miércoles, 7 de noviembre de 2012

PRAKTIKEN LEHENENGO EGUNA.



Ezin dut hitzekin azaldu gaur eskolan, ikasleekin sentitu dudana. Beste mundu bat da. Guztiz ezberdina.

Uste dut klase mota honen baten barruan sartzen zaren arte, eta ume hauekin lan egiten duzun arte ezin duzu nolako ezberdintasunak dauden ikusi. Sartu naizenean, ikusi dut, ikus ahal duena norbaitek. Lehenengo ezberdintasunak fisikoak direla. Beltzaran, txinatarrak, ijitoak… hori bagenekien, ez nau harritu.

Hasierako klasea, bigarren mailako ikasleekin izan da. Euskaraz eta gazteleraz hitz egin diet, bi hizkuntzak jakin behar dituztelako, eta euskara praktikan ipini behar dutelako, B eredukoak baitira. Oso gustura egon naiz, eta beraien artean, ijitoen artean behintzat, asko familia direla ohartu egin dut. Batek, seigarren mailan lehengusina bat eta osaba bat zuela adierazi dit. Eta horra joan gara gero.

Ni, pasa den urtean, nire auzoko eskola bateko klase batean praktiketan ibili nintzen. 5 urteko mutil eta neskak ziren, eta bigarren mailako kurtsoko giroa oso antzekoa zen. Beraz, ohituta nagoela esan dezaket.
Seigarren mailara ailegatu naizenean berriz, bai harritu naizela. Hogei ikasle, guztiak kanpotarrak hiru izan ezik. Guztiak errepikatzaileak bi izan ezik, errepikatzen dut, beste mundu bat.
Irakasleek, klaseak azaltzeko orduan, beraien jarrera okerra izan zela esango nuke. Klaseko giroa, guztiz kaskarra eta desegokia izango zela adierazi ziguten, eta ez dut uste horrela izan denik.
Soilik ikasle bereziak dira, ikasle berezi eta maitagarriak. Ia guztiak ijitoak ziren, “Los Jimenez”. Gehienak familia berdinekoak ziren, eta ez bada familia berdinekoak, auzo berdinekoak, eta beraz, beraien kulturan familia.

Poztasunez hasi naiz, eta poztasunez amaitu dut. Gaur, egun bakarrean izugarri ikasi dudala uste dut, eta gainera, horrela jendearekin lan egin nahi dudala erabaki dut, nekea dela argi daukat, baina gaur behintzat ideia honekin atera naiz, eta espero dut ez nekatzea eta aldatzea.
Beraien kultura eta bizimodua dela eta, agian, ikasketak alde batera uzten dituzte, eta horrexegatik gehienak errepikatzaileak direla uste dut. Baina beraien arreta denbora osoan lortu dut. Gustura egon dira nirekin, pixka mugituak dira bai, baina ni txikitan horrelakoa nintzen baita. Pare bat azkar zeuden, eta beraien arteko laguntza zegoela nabaritzean, benetan poztu nau.
Gozotasunez, nirekin hitz egin dute, eta galdera ezberdinak egin dizkidate ilea dela eta. Guztiz maitagarriak iruditu zaizkit.

Nabaritzen da, beraiekin agian, pazientzia bikoitza behar dela, eta askotan, beste ikasle batzuei baino askoz aldiz gehiagotan azaldu behar zaizkiela gauzak, baina azkenean ikasi nahi eta ahal dutela plasmatzen dute. Uste dut ikasle mota hauekin behar den bakarra konfiantza eta maitasuna da. Gurekin egon dena behintzat, honela azaldu da, benetan gustura lan egiten duela beraiekin nabaritu zaio eta “maite dituela” argi utzi du.
Uste dut askotan, ikasle hauen aurrean irakasle ezberdinak, marjinazioa edo autoritarismoa erabiltzen dutela, eta akats larriena eta sakonena dela.
Beraiekin lan egiten duen norbait eta beraien pertsonetan konfiantza duen norbait soilik behar dutela uste dut. Beraiekin bere bizitzako minutuak “galdu” nahi dituen norbait, eta gustura egiten duena.
Ezagutzen nituen eskolekin ez du zer ikusirik, eta ikasle mota hauek, gustuko ditut, inplikazio gehiago behar dute bai, baina agurtzerakoan, irakaslearekin azaldu duten maitasuna, eta konplizitatea, irakaslearentzat dirurekin ordaintzen ez den zerbait dela uste dut.

BESTE MUNDU BAT DA, ETA NAGUSITAN MUNDU HONETAN LAN EGIN NAHI DUT.

1 comentario:

  1. Oso gustura irakurria.
    Momentu batean gauza asko ikasi dituzula diozu. Zerrendatzea eta horien gainean eragitea komeni zaizu. Agian, gai honek beste sarrera bat ere merezi lezake, hemendik eta aste batzuetara.

    ResponderEliminar