Euskaraz jardun nahiko nukeen harren, asko kostatzen zait haur hauengana euskaraz zuzentzea, hizkuntzaren oinarri eskasa dutelako eta hizkuntza ongi ulertzen eta menperatzen ez dutelako. Ariketa hasi bezain laister haurren zalantzak hasi dira, euskarazko hiztegia ongi ulertzen ez zutelako. Honekin euskararen inguruan duten jakintza maila eskasaz ohartu naiz, eta irakasle baten laguntza ezinbestekoa dutela ere bai.
Hau ikusita, ariketaren zati handiena nire laguntzaz egin behar izan dute, eta oso modu motelean gainera. Haur gehienen jarrera ona bada ere, badaude gaizki portatzen direnak, eta baita talde-lanean dauden bitartean "ilargian" aurkitzen diren haurrak ere. Ikusgarria da haurrak elkarren artean laguntzeko duten gaitasuna. Aurreko astean ez bezala, gaurkoan haur konkretu bati izugarrizko laguntza eman diolako bere ikaskide batek. Hau ikusteak asko poztu nau, eta klaseko irakasleari ere esan diot.
Ondoren jolasgaraia iritsi da, eta haurrak izugarri maitakor egon dira. Besarkadak eta muxuak jaso nahi zituzten, honela eurek guganako duten maitasunaz ohartu naizen moduan, ni ere haur hauek maitatzen hasi naizela nabaritu dut.
Jolasgaraia amaitu eta 5. mailakoekin ingeles klasea izan dugu. Irakasleak, gaurkoan ikasleak oso aztoratuta zeudela esan digu, baina gogotsu hartu dut klasea. Gaurkoan talde batekin jardun dut denbora guztian, eta aurreko bi asteetan ez bezala, nire taldeko umeek egin beharreko ariketa guztiak amaitu dituzte. Ariketa hauek amaitzeak baina gehiago poztu nau, nik nire aldetik jarri dudan gogoak eragina izan duela ohartu naizenean. Haurrak gustura aritu dira lanean, eta denak elkarrekin. Ariketa guztiak amaitzeaz gain ongi egin dituzte ariketak, eta irakaslea bera ere txundituta geratu da haurren lanarekin. Gainera, ikasleak gustura aritu dira lanean, eta ez dira une batean ere ariketak egiteaz aspertu. Hau txundigarria iruditu zait, gela horretako haurrek duten ingeles maila eta ingelesarekiko jarrera onena ez delako. Ni haurrak motibatzen saiatu naiz, eta ariketaren zati bat ongi egiten zutenean animoak eman eta lanean oso ongi ari zirela esaten.
Klasea amaitzean, ikasle batek zera esan dit: "profe, hoy has trabajado muy bien!" . Hau entzuteak izugarri poztu nau, eta are gehiago ni hauei ematen saiatu naizen laguntza hori hauek jaso eta eskertzeak. Ikastetxetik irrifar batekin atera naiz, eta oraindik ezin dut ahotik kendu. Gaur, astelehena, esperientzia berri batekin sartuko naiz ohera, gustura eta hurrengo astelehena iristeko gogo izugarriaz. Nigatik izango balitz, abendurarte beharrean ikasturte osoan zehar egongo nintzateke haur hauekin lanean. Hauei irakatsiz eta hauengandik ikasiz.
Galdetu eskolan; nik uste dut bertan segitzeko aukera emango dizutela. Jaionek ere hala nahi omen luke.
ResponderEliminarProfe, hoy has trabajado muy bien esan dizunari, eskerrak emateaz gain, galdetu ote diozu zergatik diotsun hori?