lunes, 26 de noviembre de 2012

BARAKALDON, KIROLA.


Barakaldoko webgune honetan sartu naiz gaur, Barakaldoko zerbait kontatzeko asmoz, neure herria baita eta berri guztien artean interesgarria iruditu zait aipatuko dudan hurrengoa.

Berri honetan ikus dezakegu nola, "Carrera Internacional de Santurce a Bilbao" atzo, arazoak 25 ospatu zen, hogeita laugarren edizioa izanda.
Barakaldon jadakin famatua izandako ekintza hau apartekoa iruditzen zait. Oso gutxitan ikusten dira, herriek kirola sustatzeko ekintzak egiten dituztela. Honetan adibidez, 3000 pertsona parte hartu dute, hamasei kilometroko lasterketa honetan.

Honelako ekintzen artean, Korrika, Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Kilometroak aurkitu ahal ditugu. Nahiz eta azken hauek azken urteotan, farra botatzeko erabili, behintzat euskara eta kirola egitea sustatzen dute.

Nire ustez, kirola sustatzen duten ekintza guztiak garrantzitsuak dira. Merkatu gastronomikoen kopurua oso handia da, eta merkatu eta gune berezi gehienak, kontsumora daude bideratuta. Gaur egun edozein gauza egiteko ordaindu behar da, eta gehienetan prestaturiko ekintza gehienak dirua ateratzeko erabiltzen dira.

Gaur aipatutako hau berriz, esan moduan, hogeita lau urteko tradizioa izanda, kirola egiteko eta guztiok batera osasuntsua den zerbait egiteko balio du. Pozgarria da jakitea adibidez, goiz horretan seme-alaba kirolzaleak, beraien gurasoekin joan ahal direla elkarrekin kirola egitera, kasu honetan korrika egitera. 

Adibidez Euskal Herri mailan, nibel altuko kirolarien kopurua eta egunero kirola egiten duten pertsonen kopurua oso handia da, eta pertsona hauei zuzenduta dauden ekintzak oso eskasak dira lehen esan dudan, moduan, beraz, poztasunez ezagutu dut berri hau, eta espero dut urte askotarako izatea. Eta espero dut etorkizuneko ekintzak nagusitzea, eta batez ere informazio ematea, askotan informazio falta delako erruduna. Lehen esandako merkatuak behin eta berriz iragartzen dira, baina kirolarekin zerikusia duten ekintzen publizitatea askoz eskasagoa da, ni kirolzalea izanda, asko kostatzen baitzait hauen berri izatea, eta ia egunero joaten naiz gimnasiora.


1 comentario:

  1. Ondo.
    Orain, andereño Jaione, zuk Barakaldoko ikastetxeren batean eskolak ematen dituzuenean, zer egingo duzu umeak kirolzaletzeko? Zelan?
    Zerbait bururatzen ote zaizu gurasoek zure ikasleekin parte hartzeko?
    Orain parte hartzen ari zaren ikas-komunitateetako eredua kontuan izanda, agian, Barakaldoko familiek ere har lezakete parte...
    gehiago pentsatzea zure kontu.

    ResponderEliminar