Mostrando entradas con la etiqueta irakasle. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta irakasle. Mostrar todas las entradas

miércoles, 7 de noviembre de 2012

PRAKTIKEN LEHENENGO EGUNA.



Ezin dut hitzekin azaldu gaur eskolan, ikasleekin sentitu dudana. Beste mundu bat da. Guztiz ezberdina.

Uste dut klase mota honen baten barruan sartzen zaren arte, eta ume hauekin lan egiten duzun arte ezin duzu nolako ezberdintasunak dauden ikusi. Sartu naizenean, ikusi dut, ikus ahal duena norbaitek. Lehenengo ezberdintasunak fisikoak direla. Beltzaran, txinatarrak, ijitoak… hori bagenekien, ez nau harritu.

Hasierako klasea, bigarren mailako ikasleekin izan da. Euskaraz eta gazteleraz hitz egin diet, bi hizkuntzak jakin behar dituztelako, eta euskara praktikan ipini behar dutelako, B eredukoak baitira. Oso gustura egon naiz, eta beraien artean, ijitoen artean behintzat, asko familia direla ohartu egin dut. Batek, seigarren mailan lehengusina bat eta osaba bat zuela adierazi dit. Eta horra joan gara gero.

Ni, pasa den urtean, nire auzoko eskola bateko klase batean praktiketan ibili nintzen. 5 urteko mutil eta neskak ziren, eta bigarren mailako kurtsoko giroa oso antzekoa zen. Beraz, ohituta nagoela esan dezaket.
Seigarren mailara ailegatu naizenean berriz, bai harritu naizela. Hogei ikasle, guztiak kanpotarrak hiru izan ezik. Guztiak errepikatzaileak bi izan ezik, errepikatzen dut, beste mundu bat.
Irakasleek, klaseak azaltzeko orduan, beraien jarrera okerra izan zela esango nuke. Klaseko giroa, guztiz kaskarra eta desegokia izango zela adierazi ziguten, eta ez dut uste horrela izan denik.
Soilik ikasle bereziak dira, ikasle berezi eta maitagarriak. Ia guztiak ijitoak ziren, “Los Jimenez”. Gehienak familia berdinekoak ziren, eta ez bada familia berdinekoak, auzo berdinekoak, eta beraz, beraien kulturan familia.

Poztasunez hasi naiz, eta poztasunez amaitu dut. Gaur, egun bakarrean izugarri ikasi dudala uste dut, eta gainera, horrela jendearekin lan egin nahi dudala erabaki dut, nekea dela argi daukat, baina gaur behintzat ideia honekin atera naiz, eta espero dut ez nekatzea eta aldatzea.
Beraien kultura eta bizimodua dela eta, agian, ikasketak alde batera uzten dituzte, eta horrexegatik gehienak errepikatzaileak direla uste dut. Baina beraien arreta denbora osoan lortu dut. Gustura egon dira nirekin, pixka mugituak dira bai, baina ni txikitan horrelakoa nintzen baita. Pare bat azkar zeuden, eta beraien arteko laguntza zegoela nabaritzean, benetan poztu nau.
Gozotasunez, nirekin hitz egin dute, eta galdera ezberdinak egin dizkidate ilea dela eta. Guztiz maitagarriak iruditu zaizkit.

Nabaritzen da, beraiekin agian, pazientzia bikoitza behar dela, eta askotan, beste ikasle batzuei baino askoz aldiz gehiagotan azaldu behar zaizkiela gauzak, baina azkenean ikasi nahi eta ahal dutela plasmatzen dute. Uste dut ikasle mota hauekin behar den bakarra konfiantza eta maitasuna da. Gurekin egon dena behintzat, honela azaldu da, benetan gustura lan egiten duela beraiekin nabaritu zaio eta “maite dituela” argi utzi du.
Uste dut askotan, ikasle hauen aurrean irakasle ezberdinak, marjinazioa edo autoritarismoa erabiltzen dutela, eta akats larriena eta sakonena dela.
Beraiekin lan egiten duen norbait eta beraien pertsonetan konfiantza duen norbait soilik behar dutela uste dut. Beraiekin bere bizitzako minutuak “galdu” nahi dituen norbait, eta gustura egiten duena.
Ezagutzen nituen eskolekin ez du zer ikusirik, eta ikasle mota hauek, gustuko ditut, inplikazio gehiago behar dute bai, baina agurtzerakoan, irakaslearekin azaldu duten maitasuna, eta konplizitatea, irakaslearentzat dirurekin ordaintzen ez den zerbait dela uste dut.

BESTE MUNDU BAT DA, ETA NAGUSITAN MUNDU HONETAN LAN EGIN NAHI DUT.

domingo, 28 de octubre de 2012

IRAKASLEARI ELKARRIZKETA


Lan hau egiteko 5 eta 6.mailan izan nuen irakasle batean ponarritu nintzen, Arantxan haizn zuzen. Egin beharrekoa agindu ziguten unean, irakasle hau etorri zitzaidan burura zuzenean. Izan ere, garai haietan ikasketetarako nahiko alferra nintzen eta berak asko lagundu ninduen bai gurasoekin elkarrizketan eginez eta bai nirekin eskolan hitz eginez. Azkenean, nik lana egitea lortu zuen eta DBH eta Batxilergoa arazorik gabe gainditu nituen, Horretaz gain, Arantxa gogotsu iristen zen ikasgelara hori guri transmitutuz, hori da berak elkarrizketan zehar ererpikatzen zidan gauzetako bat, irakasle bat ikasgelara gogotsu eta animoekin sartu behar dela bestela ezinezkoa dela klase bat aurrera eramatea. 

Nik betidanik izan dut irakasle izateko gogoa, bai haurrak asko gustatzen zaizkidalako eta bai dakidana gainontzekoei irakastea asko gustatzen zaidalako. Baina elkarrizketa honen ondoren, oraindik eta animatuagoa atera naiz Arantxak transmitutu didana eta gero. Taldelana eta dinamika izan dira elkarrizketa honetan garrantzia eman dien puntu nagusiak. Ikasleek taldeka bakarka baina hobeto lan egiten dutela ziurtatu dit, baina arazoa da taldean lan egiten ez dakitela. Beraz, bere ustez, talde lanetan airtzea txikitatik irakatsi behar zaie. 

Elkarrizketak 45 minutu inguru iraun ditu, baina behin elkarrizketa amaitzean hitz egiten jarraitu dugu, eta pelikula bat gomendatu nahi zidala esan eta " La educacion prohibida" aipatu du. Ikusi dudala esatean, pelikularen inguruan hitz egiten egon gara. Beraz, esan behar dudan gauza bakarra da oso gustura egin dudala eta ahal izanez gero berarekin hitz egiten arratsalde osoa igaroko nukela.

lunes, 22 de octubre de 2012

IRAKASLE MIRESGARRIA
Orain dela bost minutu itzuli naiz nire irakasle eredua den Nekaneri elkarrizketa egitetik. Hasiera hasieratik berotasuna transmititu dit, berarekin konfiantzaz hitz egin nezakeela nahiz eta orain dela urte askotatiik nire irakasle ez izan. Prest zegoen egiten nion edozein galderari erantzuna emateko, eta gainera gogotsu zegoen elkarrizketako galderak erantzun eta niri hori transmititzeko. 
Gustura, oso gustura, aritu naiz berarekin hizketan, prestatuta nituen galderez gain hainbat galdera gehiago ere egin dizkiot, eta gainera grabagailua itzaltzean gomendio batzuk eman dizkit irakasle izaten naizenerako.
Haurrez galdetzen nionean ez zuen hauenganako inongo kexarik, denak gustatzen zaizkiola esaten zidan, eta esateaz gain, erraz nabaritzen zitzaion aurpegian, honek bera mirestera bultzatu nau. Hainbeste urteren ondoren haurrez ikasi, hauei irakatsi eta hauez gozatzen jarraitzen duen irakaslea da.
Gustura hitz egiten zuen bere lanaz, motibazioa ikusten zitzaion bihar goizean jaiki, eta berriz ere lanera joateko. 
Gogoa, motibazioa, alaitasuna... transmititu dizkit bere lanaz hitz egitean, eta behin eta berriz errepikatu dit talde lana dela bultzatu beharrekoa, haur guztiek elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dezaten.
Arreta deitu didan beste gauza bat zera izan da, eskolan elkarrekin bizitzen ikasi behar dugula esan duenean, gizartean hala bizi garelako eta horrela biziko garelako.
Gogoz joan naiz entrebista egitera, baina ez nuen usteko irakasleak berak transmititu didan motibazio honekin itzuliko nintzenik etxera, asko gustatu zait, eta berriz egingo nuken esperientzia izango litzateke. 
Irakasle izateko gogo izugarria nuen lendik ere, baina irakasle honi, Nekaneri, galdeketa egiten amaitu diodan momentuan berak bere motibazio dena transmititu didala iruditu zait, eta inoiz baina motibazio handiagoa dudala nire barnean berak kontatu dizkidan bizipen horiek bizitzeko, eta berak duen motibazio horrekin lana egiteko.  
Nolabait esateko bere terrenora eraman nau, berari entzutea asko gustatu zait, eta gainera bere hitzeikin "liluratu" edo "irabazi" egin nau.
Berriz jaioko balitz irakasle izango litzatekeen hori da irakasle hau, bere lana gustura eta motibazioz hartzen duena.