Mostrando entradas con la etiqueta Josune Azurmendi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Josune Azurmendi. Mostrar todas las entradas
miércoles, 19 de diciembre de 2012
MODULO LANEKO TESTUEN MAPA KONTZEPTUALA
Tobi taldeko lau kideok modulo lanerako baliagarriak zaizkigun testuak irakurri ondoren, bertatik ateratako ideia nagusiekin mapa kontzeptual bat egin dugu.
martes, 11 de diciembre de 2012
TXOSTENAK.
Juan sarrera honekin esan nahi dizugu, taldeko txostenak eta banakako txostenak eginak daudela.
jueves, 29 de noviembre de 2012
HAURRAK ETA ANTZERKIA
Gaur egun, XXI. mende honetan, haurrak hezkuntza desberdin bat jasotzen hasten ari dira, bertan dinamikoagoak izateko talde-lana bultzatuz. Honez gain, eskolak: musika, ingelesa, matematika, informatika, soinketa... ikasteko aukera ematen diete haurrei. Eta non dago haurrentzako hain baliagarria den antzerkia edo gorputz interpretazioa?
Antzerkia oso baliagarria da haurrentzat, bertan beraien pentsamenduak aska ditzaketelako eta baita imajinazioa landu ere. Ez ahal dugu kritikatzen haurren imajinazioa mugatzen duen guztia? ba hona emen hau landuko duen jarduera interesgarri bat. Bestalde, haurrak taldean egingo dute lan, eta beraz lotsa kanporatzeko ariketa aparta da, jendearekin erlazionatzea kostatzen zaion jendearentzat ere aproposa izan liteke.
Haurrak antzerkian aritzeak ez du esan nahi haur hau aktore/sa bihurtzeko helburua izango dutela hauen gurasoek, baizik eta gorputza askatzeko eta haur honen pertsonalitatea aldatzeko ( besteengana irekitzeko) helburuarekin joan daiteke. Haur lotsatia izan gabe ere, antzerkian aritzeak autoestima igotzen du, eta bere buruarekiko segurtasun maila bat izatera hel daiteke haurra.
Hezkuntzaren barruan antzerkia sartzeak arazo batzuk ekarri litzazke, gobernuak eskatuko ez lukeen ikasgaia izango litzatekelako, baina antzerkia sartu nahi bada, sartuko da hezkuntzan. Alde batetik, ikasleak gaiaren azterketa egin beharrean, gai hau interpretatu lezakete. Honela zihur nago errazagoa egingo zaiela gai hau ulertzea, eta baita barneratzea ere. Bestalde, dibertigarriagoa eta dinamikoagoa izango da honela klasea.
Honez gain, eskolak ikasturte amaieran soilik bada ere, ikasleen antzerki eguna (euskaraz) proposatu lezakete, honela adin desberdineko haurrak nahastu eta antzerki bat egin dezakete, edota klase bakoitzak bere adinari egokitutako antzerkia aurkeztu ere.
Imajina dezagun kurtso amaieran antolatzen dela ikasleen antzerki eguna, hau aurrera eramateko, nahikoa izango litzateke astero ordu bat inguru ensaiatzea, eta azkeneko asteetan ordu gehiagoren beharra egon beharko balitz gehiago sartzea. Zihur nago proiektu honekin haurrak izugarri motibatuko zirela, eta oso ongi pasatuko luketela. Horrez gain euskarazko antzerkiari indarra emateko balioko luke, eta Euskal Herrian apur bat galduta dagoen antzerkiaren kultura sustatzeko.
Hau idatzi ondoren haurrak eta antzerkia batzen dituen bideo bat aurkitzen hasi naiz eta blog interesgarri hau aurkitu dut. Blog hau haur hezkuntzako haurrei zuzenduta badago ere, interesgarria iruditu zait.
miércoles, 28 de noviembre de 2012
ARGITARATZEKO
Testu hau aukeratzeko arrazoia, gure ustetan irakasle on batek nolakoa izan beharko zuen hoberen deskribatzen duena dela da. Hau da, lehen aldiz ikas gela bateri aurre egin behar diogun momentuan galduak sentituko baginateke testu hau irakurtzea oso lagungarria izango zaigula uste dugu.
Horregatik aipatu berri dugun egoera horretan aurkitzen den edozein irakasle berriri gonbidatzen diogu gure taldeak aukeratutako testua irakurtzera, oso baliagarria suertatuko zaiolakoan.
Horregatik aipatu berri dugun egoera horretan aurkitzen den edozein irakasle berriri gonbidatzen diogu gure taldeak aukeratutako testua irakurtzera, oso baliagarria suertatuko zaiolakoan.
IRAKASLEAREN BEGIETATIK
Irakaslea, hezkuntza
sistemak bere barnean duen beharrezko osagaia da. Irakasleak, haurrak gogoko
izateaz gain, hauek maitatzen ditu eta hauekin eta hauengandik ikastea gogoko
izan behar du. Egunero indarberrituta eta gogoz jaikitzen da, bere haurrek behar
bezalako heziketa eta hezkuntza izan dezaten laguntzeko. Irakaslea gogoz
jaikitzen ez bada, ez du lana ongi eta gustura egingo. Gainera, motibazio falta
berak izateaz gain, hau haurrei bidaliko die eta hauek ez dira gustura eta
gogotsu joango eskolara.
Irakasle izatea erraza ez den
harren, irakasle izateko ikasi duen horrek gogoz hartu behar du lana. Gogotsu
hartzen badu, eta benetan irakaskuntza gogoko badu; esperientziaren bidez,
umeak behatuz, talde lana bultzatuz, haurrak motibatuz, haurrengandik ikasiz...
irakasle ona izatera iritsiko da. Honek ez dio kenduko, halaber,hezkuntzako
bidean izango dituen arazoak: gainontzeko irakasleekin, haurrekin,
gurasoekin...etab. Baina hauek konpontzeko moduak bilatu behar ditu. Arazoei
aurre eginez, eta ez hauen atzean ezkutatuz.
Hezkuntzaren osagaiak ez dira
irakasleak eta ikasleak soilik, familia ere alor garrantzitsua da hezkuntza
sistemaren barnean, hain zuzen ere, gaur egun irakasle batek topa dezakeen
arazo nagusi bat familiarena izan daiteke. Haurrak dituen akatsak onartzen ez
dituen familiaren kasua, edota haurren gaineko erantzunkizun handia eskatzen
duten familien kasua esaterako. Hau gainditzeko, irakasleak, konfiantza
helarazi eta bere buruaz seguru egon behar du, eta hau adierazi behar die
gainontzekoei. Era berean; hitz eginez ( besteen lekuan jartzeko trebetasuna
izanez, noski), besteen argudioak entzun eta ulerkorra izanez egin behar die
aurre arazo hauei.
"Lekuan lekuan ardiak,
beltzen artean zuriak" esaera zaharrak dioen moduan, hezkuntza sisteman denek
elkarrekin lan egiten dute, baita ikasgelan ere. Gela batean irakasleak ikasle
ugari ditu, eta denak ezberdinak izango diren harren, denekin harreman bera
mantendu behar du, denak maitatu. Irakasleak haur guztiekin tratu bera izan
behar du, eta zailtasunak dituzten haur haiei; berak laguntzeaz gain, talde
lana bultzatu eta haurrak elkarlanean aritzea proposatuko du. Honela, haurrak
elkarrekin eta elkarrengandik ikas dezaten. Adimen desberdineko haurrak batu,
bakoitzak bere ezagutza adierazi eta besteenak barneratuz.
Laburbilduz, irakasleak argi
izan behar du lortu nahi duen hori. Hezkuntza sistema aldatu bada ere,
gainontzeko sistema guztien erritmoaren atzetik dirau, irakasleak hau aldatzea
beharrezkoa delakoaren pentsamendua izango du. Honela, klase guztiak
dinamikoagoak egin eta talde lana bultzatuz . Haurrak motibazio hori galdu ez
dezaten. Eta hezkuntzako ikasgaiez gain, errealitateko gizarteak etorkizun
batean jarriko dizkien oztopoak gainditzeko gai izan daitezen haurrak;
elkarrekin eta elkarlanean biziz.
Josune Azurmendiren testua, moldatu gabea.
ERRUBRIKA
Taldekideon artean errubrika bat egin genuen, eta bertan ezkerrean aipatzen ditugun talde-lan batean lantzen diren kontzeptu hauek, beren lanketaren arabera; txarto, nahiko, ondo eta bikain bereizteko egoera batzuk azaldu genituen lauki bakoitzean.
Honekin, lauhilabetea amaitzean taldeak egin duen lana eta taldean egon diren egoera hauen balorazioa egingo dugu, bikain egin duguna jakiteko, eta txarto, nahiko edo ongi dagoen hori hurrengoan hobeto egiten ahalegintzeko.
Errubrika honetan guk geure erara, lan-talde batek nola funtzionatu beharko lukeen eta honek aurki ditzazkeen egoerak aipatu ditugu.
10 GAITASUN. ESKU HARTZEA.
Perrenoud-ek liburu
honekin, gaur egungo klase emateko eraren aldaketa bilatzen du. Lehenengo
klaseak ematen zituzten irakasleek, ez zituzten behar liburu honetan azaltzen
diren gaitasunak, banakakoa zelako heziketa. Oso gutxi ziren ikasleak, soilik
goi mailako klaseko seme alabak izaten zutelako hezkuntza. Baina ikasleen
kopurua nagusituz joan zen heinean, irakasleen klase emateko era aldatu behar
zen.
Orain dela hogei urte
ematen zen hezkuntza, ez dauka zer ikusirik gaur egun ematen denarekin. Gure
gurasoek ikasten zutenean, irakasleak materia irakasteaz arduratzen zen soilik.
Ume guztiak beraien eserlekuetan esertzen ziren, eta talde eta joku dinamikaren
erabilpena, gehienetan alde batean uzten zen.
Ikusita gaur egungo
hezkuntza sistema aldatu behar dela, Perrenoud liburu hau idatzi zuen, eta gaur
egungo egoera askotara egokitu ahal dugu liburuko informazioa.
Gu irakasleak izango
gara, eta liburu honetan irakurritako gaitasunekin eta helburuekin ados egonda
geure etorkizuneko klaseetara egokitu ahal ditugu hemen emandako pausuak.
Geure eskolak lanbideen astea prestatzen du urtero,
eta klase bakoitzari ogibide bat prestatzea egokitzen zaie, hirugarren
sektoreko ogibidea. Ekintza honekin eskola orokorki Perrenoud-ek izendatutako
gaitasunak eramaten ditu akabo. Eskolako kontseilu bat sortu behar da,
laugarren gaitasunan aipatzen den moduan, eta eskolako irakasle guztiek, lortu
behar dute beraien ikasleen inplikazioa eta motibazioa. Modu honetan
irakasleek, beraien eskura dituzten material eta errekurtso guztiak erabiltzen
dituzte eta “Eskolako kudeaketan parte”
hartzen dute.
Geure glasea à 8-9 urteko gela da eta ileapaindegiko ogibidea tokatu zaie.
Horretarako gu irakasleak
izanda, Perrenoud-ek izendatutako gaitasunak erabili ahal ditugu geure klaseko
kudeaketa ondo koordinatzeko.
Eskolako ikasle guztiei
gezurrezko diru kopuru bat banatuko zaie, eta astean zehar ogibide
ezberdinetatik igaro ahal dira. Modu honetan à aste bukaeran diru gehiago lortzen duen klasea irabazle izango da.
Praktikari hasiera
emateko à
- Irakasleak, klase
ikasleek beraien artean lana banatzen dutela ziurtatu behar du. Honela
bakoitzak lan zehatz bat eginez, guztiok batera la ona egin dezakete.
Irakasleak ikasleek lana
modu egokian banatzen dutela ikusi behar du, eta horrela ikasle bakoitzak ondo
egiten duen praktika egingo duela ikusi. Modu honetan, eta taldeko lana denez,
ikasle batek beste ikasleak lagundu ahal ditu, eta elkarrekin helburua lortu
ahal dute. Ikasleak hemen, Perrenoud-ek adierazitako “Ikasteko egoerak antolatu eta animatu”, “Ikasketa progresio kudeatu” eta “Talde lana egin” gaitasunak erabiltzen
ditu.
- Ikasleek lana banatuta
daukate, adibidez batzuk ilea garbitu, beste batzuk ilea tintatu, beste bik
idazkari izan, bezeroei ordua eskatzeko... Behin lanak banaturik egonda,
bestelako arazoak sortu ahal dira à - Klaseko talde batzuetan desorekak egon, eta
batzuk beste batzuk baino gehiago egin eta inplikatu.
Honen aurrean irakasleak
bere ikasleak motibatu ahal ditu eta hauen inplikazioa sustatu ahal du.
Pedagogia erabiliz, taldeko kideen arteko berdintasuna lortu behar du, ahal
duen heinean eta beraien arteko solidaritatea bilatu behar du, ikasleek beraien
artean lagunduz. Argi dago, eta ikasleak argi izan behar dute, ez dela soilik
irabaztea helburua baizik eta ariketa hauekin taldeko lana sustatzen dela, eta
adibidez diruarekin kontuak egiterakoan matematika praktikatzen dela, eta
bezeroekin hitz egiterakoan Euskara praktikatzen dela. Modu honetan irakasleak “Lanbideko arazoiei eta eginbeharrei aurre”
egiten die.
- Ekintza honekin batera,
“Teknologia berriak erabili” ahal
ditugu. Agian geure kasuan, ez hainbeste eta soilik idazkariak ordua
hartzerakoan portatilak erabiltzea, baina beste ogibide batzuk egiten dituzten
klaseak adibidez, informatika klaseak ematen dituztenak, teknologiarekin
harremanak nagusitzen dituzte.
- Gurasoak ezin dira alde
batean geratu eta horrexegatik, asteko asteazkenean gurasoen arratzaldea da,
eta umeek ordu eta erdi gehiago ematen dute eskolan beraien gurasoei jorratzen
duten ekintza ikusteko, eta gurasoek beraiekin parte hartu ahal dute,
irakasleei gezurrezko dirua eskatuz. Modu honetan “Gurasoak informatu eta inplikatu” egiten dira beraien seme-alaben
hezkuntzan.
Beraz uste dugu,
Perrenoud-ek egindako lana, benetan, Lehen Hezkuntzako egoera askotan
erabilgarria dela, eta oinarritzat erabili ahal dela, eskolako ekintza
ezberdinak akabo eramateko, eta eskolako hezkuntza sistema hobetzeko.
lunes, 19 de noviembre de 2012
ASTELEHEN BAT, ESPERIENTZIA BERRI BAT.
Gaur ere Sansomendiko eskolan izan naiz, asteleheneroko moduan. Aurreko bi asteetan bezala gogotsu joan naiz, astelehena ongi asteko modu bat delako haur hauei laguntzea. Lehenengo klasean euskara izan dut, eta ikasgaia gogoko dudanez, gogotsu aritu naiz haurrei aditzak egiten lagunduz. Klase honetan aditzak idatzita zeuden denboraren arabera sailkatzeko ariketa egiten lagundu diet haurrei.
Euskaraz jardun nahiko nukeen harren, asko kostatzen zait haur hauengana euskaraz zuzentzea, hizkuntzaren oinarri eskasa dutelako eta hizkuntza ongi ulertzen eta menperatzen ez dutelako. Ariketa hasi bezain laister haurren zalantzak hasi dira, euskarazko hiztegia ongi ulertzen ez zutelako. Honekin euskararen inguruan duten jakintza maila eskasaz ohartu naiz, eta irakasle baten laguntza ezinbestekoa dutela ere bai.
Hau ikusita, ariketaren zati handiena nire laguntzaz egin behar izan dute, eta oso modu motelean gainera. Haur gehienen jarrera ona bada ere, badaude gaizki portatzen direnak, eta baita talde-lanean dauden bitartean "ilargian" aurkitzen diren haurrak ere. Ikusgarria da haurrak elkarren artean laguntzeko duten gaitasuna. Aurreko astean ez bezala, gaurkoan haur konkretu bati izugarrizko laguntza eman diolako bere ikaskide batek. Hau ikusteak asko poztu nau, eta klaseko irakasleari ere esan diot.
Ondoren jolasgaraia iritsi da, eta haurrak izugarri maitakor egon dira. Besarkadak eta muxuak jaso nahi zituzten, honela eurek guganako duten maitasunaz ohartu naizen moduan, ni ere haur hauek maitatzen hasi naizela nabaritu dut.
Jolasgaraia amaitu eta 5. mailakoekin ingeles klasea izan dugu. Irakasleak, gaurkoan ikasleak oso aztoratuta zeudela esan digu, baina gogotsu hartu dut klasea. Gaurkoan talde batekin jardun dut denbora guztian, eta aurreko bi asteetan ez bezala, nire taldeko umeek egin beharreko ariketa guztiak amaitu dituzte. Ariketa hauek amaitzeak baina gehiago poztu nau, nik nire aldetik jarri dudan gogoak eragina izan duela ohartu naizenean. Haurrak gustura aritu dira lanean, eta denak elkarrekin. Ariketa guztiak amaitzeaz gain ongi egin dituzte ariketak, eta irakaslea bera ere txundituta geratu da haurren lanarekin. Gainera, ikasleak gustura aritu dira lanean, eta ez dira une batean ere ariketak egiteaz aspertu. Hau txundigarria iruditu zait, gela horretako haurrek duten ingeles maila eta ingelesarekiko jarrera onena ez delako. Ni haurrak motibatzen saiatu naiz, eta ariketaren zati bat ongi egiten zutenean animoak eman eta lanean oso ongi ari zirela esaten.
Klasea amaitzean, ikasle batek zera esan dit: "profe, hoy has trabajado muy bien!" . Hau entzuteak izugarri poztu nau, eta are gehiago ni hauei ematen saiatu naizen laguntza hori hauek jaso eta eskertzeak. Ikastetxetik irrifar batekin atera naiz, eta oraindik ezin dut ahotik kendu. Gaur, astelehena, esperientzia berri batekin sartuko naiz ohera, gustura eta hurrengo astelehena iristeko gogo izugarriaz. Nigatik izango balitz, abendurarte beharrean ikasturte osoan zehar egongo nintzateke haur hauekin lanean. Hauei irakatsiz eta hauengandik ikasiz.
miércoles, 14 de noviembre de 2012
MAPA KONTZEPTUALA
Guk egindako mapa kontzeptuala nahiko simple eta ulergarria
da. Egindako lehenengoa izatean, nahiko konplikatua iruditu zaigu eta beraz ez
dugu oso konplexua egin nahi izan. Modu honetan, guztiek ikasi dugun geuren
artean konpartitu dugu eta eskema hau atera zaigu.
Egia izanda guztien esperientziak oso antzekoak izan dira.
Guztiok egon gara gustura irakasleekin eta hezkuntzaren inguruan gai ezberdinak
jorratu ditugu. Ikusi ahal duzuenez, lau azpiatal nagusi ipini ditugu,
hezkuntza sistema, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Laurok gai hauetan
antzeko aritu gara.
Ia guztiok gai berdinak jorratu ditugun arren, esan beharra
dago, Jaionek azaldutako TDAH-a eta “Educacion Bulimica” eta Amaiak aipatutako
gurasoen atala besteei beste ideiak eman dizkie, honetan landu ez zutelako.
Beste puntu garrantzitsu bat konfiantza dela uste izan dugu,
horrezegatik nahiz eta gurasoengan egotea ondo egongo legoke, irakasleen eta
ikasleen arteko harreman moduan azaldu dugu mapa kontzeptualean.
martes, 13 de noviembre de 2012
TALDE INTERAKTIBOETAN LAGUNDUZ
Aurreko astean, azaroak 5 astelehena hasi nintzen Sansomendiko eskolan talde interaktiboetan parte hartu eta haurrei lagunduz. Sansomendi eskola publikoa da, eta bertan ikasten duten haurrak atzerritarrak eta ijito arrazakoak dira.
10 etan sartu ginen eta lehenengo orduan euskara izan genuen 4. mailako haurrekin. Ikaraz eta urduri joan baginen ere, gogotsu azaldu ginen. Klasera sartzeko itxaroten ari ginen bitartean klaseko haurrek eskuarekin agurtu ziguten klase barrutik, eta oso pozik ziruditen, honek apur bat lasaitu gintuen. Klasera sartu eta bakoitza haur talde batekin eseri ginen. Lehenengo momentutik gogotsu hartu nuen lana, eta esperientziaz gozatu eta ikastea zen nire nahia.
Euskarako klasea, baina haurrek euskararen maila oso baxua zuten. Erderaz hitz egin behar izan nuen hauek uler zezaten. Honek tristura sortu zidan. Euskarazko hitzak ordenean jarri behar genituen eta hitz askoren esanahia galdetu zidaten. "Profe" hitza erabiltzen zuten niri galderak egiteko, eta hau lehenengo aldiz entzutean zirrara berezi bat eragin zidan, arraroa egin zitzaidan hau entzutea. Honez gain nire harreta bereganatu zuen beste gauza bat zera izan zen, haurrek nire atentzioa lortu nahi zuten, eta galdera ugari egin zizkidaten, nire bizi pertsonalaren inguruko jakinmina erakusten zutenak. Hitz egiteko gogo handia zutenez, ariketa bat egiten genuen bakoitzeko galdera bat erantzungo niela esan nien, eta honela lan ugari egin genuen.Ondoren ingeleseko klasea izan genuen 5.mailakoekin. Izugarrizko atzerapena nabaritu nuen ingeles aldetik. Haurrek ahal dutela somatu nuen, baina gogo askorik jartzen ez dutela ere bai, agian ingelesak motibatzen ez dielako izango da. Honez gain, ondo hartu ninduten, baina gehiago kostatzen zitzaien ni onartzea, eta hauek ez zidaten nire bizi pertsonalaren inguruan ezer galdetu. 5. mailako klasean gehien harritu ninduen gauza "La que se avecina" ko Amador pertsonaiarekiko izugarrizko obsesioa dutela, eta hau izugarri imitatzen dutela.
Atzo bigarren eguna izan nuen, eta astelehenak honela pozik hasten ditudala somatzen hasi naiz, 4.mailako haurrekin izugarri ongi pasatzen dut Euskerako klasean. Atzo gainera, ikasgelara sartu orduko haur batzuk etorri zitzaizkidan besarkada bat ematera, eta honek izugarri poztu ninduen. Klasea amaitzean hauetako batek ez joateko eskatu zidan, eta berarekin geratzeko. Astelehenean itzuliko nintzela esan nion, eta besarkada bat eman. Haurrak izugarri eskertu zidan hau.
Bigarren klasea berriz ere ingelesekoa izan zen, eta bertan arazo bat sortu zitzaidan talde interaktibo bateko haur batekin. Irakurtzen hasi behar ginen eta berak ongi irakurtzen ez zuen hura nik irakurtzen nion, honela harro jarri zen nirekin, eta irakurri behar ez bazuen ez irakurtzeko esan nion, honela beste taldekideak ez zituen oztopatuko. Besteek ez zioten kasurik egin, eta niri lagunduz geratzen zena irakurri zuten. Ondoren, ariketa bat egin behar genuen, eta irakurri ez zuenari ia ariketa egin behar zuen galdetu nion, honek ezetz erantzun zidan behin eta berriz galdetu ondoren. Hau ikusita beste taldekideengana zuzendu nuen nire harreta, eta honen haurrean : "que noo, profe, que lo voy a hacer" esan zidan.
Klasea amaitzean ingeleseko irakaslearekin hitz egiten geratu ginen, eta niri ez ezik gainontzeko laguntzaileenganako errespetu falta ere izan zuela esan zuten. Irakasleak lasai egoteko esan zigun, arazoa pertsonalak dituela haurrak eta atentzio falta izugarriagatik egiten dituela horrelakoak.
Astelehena iristeko gogoa dut, haurrak maitatzen hasi naiz, eta lehenengo egunekoa baina gogo handiagoz joaten naiz klasera, orain bertan ditudan haurrei zailtasunak gainditzeko erronkan lagundu nahi diedalako. Izugarria iruditzen zait, haurrek beste haurrekin zenbait ikasi dezaketen, eta guk, laguntzera joaten garenok zertaz ohartu dezakegun. Haur hauek laguntza handiagoa behar dute, eta ni hau emateko prest nago.
miércoles, 7 de noviembre de 2012
ANTZERKIA ETA HAURRAK
Antzerkia oso gogoko dudanez, eta interesgarria iruditzen zaidanez, honen inguruan irakurtzen aritu ondoren jaso dudan informazioa azaldu nahi dut.
Haurra antzerkian hasiz gero, ez du esan nahi antzezle bihurtuko denik. Haurrak; sorkuntzan, asmakuntzan, eta talde-lanean jolasten dute. Gainera, lagunak egiten laguntzen die, eta taldean aritzeak, eta bertan egiten diren jolas edo ariketek lagunekiko harremana estutzea eta konfiantza ugaritzea ekartzen du beste hainbat gauzen artean. Honegatik, terapia bezala ere erabiltzen da antzerkia, aldi berean jostatu eta hezitzeko era bat delako.
Honez gain, antzerkia entretenitzeko era bat da, haurra egun guztian ordenagailu edo telebista aurrean egon beharrean antzerkia egitera bultzatu dezakegulako, honela aberastasun artistiko eta kulturala landuko dute, eta honez gain esperientzia desberdinak biziko ditu.
Haurrek gainera, antzezlan desberdinak izango dituzte aukeratzeko eta bakoitzak gehien gustatzen zaion hura aukeratu ahalko du,eta hau ulertzen saiatzean bere pentsamenduak garatuko ditu.
Autoestima garatzen dute haurrek, errespetatzen ikasi eta taldean bizitzen, beren emozioak ezagutu eta kontrolatzen ikasten dute neurri batean, disziplina ezagutzen dute eta emaitza on bat lortzeko lana egin beharra dagoela.
Bestalde, esan beharrekoa da; irakurmena eta literatura garatzen dituzte, haurren sozializazioan laguntzen du, komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrengan eraginkorra da, konzentrazioa eta haurren atentzioa lantzen ditu, motibazioa lantzen dute, sortzeko gaitasuna, euren fantasiarekin jolasten dute...
Laburbilduz, antzerkia ekintza egokia da haurrak ongi pasatzeko eta gauza asko ikasteko. Etorkizun batean asko gustatuko litzaidake haurrei antzerkia erakusten jardutea, urte batzuk eman ditut antzerkian eta jarraituko dut, esperientzia izugarriak bizi izan ditut bertan, eta gainera, antzezten ikasteaz gain, bizitzako balore asko ikasi ditut (talde giroan aritzea esaterako). Aipatu ditudan arrazoi guztiek haurrak antzerkira bultzatzea espero dut, eta alor hau aberastea, pena merezi duelako!
martes, 6 de noviembre de 2012
IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK - PHILLIPPE PERRENOUD
NORK EGIN DU? Philippe Perrenoudek.
BIOGRAFIA:
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa
dugu Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak
egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean,
hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle
formakuntzan interesatu zen.
Ezaguna da ere sozietatean baita hezkuntzan ere
indarkeriaren prebentzioarako egindako lanarengatik.
LANAK:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik
garrantzitsuenak ondorengoak dira:
· -Métier d´elieve et
sens du travail scolaire
· -La pédagogie á l´ecole
des différences
· -La construcción del
éxito y del fracaso escolar
· -Diez nuevas
competencias para enseñar.
IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK LIBURUA:
LIBURUAREN
HELBURUA:
Konpetentzia profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko
asmoz.
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten
gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat
lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10
ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza
sistema interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
NOLA ERABILI?
Gaitasun bakoitza arazo konkretu bat
gainditzeko pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko
praktikak azaldu eta proposatzen ditu.
NORI ZUZENDUA DAGO?
· Edozein pertsona irakasle gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
· Hezkuntza praktikoaren alde dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna
bilatzen duenarentzat.
· Hezkuntza sistema eguneratu nahi duenarentzat.
GAITASUNEN
BI MAILAK:
Perrenoud-en ustetan
berak proposatutako gaitasunak bi maila desberdinetan bananduak zeuden.
Lehenengo
maila, erreferentzia konpetentziak deitzen ditu berak eta hauek Lehen
Hezkuntzako irakasle baten etengabeko prestakuntzan lehentasuna daukaten
gaitasun horiek dira.
Prestakuntza
arlo hauen eraketa egiteaz Ginebrako hobekuntza zerbitzua arduratu zen 1996-97
urteen bitartean, Perrenodek parte hartu zuen aktibo. Maila hau 10 gaitasunez
osatua dago, ondoren gaitasunei buruz hitz egitean azalduko ditugunak.
Bigarren
maila,egiturazkoak, espezifikoak diren 44 gaitasunez osatua dago. Hauek
autorearen proposamenak dira, jada aipatutako 10 gaitasunak ahalik eta gehien
zehazteko. Ez dira gaitasun itxiak aipatzen direnak, baizik etorkizunera
begiratzen duten proposamen irekiak.
LEHEN MAILAKO HAMAR
GAITASUNAK:
Liburuan
azaltzen diren gaitasunen artean, lehenengo mailakoak direnak 10 dira eta
jarraian horiei buruz hitz egingo dugu.
Lehenengoz, ikasteko egoerak antolatu eta
animatzeko gaitasuna aipatzen du. Bertan diziplina zehatz baten bitartez
irakasle batek irakatsi beharrekoaren inguruan ezagutza izatea beharrezkoa dela
dio. Bestetik, ikasleen jarreraren
arabera lan egin beharra dagoela esaten du ere bai. Gainera, Ikasketa prozesuan
dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egitea gomendatzen du eta azkenik,
dinamikoagoa den planifikazio bat egin eta ikaslak praktikerara bultzatzen
ditu.
Bigarren gaitasuna ikasketa
progresioa kudeatzearen ingurukoa da. Gaiatasun honek ikasle bakoitzaren
gaitasunen arabera arazoei aurre egin behar zaiela dio. Horretaz gain,
etorkizunari begira irakaskuntzaren
helburuen ikuspuntu bat eduki beharra degoela dio ere gaitasun honek. Bestalde,
irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu beharra dagoela aipatzen
du eta ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta
ebaluatu behar dela. Azkenik, gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta aurrera
joateko erabakiak hartzea eskatzen du.
Hirugarren gaitasuna desberdintze
dispositiboen inguruan datza. Honek klaseko ezberdintasunei aurre egin eta
kudeaketa espazio handiago batetara eramatea eskatzen du. Bestetik, denak
batera lan egiteko beharraz hitz egiten du zailtasunak dituzten ikasleak
integratuaz. Amaitzeko, ikasleek beraien arteko irakaskuntza egitearen alderdi
positiboak defendatzen ditu.
Laugarren gaitasuna, ikasleak
beraien lanean eta ikasketetan inplikatzeari buruz hitz egiten du. Ikasteko
gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu eta haurrek bere burua
ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hau da, auto-ebaluazioa egiteko beharra
aipatzen du. Eskola kontseilua sortu eta
horiekin zenbait arau eta akordio negoziatzea positiboa izango zela esaten du
eta formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini beharko zirela
esaten du.
Bostagerren
gaitasunak, taldean lan egitearen inguruko garrantziari buruz hitz
egiten du. Taldeko lan proiektu bat sortu beharko zela dio, lan taldea sustatu
eta bilerak zuzetzea ona izango zela eta azkenik, talde pedagogiko bat sortu
eta berritu beharra dagoela esaten du.
Seigarren gaitasuna, eskolaren
kudeaketan parte hartzeari buruz datza. Proiektu instituzionala sortu eta
negoziatu behar dela azpimarratzen du. Eskolako errekurtsoak kudeatu eta eskola
bat koordinatu eta sustatu gizartearen alderdi guztietara bideratua dagoena
egin behar dela dio. Gainera, ikasleen parte-hartzea antolatu eta sustatu
beharra dago.
Zazpigarren
gaitasunean, gurasoak informatu eta inplikatuak mantentzearen inguruan
hitz egiten du. Bilerak egin eta hauetan eztabaidak sortzea dela egin
beharrekoa defendatzen du, baita bilerak zuzendu beharra daudela. Gainera,
ikasketen ebaluazio sisteman gurasoen parte hartzea sustatu beharra dago.
Zortzigarren
gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa da. Testuak
zuzentzek programak erabiltzea baliagarria dela esaten du, eta zenbait helburu
lortzeko programa batzuen erabilipena sustatzen du.
Azken aurreko
gaitasunaren arabera, lanbideko arazoei eta eginbeharrei aurre egin beharra
dago. Eskolan eta herrian biolentzia saihesteko proiektuak martxan jarri
beharra daude, baita berdintasunaren alde egin. Erlazio pedagokikoa,
autoriatatea eta klaseko komunikazioa aztertzea komeniko litzateke eta azkenik;
ardura, solidaritatea eta justizia sentimendua garatzeko esaten du.
Azken gaitasunak, norberaren formakuntza jarraia antolatzea eskatzen du. Bere praktikak garatzen jakin beharra dago, baita elkarren artean sortutako proiektuak negoziatzen. Bestalde, hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartzea komeni da eta lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartzea beharrezkoa da.
Azken gaitasunak, norberaren formakuntza jarraia antolatzea eskatzen du. Bere praktikak garatzen jakin beharra dago, baita elkarren artean sortutako proiektuak negoziatzen. Bestalde, hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartzea komeni da eta lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartzea beharrezkoa da.
GURE HORMAIRUDIA:
BIBLIOGRAFIA:
"Diez nuevas competencias para enseñar" liburua.
Webguneak:
martes, 23 de octubre de 2012
IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK- PHILLIPPE PERRENOUD.
Biografia:
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu
Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak
egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean,
hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle
formakuntzan interesatu zen.
Lanak:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak
ondorengoak dira:
·
Métier d´elieve et sens du
travail scolaire
·
La pédagogie á l´ecole des
différences
·
La construcción del éxito y
del fracaso escolar
·
Diez nuevas competencias para
enseñar.
10 gaitasun irakasteko:
Helburua
à Konpetentzia
profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten
gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat
lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10
ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema
interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
Gaitasunen
erabilpenaà Gaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko
pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta
proposatzen ditu.
Nori
zuzenduta?
·
Edozein pertsona irakasle
gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·
Hezkuntza praktikoaren alde
dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·
Hezkuntza sistema eguneratu
nahi duenarentzat.
Gaitasunakà Perrenouden
ustez, irakasle baten gaitasunak bi maila desberdinetan bereizten dira.
Alde batetik, lehenengo mailako 10 gaitasunak daude, erreferentzia konpetentziak. Hauek,
irakasle baten formakuntzan beharrezkoak eta jarraiak dira.
Bestetik, bigarren mailako 44ak daude, egiturazkoak. Hauek, aurreko hamarrak
indartzeko balio dute.
10
gaitasunak :
1) Ikasteko egoerak antolatu eta animatu:
- Diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek eman eta irakatsi
beharrekoaren inguruan ezagutza izatea.
- Ikasleen jarreren arabera lan egin.
- Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egin.
- Dinamikoagoa den planifikazio bat egin.
- Ikasleak praktikara bultzatu.
2) Ikasketa progresioa kudeatu:
- Ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin.
- Etorkizunari begira irakaskuntzaren
helburuen ikuspuntu bat eduki.
- Irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu.
- Ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta
ebaluatu.
- Gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta ziurtatu, eta aurrera joateko
erabakiak hartu.
3) Desberdintze dispositiboak egin. ?
- Klaseko ezberdintasunei aurre egin.
- Klaseko kudeaketa espazio handiago batera eraman.
- Denak batera lan egitea, zailtasunak dituzten ikasleak integratuz.
- Ikasleek beraien arteko irakaskuntza izatea.
4) Ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatu:
- Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu, eta
haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hauxe da auto-ebaluazioa.
- Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatu.
- Formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini.
5) Taldean lan egin:
- Taldekako lan proiektu bat sortu.
- Lan taldea sustatu eta bilerak zuzendu.
- Talde pedagogiko bat sortu eta berritu.
- Arazo zail, praktiko eta profesionalak elkarrekin aztertu eta aurre egin.
- Pertsonen arteko arazoei aurre egin.
6) Eskolaren kudeaketan parte hartu:
- Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu.
- Eskolako errekurtsoak kudeatu.
- Eskola bat koordinatu eta sustatu, gizarteko alor guztiekin.
- Ikasleen parte-hartzea antolatu eta sustatu.
7) Gurasoak informatu eta inplikatu.
- Bilerak egin eta hauetan eztabaida sortu.
- Bilerak zuzendu.
- Ikasketen ebaluazio sisteman gurasoen parte-hartzea sustatu.
8) Teknologia berriak erabili:
- Testuak zuzentzeko programak erabili.
- Helburu batzuk lortzeko, programa berezi batzuen erabilpena sustatu.
- Telematikaren bidez distantzian komunikatu.
- Irakaskuntzan gailu informatiko eta multimediakoak erabili.
9) Lanbideko arazoei eta eginbeharrei aurre egin:
- Eskolan eta herrian biolentzia saihestu.
- Berdintasunaren alde egin.
- Erlazio pedagogikoa, autoritatea eta klaseko komunikazioa aztertu.
- Ardura, solidaritatea eta justizia sentimendua garatu.
10)
Norberaren formakuntza
jarraia antolatu.
- Bere praktikak garatzen jakin.
- Elkarren artean sortutako proiektua negoziatu.
- Hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartu.
- Lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartu.
BIBLIOGRAFIA:
- "Diez nuevas competencias para enseñar"
- Webguneak:
- PDF bat.
- SIMPLEAGO AZALTZEN DUEN BIDEO BAT:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)









