Antzerkia oso gogoko dudanez, eta interesgarria iruditzen zaidanez, honen inguruan irakurtzen aritu ondoren jaso dudan informazioa azaldu nahi dut.
Haurra antzerkian hasiz gero, ez du esan nahi antzezle bihurtuko denik. Haurrak; sorkuntzan, asmakuntzan, eta talde-lanean jolasten dute. Gainera, lagunak egiten laguntzen die, eta taldean aritzeak, eta bertan egiten diren jolas edo ariketek lagunekiko harremana estutzea eta konfiantza ugaritzea ekartzen du beste hainbat gauzen artean. Honegatik, terapia bezala ere erabiltzen da antzerkia, aldi berean jostatu eta hezitzeko era bat delako.
Honez gain, antzerkia entretenitzeko era bat da, haurra egun guztian ordenagailu edo telebista aurrean egon beharrean antzerkia egitera bultzatu dezakegulako, honela aberastasun artistiko eta kulturala landuko dute, eta honez gain esperientzia desberdinak biziko ditu.
Haurrek gainera, antzezlan desberdinak izango dituzte aukeratzeko eta bakoitzak gehien gustatzen zaion hura aukeratu ahalko du,eta hau ulertzen saiatzean bere pentsamenduak garatuko ditu.
Autoestima garatzen dute haurrek, errespetatzen ikasi eta taldean bizitzen, beren emozioak ezagutu eta kontrolatzen ikasten dute neurri batean, disziplina ezagutzen dute eta emaitza on bat lortzeko lana egin beharra dagoela.
Bestalde, esan beharrekoa da; irakurmena eta literatura garatzen dituzte, haurren sozializazioan laguntzen du, komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrengan eraginkorra da, konzentrazioa eta haurren atentzioa lantzen ditu, motibazioa lantzen dute, sortzeko gaitasuna, euren fantasiarekin jolasten dute...
Laburbilduz, antzerkia ekintza egokia da haurrak ongi pasatzeko eta gauza asko ikasteko. Etorkizun batean asko gustatuko litzaidake haurrei antzerkia erakusten jardutea, urte batzuk eman ditut antzerkian eta jarraituko dut, esperientzia izugarriak bizi izan ditut bertan, eta gainera, antzezten ikasteaz gain, bizitzako balore asko ikasi ditut (talde giroan aritzea esaterako). Aipatu ditudan arrazoi guztiek haurrak antzerkira bultzatzea espero dut, eta alor hau aberastea, pena merezi duelako!
Gai interesgarria, eta zuri interesatzen bazaizu, hori izan daiteke hemen jorratzen segitu dezakezun bat. Zer nola egin daitekeen zer eragiteko... benetan horretan prestatzen hasten ahalegintzeko esan nahi dut.
ResponderEliminarOhar tekinikoak:
a) Ipini izenburua
b) Kendu sobrako enter mordo hori
c) "Antzerkia haurrengan" diozu, baina "Antzerkia eta haurrak" ez ote litzateke egokiago? edo "antzerkia eta eskola" edo holako zerbait.