miércoles, 28 de noviembre de 2012

ARGITARATZEKO

   Testu hau aukeratzeko arrazoia, gure ustetan irakasle on batek nolakoa izan beharko zuen hoberen deskribatzen duena dela da. Hau da, lehen aldiz ikas gela bateri aurre egin behar diogun momentuan galduak sentituko baginateke testu hau irakurtzea oso lagungarria izango zaigula uste dugu.
Horregatik aipatu berri dugun egoera horretan aurkitzen den edozein irakasle berriri gonbidatzen diogu gure taldeak aukeratutako testua irakurtzera, oso baliagarria suertatuko zaiolakoan.


IRAKASLEAREN BEGIETATIK

            Irakaslea, hezkuntza sistemak bere barnean duen beharrezko osagaia da. Irakasleak, haurrak gogoko izateaz gain, hauek maitatzen ditu eta hauekin eta hauengandik ikastea gogoko izan behar du. Egunero indarberrituta eta gogoz jaikitzen da, bere haurrek behar bezalako heziketa eta hezkuntza izan dezaten laguntzeko. Irakaslea gogoz jaikitzen ez bada, ez du lana ongi eta gustura egingo. Gainera, motibazio falta berak izateaz gain, hau haurrei bidaliko die eta hauek ez dira gustura eta gogotsu joango eskolara.
                Irakasle izatea erraza ez den harren, irakasle izateko ikasi duen horrek gogoz hartu behar du lana. Gogotsu hartzen badu, eta benetan irakaskuntza gogoko badu; esperientziaren bidez, umeak behatuz, talde lana bultzatuz, haurrak motibatuz, haurrengandik ikasiz... irakasle ona izatera iritsiko da. Honek ez dio kenduko, halaber,hezkuntzako bidean izango dituen arazoak: gainontzeko irakasleekin, haurrekin, gurasoekin...etab. Baina hauek konpontzeko moduak bilatu behar ditu. Arazoei aurre eginez, eta ez hauen atzean ezkutatuz.
                Hezkuntzaren osagaiak ez dira irakasleak eta ikasleak soilik, familia ere alor garrantzitsua da hezkuntza sistemaren barnean, hain zuzen ere, gaur egun irakasle batek topa dezakeen arazo nagusi bat familiarena izan daiteke. Haurrak dituen akatsak onartzen ez dituen familiaren kasua, edota haurren gaineko erantzunkizun handia eskatzen duten familien kasua esaterako. Hau gainditzeko, irakasleak, konfiantza helarazi eta bere buruaz seguru egon behar du, eta hau adierazi behar die gainontzekoei. Era berean; hitz eginez ( besteen lekuan jartzeko trebetasuna izanez, noski), besteen argudioak entzun eta ulerkorra izanez egin behar die aurre arazo hauei.
                "Lekuan lekuan ardiak, beltzen artean zuriak" esaera zaharrak dioen moduan, hezkuntza sisteman denek elkarrekin lan egiten dute, baita ikasgelan ere. Gela batean irakasleak ikasle ugari ditu, eta denak ezberdinak izango diren harren, denekin harreman bera mantendu behar du, denak maitatu. Irakasleak haur guztiekin tratu bera izan behar du, eta zailtasunak dituzten haur haiei; berak laguntzeaz gain, talde lana bultzatu eta haurrak elkarlanean aritzea proposatuko du. Honela, haurrak elkarrekin eta elkarrengandik ikas dezaten. Adimen desberdineko haurrak batu, bakoitzak bere ezagutza adierazi eta besteenak barneratuz.
                Laburbilduz, irakasleak argi izan behar du lortu nahi duen hori. Hezkuntza sistema aldatu bada ere, gainontzeko sistema guztien erritmoaren atzetik dirau, irakasleak hau aldatzea beharrezkoa delakoaren pentsamendua izango du. Honela, klase guztiak dinamikoagoak egin eta talde lana bultzatuz . Haurrak motibazio hori galdu ez dezaten. Eta hezkuntzako ikasgaiez gain, errealitateko gizarteak etorkizun batean jarriko dizkien oztopoak gainditzeko gai izan daitezen haurrak; elkarrekin eta elkarlanean biziz.

                                                                 Josune Azurmendiren testua, moldatu gabea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario