaudenean eta interesatzen zaizun gai baten inguruan solasean ari zarenean, orduak igaro daitezke. Gainera, elkarrizketara bertara eraman nituen galderaz gain, irakasleak beste hainbat gauza esan zizkidan eta nik irakasle izan nahi dudala argi baneukan ere, ideia argiagoekin irten nintzen bertatik.
Esperientzia horretan irakasle batek nola izan behar duen eta hainbat egoeraren aurrean nola egin behar dioen aurre ere ikasi nuen. Berak esan zidan gauzetatik garrantzitsuenak, batetik,  irakasle batek motibatua joan behar duela ikasgela batera bestela ez dela gustura egongo eta hori ikasleei transmititu egin behar diela. Bestetik, irakasle batek bigarren plan bat eraman behar duela beti prest, hori ezinbestekoa da. Ikasleak egiten ari direnarekiko interesik ez badute adierazten irakasle horrek bigarren plan bat prest eduki behar du eta batetik bestera aldatzeko gaitasuna. Gainera, hezkuntza etengabe aldatzen ari da eta irakasleak ero moduan dabiltza ipintzen den hezkuntza sistemara ohitzen, eta horrek azkenean irakasle bati kalte egiten dio.
Iraslearen elkarrizketari amaiera emateko, esan nahi dudana da oso baliagarria izan zaidala etorkizun batean nola jokatu behar dudan jakiteko eta egoera batzuei nola aurre egin,.
Diigo izan da blogaz gain irakasgai honetan erabili dugun beste web orri bat. Nire kasuan, nik ez ditut egokiak iruditu zaizkidan web orrialdeak edo informazio iturriak bertara igo , beraz, alde horretatik nahiko gaizki ibili naiz. Baina diigoren inguruan esan beharra daukat, lehen hezkuntza ikasten ari garen ikasle guztiok egokiak iruditzen zaizkigun materialak bertan jartzea kooperazio bat dela. Azken finean, modulu lana, esaterako, binaka egin dugu baina aldi berean denak elkarrekin. Izan ere, gainontzeko ikaskideek gomendatutako materialak erabiltzean, denak elkarlanean aritu gara, era pasiboan bada ere. Beraz, diigo oso baliabide egokia iruditu zait, bai modulu lana edo beste edozein gairen inguruan interesa duen edonork bertan aurki dezalako, beste ikasleren batek igo badu noski. Edota alderantziz, zuk ikusi duzun edozer beste norbaiti interesgarria izan dakiokela pentsatuz gero, bertara igotzeko aukera dago. Hau idazten noan heinean konturatzen ari naiz diigoren garrantziaz eta nik eman diodan garrantziz. Espero dut eta saiatuko naiz hemendik aurrera baliabide hau gehiago erabiltzen oso interesgarria eta egokia iruditzen baizait.
Kurtsoa hasi zenetik hona, irakasgai guztietan hausnarketak egiten aritu gara etengabe, bereziki hasieran.  Hausnarketa horiek hainbat gairen inguruan egin ditugu eta ideologia desberdinen inguruan (homeschooling, metodo pedagogikoak, la educacion prohibida…), hauek gehienak eskura eman dizkiogu irakasleari baina beste batzuk, berriz, blogean idatzi ditugu. Hausnarketak asko balio izan zaizkit konturatzeko gaur egun gauzak nola dauden edota orain arte entzun eta pentsatzen jarri ez garen gaien garrantziaz jabetzeko. Aspalditik daramagu entzuten egungo hezkuntza sistema ez dela egokia, baina inoiz ez gara jarri pentsatzen horren inguruan. Baina kurtsoa hasi zenetik, hainbat dokumental ikusi eta beste hainbat artikulu irakurri ondoren, nahiz eta irakasleek lan bezala jarri gai horren inguruan hausnarketa bat egitea, nahi edo ez, inkoszienteki dokumentala ikusten edo artikulua irakurtzen ari garen bitartean, guru garuna pentsatzen eta hausnartzen jartzen da. Beraz, esan beharra daukat, hausnarketa hauei esker asko ikasi dudala eta gaur egun hezkuntza sistemaren inguruan zer pentsa asko eragin didala.
Hausnarketak irakasleak ezarritako gaien inguruan egiteaz gain, norberari burura etortzen zaizkion gaiei buruz egiteko aukera eman zaigu, hauek ere blogean zintzilikatu behar izan ditugu. Honek gustura idazteko aukera ematzen du; izan ere, gaia bakoitzak aukeratzean, suposatzen da gustuko gai bat aukeratuko duzula, gusta idazten dizun eta gai horren inguruan zure iritzia ematea ahalbidetzen du. Hasieran, hausnarketa horiek egitea nahiko kostatu zitzaidan, baina orain, oso gustura egitean ditut, gehiago sakonduz.
Irakasgai honetan gehien bete didana IPI SANSOMENDI eskolan bolondres bezala aritzea izan da, eta ez da azken ordua kentzen zaigulako. Blogeko sarreran esan nuen bezala, bertako ikasketa buruarekin egindako bileraren ondoren, izututa irten nintzen bertatik nire buruari ea non sartu gintuzten galdetuz. Pentsamendu horrekin sartu nintzen atetik eta beste sentsazio guztiz desberdin batekin irten nintzen bertatik.
Guri egokitu zaigun eskola Ijitu eskola bat da eta haurrak nahiko bereziak dira. Ez zait inoiz ahaztuko bertan sartu, nire izena esan eta haur horietako batek nire izena musika flamenkoarekin abesten hasi zenean lurrari hankekin kolpe emanez eta eskuak txalotuz. Une horretan pentsatu nuen “ Ane non sartu zara”. Baina beraiekin eseri eta lanean hasterako orduan, egia da nahiko bereziak eta zailak direla, baina irakaslearekin eta gurekin ez daukate tratu berbera. Ez dakit nik zergatik, gazteak garelako edo, baina gurekin oso atseginak dira eta ni ere oso gustura aritzen naiz beraiekin lanean. Izan ere, dira haur batzuk maitasuna behar dutela, eta orduan zuk beraiei laguntza minimo bat emanda ere, eskertzen dizute oso era maitekor batean. Honek guztiak egiten du beraiekin oso gustura egotea eta gure ordua bukatzen denerako berriro joan nahi izatea. Nik ea non sartu naizen galdetzen didatenei, berdina esaten diet, oso haur maitekorrak direla eta behin beraiekin kontaktu bat izatean eta ona bada oso gustura aritzen zarela beraiekin lanean eta solasean.
Egia esan, ni asko pozten naiz eskola horretara joan izanaz, esperientzia bezala asko balio izan baitit. Era horretan nik dagoeneko ezagutzen dut horrelako eskola bat. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario