Ostegunero bezala, gaurkoan ere Ane eta ni I.P.I Sansomendi ikastolara joan gara egokitutako haurrekin klase interaktiboetan arituaz ahalik eta gehien ikasi eta irakasteko asmoarekin.
Beti egiten dugun moduan lehenengo 5. mailako haurrekin aritu gara "Lengua" ikasgaia lantzen. Bertan, haur "konfliktibo" horiekin lan egiteko pazientzia handia beharko genuela esan ziguten praktikekin hasi aurretik eta egia esan, arrazoia zeukaten. Hala ere, horrek ostegunero erronka berri bati aurre egin behar izatea dakar eta klasea gaurkoan bezala ondo joanez gero bertatik ateratzean daukazu poza are handiagoa izatea sortzen digu. Gainera, haur horiek eskatzen duten arreta oso handia da baina aldi berean haiek eskaintzen digutena ere asko da, izan ere, gurekin daukaten inbolukrazio maila oso altua da.
Aipagarria zait ere, nola batzuetan lanak egiten gauden bitartean ni izan arren dinamizatzailea badauden erantzunak ez dakizkidanak eta horretan laguntzeko beti daude prest haurrak.
Hala ere, orain arte esandako guztiarekin badirudien arren ostegun guztiak oso politak direla eta dena primerakoa dela klase horietan aurkitzen ditugun zailtasunak sekulakoak dira ere bai. Izan ere, haurrek egiten duten horretan atentzio jartzea oso zaila da gehien bat paperetan aurkitzen dutenean ez dutelako kasi inolako motibaziorik aurkitzen eta al duten guztietan lana egiteari uzten diotelako ez dutelako ikasteko gogo handirik.
Horregatik, gure presentziarekin haurren motibazioa handitzea lortuko bagenu, uste dut kurtsoa bukatzean egindakoarekin oso konten egon al garela.
Bestalde, 2. mailakoekin lan egitea ez da errazagoa ere ez. Izan ere, haur hauen jarrera askoz hobeagoa edo eramangarriagoa den arren haiei edukian azaltzea zailagoa da ere bai.
Irakasleak azaldu zigun bezala ikasgela honetan dagoen arazorik handiena dagoen maila desberdintasuna da, eta horren ondorioz klaseak ematea oso zaila omen da edukia aukeratzeko orduan zailtasun handiak aurkitzen dituelako. Horregatik, guk ere klase interaktiboak izaten ditugunean saiakera handia egin behar dugu haur guztiak ariketak batera egiten saiatzeko hori baita klase hauen helbururik nagusiena, haur batzuk besteei irakastea.
Hala ere, haur hauek eskaintzen diguten maitasun guztiarekin geratzen nahiz eta klasetik joan aurretik 7-8 haurrek eman didaten besarkada kolektiboarekin ez joateko eskatzen zidaten bitartean, benetan horren aurrean zailtasun guztiak txikiak geratzen dira.
Mostrando entradas con la etiqueta Talde interaktiboak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Talde interaktiboak. Mostrar todas las entradas
jueves, 29 de noviembre de 2012
lunes, 19 de noviembre de 2012
ASTELEHEN BAT, ESPERIENTZIA BERRI BAT.
Gaur ere Sansomendiko eskolan izan naiz, asteleheneroko moduan. Aurreko bi asteetan bezala gogotsu joan naiz, astelehena ongi asteko modu bat delako haur hauei laguntzea. Lehenengo klasean euskara izan dut, eta ikasgaia gogoko dudanez, gogotsu aritu naiz haurrei aditzak egiten lagunduz. Klase honetan aditzak idatzita zeuden denboraren arabera sailkatzeko ariketa egiten lagundu diet haurrei.
Euskaraz jardun nahiko nukeen harren, asko kostatzen zait haur hauengana euskaraz zuzentzea, hizkuntzaren oinarri eskasa dutelako eta hizkuntza ongi ulertzen eta menperatzen ez dutelako. Ariketa hasi bezain laister haurren zalantzak hasi dira, euskarazko hiztegia ongi ulertzen ez zutelako. Honekin euskararen inguruan duten jakintza maila eskasaz ohartu naiz, eta irakasle baten laguntza ezinbestekoa dutela ere bai.
Hau ikusita, ariketaren zati handiena nire laguntzaz egin behar izan dute, eta oso modu motelean gainera. Haur gehienen jarrera ona bada ere, badaude gaizki portatzen direnak, eta baita talde-lanean dauden bitartean "ilargian" aurkitzen diren haurrak ere. Ikusgarria da haurrak elkarren artean laguntzeko duten gaitasuna. Aurreko astean ez bezala, gaurkoan haur konkretu bati izugarrizko laguntza eman diolako bere ikaskide batek. Hau ikusteak asko poztu nau, eta klaseko irakasleari ere esan diot.
Ondoren jolasgaraia iritsi da, eta haurrak izugarri maitakor egon dira. Besarkadak eta muxuak jaso nahi zituzten, honela eurek guganako duten maitasunaz ohartu naizen moduan, ni ere haur hauek maitatzen hasi naizela nabaritu dut.
Jolasgaraia amaitu eta 5. mailakoekin ingeles klasea izan dugu. Irakasleak, gaurkoan ikasleak oso aztoratuta zeudela esan digu, baina gogotsu hartu dut klasea. Gaurkoan talde batekin jardun dut denbora guztian, eta aurreko bi asteetan ez bezala, nire taldeko umeek egin beharreko ariketa guztiak amaitu dituzte. Ariketa hauek amaitzeak baina gehiago poztu nau, nik nire aldetik jarri dudan gogoak eragina izan duela ohartu naizenean. Haurrak gustura aritu dira lanean, eta denak elkarrekin. Ariketa guztiak amaitzeaz gain ongi egin dituzte ariketak, eta irakaslea bera ere txundituta geratu da haurren lanarekin. Gainera, ikasleak gustura aritu dira lanean, eta ez dira une batean ere ariketak egiteaz aspertu. Hau txundigarria iruditu zait, gela horretako haurrek duten ingeles maila eta ingelesarekiko jarrera onena ez delako. Ni haurrak motibatzen saiatu naiz, eta ariketaren zati bat ongi egiten zutenean animoak eman eta lanean oso ongi ari zirela esaten.
Klasea amaitzean, ikasle batek zera esan dit: "profe, hoy has trabajado muy bien!" . Hau entzuteak izugarri poztu nau, eta are gehiago ni hauei ematen saiatu naizen laguntza hori hauek jaso eta eskertzeak. Ikastetxetik irrifar batekin atera naiz, eta oraindik ezin dut ahotik kendu. Gaur, astelehena, esperientzia berri batekin sartuko naiz ohera, gustura eta hurrengo astelehena iristeko gogo izugarriaz. Nigatik izango balitz, abendurarte beharrean ikasturte osoan zehar egongo nintzateke haur hauekin lanean. Hauei irakatsiz eta hauengandik ikasiz.
martes, 13 de noviembre de 2012
TALDE INTERAKTIBOETAN LAGUNDUZ
Aurreko astean, azaroak 5 astelehena hasi nintzen Sansomendiko eskolan talde interaktiboetan parte hartu eta haurrei lagunduz. Sansomendi eskola publikoa da, eta bertan ikasten duten haurrak atzerritarrak eta ijito arrazakoak dira.
10 etan sartu ginen eta lehenengo orduan euskara izan genuen 4. mailako haurrekin. Ikaraz eta urduri joan baginen ere, gogotsu azaldu ginen. Klasera sartzeko itxaroten ari ginen bitartean klaseko haurrek eskuarekin agurtu ziguten klase barrutik, eta oso pozik ziruditen, honek apur bat lasaitu gintuen. Klasera sartu eta bakoitza haur talde batekin eseri ginen. Lehenengo momentutik gogotsu hartu nuen lana, eta esperientziaz gozatu eta ikastea zen nire nahia.
Euskarako klasea, baina haurrek euskararen maila oso baxua zuten. Erderaz hitz egin behar izan nuen hauek uler zezaten. Honek tristura sortu zidan. Euskarazko hitzak ordenean jarri behar genituen eta hitz askoren esanahia galdetu zidaten. "Profe" hitza erabiltzen zuten niri galderak egiteko, eta hau lehenengo aldiz entzutean zirrara berezi bat eragin zidan, arraroa egin zitzaidan hau entzutea. Honez gain nire harreta bereganatu zuen beste gauza bat zera izan zen, haurrek nire atentzioa lortu nahi zuten, eta galdera ugari egin zizkidaten, nire bizi pertsonalaren inguruko jakinmina erakusten zutenak. Hitz egiteko gogo handia zutenez, ariketa bat egiten genuen bakoitzeko galdera bat erantzungo niela esan nien, eta honela lan ugari egin genuen.Ondoren ingeleseko klasea izan genuen 5.mailakoekin. Izugarrizko atzerapena nabaritu nuen ingeles aldetik. Haurrek ahal dutela somatu nuen, baina gogo askorik jartzen ez dutela ere bai, agian ingelesak motibatzen ez dielako izango da. Honez gain, ondo hartu ninduten, baina gehiago kostatzen zitzaien ni onartzea, eta hauek ez zidaten nire bizi pertsonalaren inguruan ezer galdetu. 5. mailako klasean gehien harritu ninduen gauza "La que se avecina" ko Amador pertsonaiarekiko izugarrizko obsesioa dutela, eta hau izugarri imitatzen dutela.
Atzo bigarren eguna izan nuen, eta astelehenak honela pozik hasten ditudala somatzen hasi naiz, 4.mailako haurrekin izugarri ongi pasatzen dut Euskerako klasean. Atzo gainera, ikasgelara sartu orduko haur batzuk etorri zitzaizkidan besarkada bat ematera, eta honek izugarri poztu ninduen. Klasea amaitzean hauetako batek ez joateko eskatu zidan, eta berarekin geratzeko. Astelehenean itzuliko nintzela esan nion, eta besarkada bat eman. Haurrak izugarri eskertu zidan hau.
Bigarren klasea berriz ere ingelesekoa izan zen, eta bertan arazo bat sortu zitzaidan talde interaktibo bateko haur batekin. Irakurtzen hasi behar ginen eta berak ongi irakurtzen ez zuen hura nik irakurtzen nion, honela harro jarri zen nirekin, eta irakurri behar ez bazuen ez irakurtzeko esan nion, honela beste taldekideak ez zituen oztopatuko. Besteek ez zioten kasurik egin, eta niri lagunduz geratzen zena irakurri zuten. Ondoren, ariketa bat egin behar genuen, eta irakurri ez zuenari ia ariketa egin behar zuen galdetu nion, honek ezetz erantzun zidan behin eta berriz galdetu ondoren. Hau ikusita beste taldekideengana zuzendu nuen nire harreta, eta honen haurrean : "que noo, profe, que lo voy a hacer" esan zidan.
Klasea amaitzean ingeleseko irakaslearekin hitz egiten geratu ginen, eta niri ez ezik gainontzeko laguntzaileenganako errespetu falta ere izan zuela esan zuten. Irakasleak lasai egoteko esan zigun, arazoa pertsonalak dituela haurrak eta atentzio falta izugarriagatik egiten dituela horrelakoak.
Astelehena iristeko gogoa dut, haurrak maitatzen hasi naiz, eta lehenengo egunekoa baina gogo handiagoz joaten naiz klasera, orain bertan ditudan haurrei zailtasunak gainditzeko erronkan lagundu nahi diedalako. Izugarria iruditzen zait, haurrek beste haurrekin zenbait ikasi dezaketen, eta guk, laguntzera joaten garenok zertaz ohartu dezakegun. Haur hauek laguntza handiagoa behar dute, eta ni hau emateko prest nago.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
