Aurreko ostegunean, urriak 11, ikasleok grebara deituak izan ginen Espainiar Gobernuak ezarritako legeen aurka. Izan ere, azken aldian gobernuak egiten dituen erreforma guztiak hezkuntza eta osasungintzari zuzenduak dihoaz txarrerako. Horretaz gain, egun hau aprobetxatu zen urriak 12ko Espainiar eguna hemen guk ez ospatu behar genukeen eguna dela ere aldarrikatzeko. Gainera, guri kalte egiten digute erreforma hauek, izan ere, lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari gara eta hezkuntzaren aurkako erreformak gogor kaltetzen hari dira hezkuntza.
Esan bezala, Espainiako gobernuak, Wert ministrarik, hezkuntzari kalte besterik egiten ez dizkion erreformak kaleratzen ari da eta hori ezin dugu onartu. Orain arte unibertsitatera sartzeko froga bakarra selektibitatea izan den moduan, orain hezkuntza ministrariak horretaz aparte, LH6.mailan, DBH 4.mailan eta Batxilergoko 2.mailan froga batzuk ezarri nahi ditu eta nahiz eta batxilergoa arazo gabe gainditu aurretik egindako beste froga horiek ez gaindituz gero, ikasle hori ezin izango da unibertsitatera sartu. Hau falta zitzaiguna da, nahikoa dugu urteko kurtso guztiak gainditu eta selektibitateko froga gainditzearekin, orain hori jartzeko. Gainera, modu honetan ikasle asko egin nahi dutena egin gabe geratzen badira, era berri honetan praindik gutxiago.
Hori gutxi balitz, ikasturte hasieran Alderdi Popularrak 49000 irakasle baino gehiago kaleratu ditu eta ikasle kopurua berdin mantentzen ari da. Geroz eta ikasle gehiago daude irakasle bakar batentzat, era horretan irakasleaz gain ikasleak ere galtzen ateratzen dira. Izan ere, irakasleak ezin die behar duten arreta osoa eskeini denei aldi berean.
Honetaz gauz, gaur egun ordaintzen dugun matrikula oso garestia bada, oraindik gehiago garestitu nahi dute. Horrek ikasle asko beraiek ikasi nahi dutena ikasi ahal ez izatea behartzen dituzte. Nik ezagutzen ditut kasu batzuk non Upv-ko ikasketa bat egin nahi zuten baina matrikula kopurua altua denez eta gurasoei soldata jetsi egiten dieten ezin dutela ikasketa hori burutu eta goi-mailako ziklo bat egin behar izan dute. Hezkuntzak doakoa, kalitatekoa, demokratiko eta euskalduna izan behar du. Horrek ezin du horrela jarraitu, matrikula kopurua igo egiten da eta etxeko soldatak jetxi. Azken finean, honek aberatsak aberatsagoak egiten ditu eta arazo ekonomikoak dituztenak kaltu egiten ditu. Hezkuntzan murrizketak egin beharrean zergatik ez idra berain soldatetatik hasten? Edo beharrezkoak ez diren beste arlo batzuetatik kentzen?
Arrazoi guzti hauengatik urriak 11ean ikasle guztiok kalera atera ginen erreforma hauekin ados ez gaudela argi uzteko. Horretarako gasteizen geunden ikaslean 12tan irten ginen Virgen Blanca enparantzatik eta bueltatxo bat eman ondoren bertara iritsi ginen berriro ere. Horren ostean lurreak eseri eta ikale abertzaleko kideek mmicrofonotik hitz batzuk esan zituzten. Hori grebari dagokionez, baina hurrengo egunean, urriak 12, hispanitate egunaren aurrean Gasteizko gaztetxean herri eskola antolatu zen goizeko 9etan.
Nire ustez gobernuak ezarri dituen erreforma hauekhezkuntza kaltetzeko besterik ez dute balio, alde guztietatik astintzen dute gainera ( irakasleak, ikasleak, euskara...). Leloak dioen bezala hezkuntzak herritik herriarentzat izan behar du. Eta manifestazio batekin gauza askorik lortuko ez dugun arren, kalera atera behar dugu denok gure eskubideak defendatzera eta horrela ezin dugula jarraitu aldarrikatzera.
Hementxe gasteizko manifertazioari buruzko bideo bat:
No hay comentarios:
Publicar un comentario