Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Hezkuntza. Mostrar todas las entradas
martes, 18 de diciembre de 2012
Ikasitakoarekin --> Mapa kontzeptuala.
Ikasgai osoan zehar egin ditugun ariketak eta praktikak bezala, azterketa egiteko orduan, nahiko berezia dela uste dut. Badakigu mapa kontzeptual bat izango dela, ikasi dugunaren inguruan. Horrexegatik egindako lanei begirada bat eman ondoren, ikasitakoarekin mapa kontzeptual bat egitea erabaki dut. Hor goian daukazuena da amaierako lana. Espero dut azterketa egiteko orduan baliogarria izatea.
jueves, 29 de noviembre de 2012
HEZKUNTZA ETA KIROLA
Aurrekoan esan bezala, ikasi nahi nuena erabakitzeko dudatan egon nintzan heziketa berezia eta kirolaren artean. Dagoeneko heziketa bereziaren inguruan hitz egin dudanez, gaurkoan nire beste dudaren eta aukeratu dudanaren inguruan hitz egingo dut, hau da, kirolari buruz.
Kirola txikitatik oso gogoko izan dut eta betidanik bai gurasoekin edo lagunekin erabat desberdinak diren kiroletan aritu naiz. Kirol guzti horien artean baten bat aipauko dut. Batetik, asko gustuko nuen igandetan gurasoekin eta hauen lagunekin Euskal Herriko mendi desberdinetara joaten ginean eta era horretan ingurua ezagutzeko aprobetxatzen genuen. Gainera, perretxiko garaia zenean, eguraldia zela eta perretxikoak biltzera joaten ginen eta primeran pasatzen nunen. Bestetik, lagunekin bai futbolean eta bai euskal dantzan aritu naiz. Hasieran lagun asko hasi ginen baina gaur egun bi besterik ez gara geratzen, baina neri horrek berdin dit. Izan ere, kirola egiten oso ondo pasatzen duet eta gainera, honi esker pertsona asko ezagutu eta lagun asko egin ditut.
Kirolarengandik dudan sentimendu horrek bultzatu egin nau gaur egun zer ikasi nahi dudan erabakitzerako orduan. Gainera, era honetan, gustuko ditudan bi gauza elkarrekin egin ditzazket; batetik, kirola eta besteti, irakasle izan. Nire sentimenduak eta esperientziak alde batera utziz, argi dago kirola oso garrantzitua dela eta bereziki haur batengan. Izan ere, psikologian ikusi dugun bezala, kirol ezak haur batengan gizentasuna ekar dezake eta horretaz gain, alferkeria baita ere. Gainera, soinketa eta heziketa fisikoaren bitartez gure gorputzeko atal berriak ezagutzen dira, bereziki kirola eta gero agujetak izaten dituzunean.
Kiroletako irakaslea izatea niretzat zoragarria da, eta azken finean, nahiz eta ikasi beharreko edo barneratu beharreko irakasgai bat izan, irakasle horrek matekoak edo ingurunekoak dauzkan zailtasun eta ikasle berdidak dauzka, beraz, ez da errazago. Soinketako irakasle izateak, ikasleak gehiago ezagutzea ekarri dezake. Izan ere, askotan gertatzen den bezala, soinketa da ikasleek gogokoen duten ikasgaia, beraz, formalago eta arreta gehiago jartzen dute, orduan beraiek formal aritzean zu ere, aldi berea, formal zaude beraiekin eta klasea atseginago egiten da. Gezurra badirudi ere, soinketako klase batean asko ikas dezake ikasle batek ( beraien gorputza hobeto erabiltzen, gorputzeko zatiak elkar koordinatzen...) eta azken finean, hori oso garrantzitsua pertsona batentza eta bereziki haur batentzat.
Honekin guztiarekin, esan beharar daukat ez naizela hartutako erabakiaz damutzen. Benetan egin nahi dudana eta izan nahi dudana soinketako irakaslea dela, beraz gogor arituko naiz lanean datorren urteotan minor horretan sartzeko.
miércoles, 28 de noviembre de 2012
10 GAITASUN. ESKU HARTZEA.
Perrenoud-ek liburu
honekin, gaur egungo klase emateko eraren aldaketa bilatzen du. Lehenengo
klaseak ematen zituzten irakasleek, ez zituzten behar liburu honetan azaltzen
diren gaitasunak, banakakoa zelako heziketa. Oso gutxi ziren ikasleak, soilik
goi mailako klaseko seme alabak izaten zutelako hezkuntza. Baina ikasleen
kopurua nagusituz joan zen heinean, irakasleen klase emateko era aldatu behar
zen.
Orain dela hogei urte
ematen zen hezkuntza, ez dauka zer ikusirik gaur egun ematen denarekin. Gure
gurasoek ikasten zutenean, irakasleak materia irakasteaz arduratzen zen soilik.
Ume guztiak beraien eserlekuetan esertzen ziren, eta talde eta joku dinamikaren
erabilpena, gehienetan alde batean uzten zen.
Ikusita gaur egungo
hezkuntza sistema aldatu behar dela, Perrenoud liburu hau idatzi zuen, eta gaur
egungo egoera askotara egokitu ahal dugu liburuko informazioa.
Gu irakasleak izango
gara, eta liburu honetan irakurritako gaitasunekin eta helburuekin ados egonda
geure etorkizuneko klaseetara egokitu ahal ditugu hemen emandako pausuak.
Geure eskolak lanbideen astea prestatzen du urtero,
eta klase bakoitzari ogibide bat prestatzea egokitzen zaie, hirugarren
sektoreko ogibidea. Ekintza honekin eskola orokorki Perrenoud-ek izendatutako
gaitasunak eramaten ditu akabo. Eskolako kontseilu bat sortu behar da,
laugarren gaitasunan aipatzen den moduan, eta eskolako irakasle guztiek, lortu
behar dute beraien ikasleen inplikazioa eta motibazioa. Modu honetan
irakasleek, beraien eskura dituzten material eta errekurtso guztiak erabiltzen
dituzte eta “Eskolako kudeaketan parte”
hartzen dute.
Geure glasea à 8-9 urteko gela da eta ileapaindegiko ogibidea tokatu zaie.
Horretarako gu irakasleak
izanda, Perrenoud-ek izendatutako gaitasunak erabili ahal ditugu geure klaseko
kudeaketa ondo koordinatzeko.
Eskolako ikasle guztiei
gezurrezko diru kopuru bat banatuko zaie, eta astean zehar ogibide
ezberdinetatik igaro ahal dira. Modu honetan à aste bukaeran diru gehiago lortzen duen klasea irabazle izango da.
Praktikari hasiera
emateko à
- Irakasleak, klase
ikasleek beraien artean lana banatzen dutela ziurtatu behar du. Honela
bakoitzak lan zehatz bat eginez, guztiok batera la ona egin dezakete.
Irakasleak ikasleek lana
modu egokian banatzen dutela ikusi behar du, eta horrela ikasle bakoitzak ondo
egiten duen praktika egingo duela ikusi. Modu honetan, eta taldeko lana denez,
ikasle batek beste ikasleak lagundu ahal ditu, eta elkarrekin helburua lortu
ahal dute. Ikasleak hemen, Perrenoud-ek adierazitako “Ikasteko egoerak antolatu eta animatu”, “Ikasketa progresio kudeatu” eta “Talde lana egin” gaitasunak erabiltzen
ditu.
- Ikasleek lana banatuta
daukate, adibidez batzuk ilea garbitu, beste batzuk ilea tintatu, beste bik
idazkari izan, bezeroei ordua eskatzeko... Behin lanak banaturik egonda,
bestelako arazoak sortu ahal dira à - Klaseko talde batzuetan desorekak egon, eta
batzuk beste batzuk baino gehiago egin eta inplikatu.
Honen aurrean irakasleak
bere ikasleak motibatu ahal ditu eta hauen inplikazioa sustatu ahal du.
Pedagogia erabiliz, taldeko kideen arteko berdintasuna lortu behar du, ahal
duen heinean eta beraien arteko solidaritatea bilatu behar du, ikasleek beraien
artean lagunduz. Argi dago, eta ikasleak argi izan behar dute, ez dela soilik
irabaztea helburua baizik eta ariketa hauekin taldeko lana sustatzen dela, eta
adibidez diruarekin kontuak egiterakoan matematika praktikatzen dela, eta
bezeroekin hitz egiterakoan Euskara praktikatzen dela. Modu honetan irakasleak “Lanbideko arazoiei eta eginbeharrei aurre”
egiten die.
- Ekintza honekin batera,
“Teknologia berriak erabili” ahal
ditugu. Agian geure kasuan, ez hainbeste eta soilik idazkariak ordua
hartzerakoan portatilak erabiltzea, baina beste ogibide batzuk egiten dituzten
klaseak adibidez, informatika klaseak ematen dituztenak, teknologiarekin
harremanak nagusitzen dituzte.
- Gurasoak ezin dira alde
batean geratu eta horrexegatik, asteko asteazkenean gurasoen arratzaldea da,
eta umeek ordu eta erdi gehiago ematen dute eskolan beraien gurasoei jorratzen
duten ekintza ikusteko, eta gurasoek beraiekin parte hartu ahal dute,
irakasleei gezurrezko dirua eskatuz. Modu honetan “Gurasoak informatu eta inplikatu” egiten dira beraien seme-alaben
hezkuntzan.
Beraz uste dugu,
Perrenoud-ek egindako lana, benetan, Lehen Hezkuntzako egoera askotan
erabilgarria dela, eta oinarritzat erabili ahal dela, eskolako ekintza
ezberdinak akabo eramateko, eta eskolako hezkuntza sistema hobetzeko.
miércoles, 7 de noviembre de 2012
PRAKTIKEN LEHENENGO EGUNA.
Ezin dut hitzekin
azaldu gaur eskolan, ikasleekin sentitu dudana. Beste mundu bat da. Guztiz ezberdina.
Uste dut klase
mota honen baten barruan sartzen zaren arte, eta ume hauekin lan egiten duzun
arte ezin duzu nolako ezberdintasunak dauden ikusi. Sartu naizenean, ikusi dut,
ikus ahal duena norbaitek. Lehenengo ezberdintasunak fisikoak direla. Beltzaran,
txinatarrak, ijitoak… hori bagenekien, ez nau harritu.
Hasierako klasea,
bigarren mailako ikasleekin izan da. Euskaraz eta gazteleraz hitz egin diet, bi
hizkuntzak jakin behar dituztelako, eta euskara praktikan ipini behar dutelako,
B eredukoak baitira. Oso gustura egon naiz, eta beraien artean, ijitoen artean
behintzat, asko familia direla ohartu egin dut. Batek, seigarren mailan lehengusina
bat eta osaba bat zuela adierazi dit. Eta horra joan gara gero.
Ni, pasa den
urtean, nire auzoko eskola bateko klase batean praktiketan ibili nintzen. 5
urteko mutil eta neskak ziren, eta bigarren mailako kurtsoko giroa oso antzekoa
zen. Beraz, ohituta nagoela esan dezaket.
Seigarren mailara
ailegatu naizenean berriz, bai harritu naizela. Hogei ikasle, guztiak
kanpotarrak hiru izan ezik. Guztiak errepikatzaileak bi izan ezik, errepikatzen
dut, beste mundu bat.
Irakasleek,
klaseak azaltzeko orduan, beraien jarrera okerra izan zela esango nuke. Klaseko
giroa, guztiz kaskarra eta desegokia izango zela adierazi ziguten, eta ez dut
uste horrela izan denik.
Soilik ikasle
bereziak dira, ikasle berezi eta maitagarriak. Ia guztiak ijitoak ziren, “Los
Jimenez”. Gehienak familia berdinekoak ziren, eta ez bada familia berdinekoak,
auzo berdinekoak, eta beraz, beraien kulturan familia.
Poztasunez hasi
naiz, eta poztasunez amaitu dut. Gaur, egun bakarrean izugarri ikasi dudala
uste dut, eta gainera, horrela jendearekin lan egin nahi dudala erabaki dut,
nekea dela argi daukat, baina gaur behintzat ideia honekin atera naiz, eta
espero dut ez nekatzea eta aldatzea.
Beraien kultura
eta bizimodua dela eta, agian, ikasketak alde batera uzten dituzte, eta
horrexegatik gehienak errepikatzaileak direla uste dut. Baina beraien arreta
denbora osoan lortu dut. Gustura egon dira nirekin, pixka mugituak dira bai,
baina ni txikitan horrelakoa nintzen baita. Pare bat azkar zeuden, eta beraien
arteko laguntza zegoela nabaritzean, benetan poztu nau.
Gozotasunez,
nirekin hitz egin dute, eta galdera ezberdinak egin dizkidate ilea dela eta. Guztiz
maitagarriak iruditu zaizkit.
Nabaritzen da,
beraiekin agian, pazientzia bikoitza behar dela, eta askotan, beste ikasle
batzuei baino askoz aldiz gehiagotan azaldu behar zaizkiela gauzak, baina
azkenean ikasi nahi eta ahal dutela plasmatzen dute. Uste dut ikasle mota
hauekin behar den bakarra konfiantza eta maitasuna da. Gurekin egon dena
behintzat, honela azaldu da, benetan gustura lan egiten duela beraiekin
nabaritu zaio eta “maite dituela” argi utzi du.
Uste dut askotan,
ikasle hauen aurrean irakasle ezberdinak, marjinazioa edo autoritarismoa
erabiltzen dutela, eta akats larriena eta sakonena dela.
Beraiekin lan
egiten duen norbait eta beraien pertsonetan konfiantza duen norbait soilik
behar dutela uste dut. Beraiekin bere bizitzako minutuak “galdu” nahi dituen
norbait, eta gustura egiten duena.
Ezagutzen nituen
eskolekin ez du zer ikusirik, eta ikasle mota hauek, gustuko ditut, inplikazio
gehiago behar dute bai, baina agurtzerakoan, irakaslearekin azaldu duten maitasuna,
eta konplizitatea, irakaslearentzat dirurekin ordaintzen ez den zerbait dela
uste dut.
BESTE MUNDU BAT
DA, ETA NAGUSITAN MUNDU HONETAN LAN EGIN NAHI DUT.
miércoles, 24 de octubre de 2012
JUANLURI EGINDAKO ELKARRIZKETA.
Beurkora ailegatu
nintzenetik, hauxe da institutora ailegatu nintzenetik konturatu nintzen, hori
ez zela eskola bezala. Institutuko irakasleak, askoz urrunago daude bere
ikasleengandik. Beraien bizitza ez zaie inporta edo askotan pentsatzen dute
beraiek glasea eman behar dutela eta kito. Hasieratik Juanluk hau aldatu ahal
zela erakutsi zidan. Klasera gogoz zetorren, eta beraien ikasleekin hauxe da
gurekin, harreman pertsonalago bat izan ahal zuela erakutsi zigun. Egunero glasea
ematea eta bere lana gustatzen zitzaiola erakusten zigune eta horregatik
berarengan inspiratu nintzen lana egitekko.
Gaur elkarrizketa
egiterakoan pentsatzen nuen guztia baieztatu dit. Bere lana maitatzen
jarraitzen duela eta egunero eguneratzen del aeta bere formakuntza denborarekin
berritzen joaten dela azaldu dit.
Betidakin pentsatu
izan du gaur egungo irakasleen arazorik handiena motibazio falta del aeta berak
horrela pentsatzen duela duela jakinarazi dit. Beste irakasleei jakinmin falta
adibidez teknologien aurrean edota formakuntza berrien aurrean nabaritzen
zaiola esan dit.
Beraz arazo hau ez
dugu soilik ikasleek ikusten baizik eta irakasle asko, irakasle o neta benetan
bere lana maitatzen eta gustara egiten duten irakasleek baita nabaritzen dute.
Gaur berriz ere
adierazi dit nahi duzunean zure lana maitatu ahal duzula, denborarekin ez
zarela nekatu behar eta egunero gauza berriak egin ahal dituzula. Orain dela
hiru urte hasitako proiektu bat kontatu dit, bere hitzetan lan honen
harrotasuna eta jarraitzeko gogo handia nabaritu dut.
Gainera berriz ere
erakutsi dit beraien ikasleengan duen maitasuna eta estimua, berarekin egongo
nintzela jakitean, irakaskuntzarekin zerikusia duen liburu bat gomendatu dit (goiko partean dagoen liburua) ,
eta urteekin mesedez, gaur egungo hezkuntza sistema aldatzeko eskatu dit, gu
garelako sistema honen etorkizuna. Hemendik
eskertzen diot berriz ere, irakaslea izateko gogoak behin eta berriz
plazaratzeagatik eta izandako irakasle onena izateagatik.
jueves, 4 de octubre de 2012
Hezkuntza eta Hezkidetza
miércoles, 3 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


