Mostrando entradas con la etiqueta 11x12. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 11x12. Mostrar todas las entradas

martes, 16 de octubre de 2012

11X12 IKASLEOK GREBARA!!




     Aurreko ostegunean, urriak 11, ikasleok grebara deituak izan ginen Espainiar Gobernuak ezarritako legeen aurka. Izan ere, azken aldian gobernuak egiten dituen erreforma guztiak hezkuntza eta osasungintzari zuzenduak dihoaz txarrerako. Horretaz gain, egun hau aprobetxatu zen urriak 12ko Espainiar eguna hemen guk ez ospatu behar genukeen eguna dela ere aldarrikatzeko. Gainera, guri kalte egiten digute erreforma hauek, izan ere, lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari gara eta hezkuntzaren aurkako erreformak gogor kaltetzen hari dira hezkuntza.

    Esan bezala, Espainiako gobernuak, Wert ministrarik, hezkuntzari kalte besterik egiten ez dizkion erreformak kaleratzen ari da eta hori ezin dugu onartu. Orain arte unibertsitatera sartzeko froga bakarra selektibitatea izan den moduan, orain hezkuntza ministrariak horretaz aparte, LH6.mailan, DBH 4.mailan eta Batxilergoko 2.mailan froga batzuk ezarri nahi ditu eta nahiz eta batxilergoa arazo gabe gainditu aurretik egindako beste froga horiek ez gaindituz gero, ikasle hori ezin izango da unibertsitatera sartu. Hau falta zitzaiguna da, nahikoa dugu urteko kurtso guztiak gainditu eta selektibitateko froga gainditzearekin, orain hori jartzeko. Gainera, modu honetan ikasle asko egin nahi dutena egin gabe geratzen badira, era berri honetan praindik gutxiago. 

   Hori gutxi balitz, ikasturte hasieran Alderdi Popularrak 49000 irakasle baino gehiago kaleratu ditu eta ikasle kopurua berdin mantentzen ari da. Geroz eta ikasle gehiago daude irakasle bakar batentzat, era horretan irakasleaz gain ikasleak ere galtzen ateratzen dira. Izan ere, irakasleak ezin die behar duten arreta osoa eskeini denei aldi berean. 

   Honetaz gauz, gaur egun ordaintzen dugun matrikula oso garestia bada, oraindik gehiago garestitu nahi dute. Horrek ikasle asko beraiek ikasi nahi dutena ikasi ahal ez izatea behartzen dituzte. Nik ezagutzen ditut kasu batzuk non Upv-ko ikasketa bat egin nahi zuten baina matrikula kopurua altua denez eta gurasoei soldata jetsi egiten dieten ezin dutela ikasketa hori burutu eta goi-mailako ziklo bat egin behar izan dute. Hezkuntzak doakoa, kalitatekoa, demokratiko eta euskalduna izan behar du. Horrek ezin du horrela jarraitu, matrikula kopurua igo egiten da eta etxeko soldatak jetxi. Azken finean, honek aberatsak aberatsagoak egiten ditu eta arazo ekonomikoak dituztenak kaltu egiten ditu. Hezkuntzan murrizketak egin beharrean zergatik ez idra berain soldatetatik hasten? Edo beharrezkoak ez diren beste arlo batzuetatik kentzen?

   Arrazoi guzti hauengatik urriak 11ean ikasle guztiok kalera atera ginen erreforma hauekin ados ez gaudela argi uzteko. Horretarako gasteizen geunden ikaslean 12tan irten ginen Virgen Blanca enparantzatik eta bueltatxo bat eman ondoren bertara iritsi ginen berriro ere. Horren ostean lurreak eseri  eta ikale abertzaleko kideek mmicrofonotik hitz batzuk esan zituzten. Hori grebari dagokionez, baina hurrengo egunean, urriak 12, hispanitate egunaren aurrean Gasteizko gaztetxean herri eskola antolatu zen goizeko 9etan.

   Nire ustez gobernuak ezarri dituen erreforma hauekhezkuntza kaltetzeko besterik ez dute balio, alde guztietatik astintzen dute gainera ( irakasleak, ikasleak, euskara...). Leloak dioen bezala hezkuntzak herritik herriarentzat izan behar du.  Eta manifestazio batekin gauza askorik lortuko ez dugun arren, kalera atera behar dugu denok gure eskubideak defendatzera eta horrela ezin dugula jarraitu aldarrikatzera.

Hementxe gasteizko manifertazioari buruzko bideo bat:





   






IKASLEAK GREBAN!


8 hilabete dira alderdi popularrak agintea lortu duenetik, eta arrezkero ikasleon eskubideak gero eta zapalduagoak aurkitzen direla arrazoi eraman da greba hau aurrera 2012ko urriaren 11an.
PPak krisia gainditzeko murrizketak egin behar direla esanda, aitzaki paregabea aurkitu du hezkuntza elitistago bat lortzeko, horregatik beharrezkoa iruditu zaigu horren kontran agertzea.
Beste erreforma batzuen artean ondorengoak iruditu zaizkit aipagarrienak eta bortitzenak:
- Lanbide Hezkuntzetako tasak garestitu dituzte.
-Zenbait autonomia erkidegoetan Lehen Hezkuntzako jantokietako baita liburen erosketara bideratutako diru laguntzak ezabatu egin dituzte.
- Selektibitate proba gehiago jarri nahi dituzte; LH 6. mailan, DBH 4. mailan eta azkenik 2.batxilergoan.  Gainera batxilergoa gaindituz gero, selektibitatea gainditu ezean ez dute batxilergo tituloa eman nahi. Horrela ikasleentzat gero eta oztopo gehiago jarriaz.
-Unibertsitateko baita Goi mailako graduetako matrikulak garestituko dituzte, aurreko ikasturtean baina %66 garestiagoak bihurtuz.
-Espainia guztiako ikastetxeetan errekorteak egin nahi dituzte irakaslegoan.

Aipatu berri ditudan erreforma guztiei aurre egiteko ikaslok osatzen dugun multzoak elkarlanean aritu behar du, gure eskubideak diren horiek zapaltzen utzi gabe. Bestela, urte batzuk barru ez du ikasiko NAHI duenak AHAL duenak baizik eta hori niretzat ez da bidezkoa.
Horregatik greba honen bitartez eskatzen duguna ondorengoa da:
1- Unibertsitate publikoen tasetan igoerak ez egotea eta diru laguntzak ez murriztea, hauek guztiz beharrezkoak direlako zenbait familietako semeek ikasi al izateko.
2- Batxilergoa gainditzen duen ikasle orok unibertsitatean ikasteko eskubidea izatea.
3- Lanbide Hezkiten matrikulek ez igoerarik jasatea.
4- Hezkuntza publikoko irakasleen artean errekorterik ez egitea.
5- Kalitatezkoa eta doakoa den hezkuntza publiko euskaldunean ez aldaketarik egitea.
6- Gazteen artean langabezia ekiditzea.

Gure kasuan, gainera, ikasleak izateaz gain etorkizun batean irakasleak izan nahi dugunontzat erreforma hauek bikoitza eragiten digute. Izan ere, irakasleak gero eta haur gehiago dauzkate haien ikasgeletan eta horrek ondorio argia duuka; irakasle gutxiago daude lanean. Beraz, lanean irakasle gutxiago badaude guri zailagoa gertatuko zaigu lana aurkitzea. Honi jubilazio adina igo dutela eransten badiogu, amets batean bihurtzen du irakasle moduan lan egitea ikasketak bukatu ondorengo epe laburrean.

domingo, 14 de octubre de 2012


URRIAK 11x12, IKASLE GREBA:

Urriko 11an hainbat ekintza ezberdin egin ziren ikasleen eskubideak defendatzeko asmoz.. Krisia hasi denetik gobernuak arlo ezberdinetan egin ditu murrizketak baina batez ere, hezkuntzan eta osasungintzan eta hau lotsagarria da.

Geure partez ikasleak beraz, helburu ezberdinak lortu nahi ditugu greba honen medioz. Hasteko Espainako eta Euskal Herriko hezkuntzako miniestroei esan nahi diegu ez ditugula bere murrizketak onartuko, hauek baitira grebaren arrazoi nagusia. Horietako batzuk adibidez, iraskale baten bajak beranduago kubritzea, aste bat eta piku ondoren ekarriz ordezkoak, edota mugikortasun planerako murrizketak Euskal Herria mailan non %60 gutxiago egongo diren.
Gainera irakasleak izango garenez, geure pertsonan duten erreperkuzioa murrizketa hauek, bikoitza da. Irakasleen soldata orain dela hiru urte igo gabe dagoela, eta gainera azken erreformen ondorioz gabonetako dirutza extra kendu digute.
Bestalde Wert hezkuntza ministroak ezarritako legea nahi duen bakarra da, Espainako hezkuntza zentralizatzea eta honen kontra baita doa egindako greba. Gainera geuren gaien portzentai nagusia Madriletik inposatua bageneukan orain portzeintai nagusiago ipini nahi digute lege honen bitartez.

Horretarako Bilbon ekintza ezberdinak egin dira. 7:30tatik aurrera piketeak, apainketak etb egon dira Leioako unibertsitatean batez ere. Gero hortik lau ordutara, hauxe da 11:30etan, Mikel Laboatik manifestazioa egon da, Leioara zuzenduta, gero hemen metroa hartu dute eta Arriagara joan dira ikasleok, eta hemen, Arriagan azken manifestazioa egon da, Eusko Jaurlaritzaraino ailegatu dena. Azken honetan partu hartu dut nik.

Askotan pentsatzen dut nahiz eta ikasleok, pertsonak, geuren eskubideak defendatzeko egiten ditugun ekintzak eta protestak ezertarako balio ez izan ezin gara ezer egin gabe gelditu. Gehienetan gutaz barre egiten dute, edota manifestatzaileen zenbakia asmatu egiten dute, gutxiengoa garela esanez baina hori ez da horrela. Ez gara geldituko, geure desadostasunak behin eta berriz utziko ditugu argi eta geurekin bukatu arte ez gara gelditu behar. Ezin gara estatuaren txotxongiloak izan, eta pauso ezberdinak eman behar ditugu, geure eskubideak defendatu behar ditugu eta gero eta protesta gehiago egin. Agian egunen baten ziur nago, kasurik egingo digutela.

Hurrengo bideoan Euskal Herriko ekintzak eta mobilizazioak ikusi ahal ditugu:

sábado, 13 de octubre de 2012

IKASLE GREBA 11x12
Osteguna hilak 11 ikasle greba konbokatuan egon zen, greba honen zergaitia Alderdi Popularrak azken hilabeteetan langile eta gazteon eskubide historikoak murriztu dituela da, honekin krisia gainditzea helburu balute bezala. Hauek nahi dutena garbi dago, populazioaren gehiengoa gero eta pobreagoa bilakatzea; milaka langile kalean utziz edota osasun eta irakaskuntza publikoak deuseztatuz. 
Esaterako, PPko Hezkuntza Ministraria den José Ignacio Wertek  kalitateko doako hezkuntza hartzea ukatzen gaituen kontraerreforma baten berri eman zuen, bertan Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Hezkuntzara sartzeko oztopo ekonomikoak jarriz tasa ehuneko erdia baina gehiago igoz, estatuko 50000 irakasle kaleratuz, hiru errebalida ezarriz honela etapak gainditzeko oztopoak ezarriz...
Hau kontuan izanda aldarrikapen batzuk egin dira:
  1. Langileen seme-alabak Unibertsitatera, ez errebalidarik, ez selektibitaterik. Batxillergoa gainditu duten ikasle guztiek eskubidea dute unibertsitatean ikasteko plaza bat izateko.
  2. Unibertsitate publikoan matrikula-tasak gehitzeari ez.
  3. Lanbide Heziketan tasak ezartzeari ez.
  4. Hezkuntza Publikoko irakasleen kanporatzerik ez.
  5. Irakaskuntza Publikoan murrizketarik ez, murrizketak banketxeei.
  6. Euskararen aurkako murrizketei ez.
  7. Gazteen langabeziari ez.
Hau ekiditeko asmoz Urriaren 11ko grebaz gain hainbat ekintza planifikatuta daude:


  1. Urriak 15 astelehena: batzarrak Borroka Komiteak sortzeko.
  2. Urriak 16 asteartea: Greba Orokorra ikastetxe guztietan eta informazio piketeak.
  3. Urriak 17 asteazkena: Greba Orokorra ikastetxe guztietan, eta manifestazioak hiri guztietan.
  4. Urriak 18 osteguna: Greba Orokorra ikastetxe denetan, eta ikasle sindikatu eta guraso elkarteei manifestazio bateratuak egiteko proposamena.
  5. Urriak 19 ostirala: Batzarrak ikastetxeetan borrokaren jarraipena prestatzeko.
Informazio gehiago: http://www.ikasleabertzaleak.org/

Nik pertsonalki greba honetan parte hartu nuen, ikasleon eskubideen alde protesta egiteko eta Alderdi Popularrak hezkuntza publikoaren aurka hartutako neurriei uko egiteko. Modu egokia iruditzen zait ikasleok kalera atera eta manifestazioak egitea protesta egiteko, honela lortu nahi dugun hori lortzera iritsiko garelako denok batera borrokatuz gero.