Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta antzerkia. Mostrar todas las entradas

jueves, 29 de noviembre de 2012

HAURRAK ETA ANTZERKIA


     


     Gaur egun, XXI. mende honetan, haurrak hezkuntza desberdin bat jasotzen hasten ari dira, bertan dinamikoagoak izateko talde-lana bultzatuz. Honez gain, eskolak: musika, ingelesa, matematika, informatika, soinketa... ikasteko aukera ematen diete haurrei. Eta non dago haurrentzako hain baliagarria den antzerkia edo gorputz interpretazioa?
     Antzerkia oso baliagarria da haurrentzat, bertan beraien pentsamenduak aska ditzaketelako eta baita imajinazioa landu ere. Ez ahal dugu kritikatzen haurren imajinazioa mugatzen duen guztia? ba hona emen hau landuko duen jarduera interesgarri bat. Bestalde, haurrak taldean egingo dute lan, eta beraz lotsa kanporatzeko ariketa aparta da, jendearekin erlazionatzea kostatzen zaion jendearentzat ere aproposa izan liteke.
     Haurrak antzerkian aritzeak ez du esan nahi haur hau aktore/sa bihurtzeko helburua izango dutela hauen gurasoek, baizik eta gorputza askatzeko eta haur honen pertsonalitatea aldatzeko ( besteengana irekitzeko) helburuarekin joan daiteke. Haur lotsatia izan gabe ere, antzerkian aritzeak autoestima igotzen du, eta bere buruarekiko segurtasun maila bat izatera hel daiteke haurra.
     Hezkuntzaren barruan antzerkia sartzeak arazo batzuk ekarri litzazke, gobernuak eskatuko ez lukeen ikasgaia izango litzatekelako, baina antzerkia sartu nahi bada, sartuko da hezkuntzan. Alde batetik, ikasleak gaiaren azterketa egin beharrean, gai hau interpretatu lezakete. Honela zihur nago errazagoa egingo zaiela gai hau ulertzea, eta baita barneratzea ere. Bestalde, dibertigarriagoa eta dinamikoagoa izango da honela klasea.
     Honez gain, eskolak ikasturte amaieran soilik bada ere, ikasleen antzerki eguna (euskaraz) proposatu lezakete, honela adin desberdineko haurrak nahastu eta antzerki bat egin dezakete, edota klase bakoitzak bere adinari egokitutako antzerkia aurkeztu ere.
     Imajina dezagun kurtso amaieran antolatzen dela ikasleen antzerki eguna, hau aurrera eramateko, nahikoa izango litzateke astero ordu bat inguru ensaiatzea, eta azkeneko asteetan ordu gehiagoren beharra egon beharko balitz gehiago sartzea. Zihur nago proiektu honekin haurrak izugarri motibatuko zirela, eta oso ongi pasatuko luketela. Horrez gain euskarazko antzerkiari indarra emateko balioko luke, eta Euskal Herrian apur bat galduta dagoen antzerkiaren kultura sustatzeko.
     Hau idatzi ondoren haurrak eta antzerkia batzen dituen bideo bat aurkitzen hasi naiz eta blog interesgarri hau aurkitu dut. Blog hau haur hezkuntzako haurrei zuzenduta badago ere, interesgarria iruditu zait.

miércoles, 7 de noviembre de 2012

ANTZERKIA ETA HAURRAK

  Antzerkia oso gogoko dudanez, eta interesgarria iruditzen zaidanez, honen inguruan irakurtzen aritu ondoren jaso dudan informazioa azaldu nahi dut. 
   Haurra antzerkian hasiz gero, ez du esan nahi antzezle bihurtuko denik. Haurrak; sorkuntzan, asmakuntzan, eta talde-lanean jolasten dute. Gainera, lagunak egiten laguntzen die, eta taldean aritzeak, eta bertan egiten diren jolas edo ariketek lagunekiko harremana estutzea eta konfiantza ugaritzea ekartzen du  beste hainbat gauzen artean. Honegatik, terapia bezala ere erabiltzen da antzerkia, aldi berean jostatu eta hezitzeko era bat delako. 
   Honez gain, antzerkia entretenitzeko era bat da, haurra egun guztian ordenagailu edo telebista aurrean egon beharrean antzerkia egitera bultzatu dezakegulako, honela aberastasun artistiko eta kulturala landuko dute, eta honez gain esperientzia desberdinak biziko ditu.
    Haurrek gainera, antzezlan desberdinak izango dituzte aukeratzeko eta bakoitzak gehien gustatzen zaion hura aukeratu ahalko du,eta hau ulertzen saiatzean bere pentsamenduak garatuko ditu. 
    Autoestima garatzen dute haurrek, errespetatzen ikasi eta taldean bizitzen, beren emozioak ezagutu eta kontrolatzen ikasten dute neurri batean, disziplina ezagutzen dute eta emaitza on bat lortzeko lana egin beharra dagoela.
      Bestalde, esan beharrekoa da; irakurmena eta literatura garatzen dituzte,  haurren sozializazioan laguntzen du, komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrengan eraginkorra da, konzentrazioa eta haurren atentzioa lantzen ditu, motibazioa lantzen dute, sortzeko gaitasuna, euren fantasiarekin jolasten dute...

            
   Laburbilduz, antzerkia ekintza egokia da haurrak ongi pasatzeko eta gauza asko ikasteko. Etorkizun batean asko gustatuko litzaidake haurrei antzerkia erakusten jardutea, urte batzuk eman ditut antzerkian eta jarraituko dut, esperientzia izugarriak bizi izan ditut bertan, eta gainera, antzezten ikasteaz gain, bizitzako balore asko ikasi ditut (talde giroan aritzea esaterako). Aipatu ditudan arrazoi guztiek haurrak antzerkira bultzatzea espero dut, eta alor hau aberastea, pena merezi duelako!