jueves, 8 de noviembre de 2012

IKASGELA BATEAN, LEHENENGO EGUNA.

      Gaur, 2012ko azaroaren 8an, ikasgela batean ikasle moduan sartu ez naizen lehen aldia izan da.
Esperietzia bezala, hitzekin azaldu ezineko zerbait izan da; eta kurtsoa hasi denetik ea magisteritza ikastea aukera ona zen galdera noizbat bururatu bazait, gaurkoa ondoren zihur nago ez zaidala berriro burutik pasatuko.
Egia esan, Ane eta ni oso izutuak sartu gara hasiera batean gelara. Izan ere, arazo ugariko gela zela guria esan ziguten eskolaren aurkezpen egunean eta edozein arazo izanez gero zuzendaritzara jaisteko esan zigutenean gela horretara sartzeko gogoak desagertuz joan zitzaizkigun.
Gaur, Sansmondira bidean geundela haurrak nolakoak izan zintezkeen inguruan hipotesi ugari egin ditugu eta klasera sartzeko minutu batzuk falta zirenean ez geneukan itxaropen handirik guri egingo ziguten ongietorria asko gustatuko zitzaigun edo ez. Hala ere, gelara sartu eta haurrak ezagutu ditugun momentu berean desagertu dira gure beldur guztiak. Izan ere, hasiera batean esan zigutenarengatik oso hurruti ikasleak oso irekiak agertu dira gurekin eta lehen momentutik nabaritu ditugu guregandik oso hurbil.
Egia da, gela berezia dela egokitu zaiguna lehen orduan; 9 ikasle dira bakarrik, gehienak eskolara iritsi berriak edo bestela haien komportamenduan zenbait arazo azaltzen dituztenak.
Haurrekin egondako denboran zehar gehien harritu nauena zenbateko atentzioa eskatzen duten da. Guztiek nahi zuten haiei laguntzea beraien lanak egiten, eta baten bateri beste ikasle batekin lanean nintzelako ezin banion lagundu segituan hasten zen "profe-profe ayudame, que yo no se hacerlo solo" edo "profe-profe hazme caso amí" bezalakoak esaten haiengan atentzio guztia ipintzeko.
Talde interaktiboetan aritu gara lanean, eta proiektu oso interesgarria iruditu zaidan arren aurrera eramateko oso zaila dela ere pentsatzen dut. Izan ere, talde berdin baten barnean dauden maila desberdintasunak sekulakoak dira, eta ondorioz, haurr azkarrenak ez daude oso ados gehiago kostatzen zaien horiei itxaroteko ideiarekin. Horregatik, aspektu horretan oraindik lan asko egin beharra dagoela uste dut baita haurren motibazioa handitzeko ere bai. Hau diot, izan ere, nirekin zeuden bitartean eskolara juatearen gaia azaldu da eta guztiok ados zeuden eskolara joatea gorroto zutela; beraz, haurr horiek eskolaren inguruan duten pentsamendua aldatzeko lan asko egin beharra dago eta haur horiek etorkizun batean ikasketak izatera iristea sekulako erronka dela pentsatzen dut.
5.B gelarekin egon beharreko orduarekin amaitu ostean, 2.A gelara sartzea egokitu zaigu. Bertan, haurrak askoz txikitxoagoak ziren eta asko nabaritzen zen hori irakasleak klasea emateko moduan.
Klase honetan ere talde interaktibotan aritzea egokitu zaigu, eta txoko baten arduraduna nintzen ni. Haurrek etengabe galdetzen zidaten haien ariketetan zeukaten zalantzen inguruan eta oso eroso sentitu naiz haiei erantzunda. Arrazoi honengatik oso konten noa ohera nire "irakasle" moduan lehen eguna bukatu ondoren; izan ere, lotsatuagoa edo haurreikin harremanak edukitzeko zailtasun gehiagorekik aurkitzea espero nuen.
Gainera, esan dezaket oso konten nagoela I.P.I Sansomendi eskolan aritzeagatik; horrela, beste ikasle mota batzuekin aritzeko aukera izan dugu gure lan - ibilaldiaren hasieratik.

1 comentario:

  1. Zure irakaslea ere pozik doa lotara bere ikrakasle-ikaslearen esperientzia hezgarria irakurrita. Benetan pozgarria niretzat ere.

    ResponderEliminar