Kirolean pentsatzen dugunean, makinez betetako gimnasio bat imaginatzen dugun arren; haur batentzat sokasaltoan aritzea edo harrapaketetara jolastea kirola izan daiteke.
Kirolak asko laguntzen die haurrei mentalki baita fisikoki behar diren moduan garatzen, osasuntsu egoten eta gainontzeko haurrekin harremanak izaten.
Horregatik haurra heldua egiten den bitartean, gustokoa daukan kirola aurkitzea oinarrizkoa iruditzen zait niri. Horrela, bere osasunerako hain komenigarria den jarduera bat egiten duen bitartean ondo pasatzeko gai izango da. Prozesu horretan hezkuntza fisikoko irakasleak zerikusi handia izan dezake, haurrari kirol desberdinak erakutsiz gustokoena aukeratzeko aukera edukiz.
Gainera, haur batek praktikatuko duen kirola aukeratzeko haurraren gustuak kontuan hartzeaz gain beste zenbait faktorek badaukate eragina ere bai. Hala nola, haurraren izaeraren arabera egokiagoa izan daiteke taldekako kirol batean aritzea edo indibiduala den batean. Adibidez, oso lotsatia den haur bati gehiago komeni zaio taldekako kirolean jolastea eta erasoan oinarritutako jokabideak izaten dituen haur batek agian, borroka kirolak aukeratzea.
Haurrengan ohitura onuragarri hau haien bizitzan ezartzea oinarrizkoa iruditzen zait, izan ere, jarraian aipatuko ditudanak, kirolak haurrengan sortzen dituen onuren arteko aukeraketa bat baino ez da, zerrenda luze batetatik aterata dagoena.
Arauak jarraitzen erakusten die, lotsa gainditzeko gomendagarria da, taldean aritzen lagunduko die (haurrek berez daukaten indibidualismoa alde batean utzita), bere mugimendu koordinatuak handitzea dakar, zenbait akats fisiko gainditzen lagundu dezake, garbitasunaren garrantziaz kontzientziatu ditzazke, errespontsabilitateen berri ematen die, gizentasuna ekiditen du, sorkuntza ekiditen du, autestima handitzen du...
Kirolak haurren osasun fisikoan baita buruko osasunean daukan eragina ikusi ondoren, uste dut, argi geratu dela gurasoek baita irakasleek onen garrantziaz arduratzea beharrezkoa dela. Hau diot, zenbaitetan eskoletako soinketa orduak gutxietxi egiten direla iruditzen zaidalako eta maiz ez direlako konturatzen zenbat ondorio negatibo sortu ditzakeen haur batek bizimodu oso sedentarioa eramatea.
Bestalde, iruditzen zait heziketa fisikoko irakasle izan nahi dugunok oso erronka interesgarria daukagula etorkizunera begira. Izan ere, gure eskutan dago izango ditugun ikasleei batetik gorputza mugitzearen garrantziaz kontzientziatzea eta bestetik, kirola zerbait dibertigarria bezala ikustaraztea.
Argi dago zure intereseko gaia dela hori. Kirolaren onurak goraipatzen dituzunez, kontrako egoera irudikatu nahi dizut, agian, horretan zuk segitzeko, interesatuz gero.
ResponderEliminarZer egin kirolaren kontrako jarrera duen ikaslearekin? Nola? Zer egiten dute HFko irakasle on-onek?