IKASLE GREBA 11x12
Osteguna hilak 11 ikasle greba konbokatuan egon zen, greba honen zergaitia Alderdi Popularrak azken hilabeteetan langile eta gazteon eskubide historikoak murriztu dituela da, honekin krisia gainditzea helburu balute bezala. Hauek nahi dutena garbi dago, populazioaren gehiengoa gero eta pobreagoa bilakatzea; milaka langile kalean utziz edota osasun eta irakaskuntza publikoak deuseztatuz.
Esaterako, PPko Hezkuntza Ministraria den José Ignacio Wertek kalitateko doako hezkuntza hartzea ukatzen gaituen kontraerreforma baten berri eman zuen, bertan Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Hezkuntzara sartzeko oztopo ekonomikoak jarriz tasa ehuneko erdia baina gehiago igoz, estatuko 50000 irakasle kaleratuz, hiru errebalida ezarriz honela etapak gainditzeko oztopoak ezarriz...
Hau kontuan izanda aldarrikapen batzuk egin dira:
- Langileen seme-alabak Unibertsitatera, ez errebalidarik, ez selektibitaterik. Batxillergoa gainditu duten ikasle guztiek eskubidea dute unibertsitatean ikasteko plaza bat izateko.
- Unibertsitate publikoan matrikula-tasak gehitzeari ez.
- Lanbide Heziketan tasak ezartzeari ez.
- Hezkuntza Publikoko irakasleen kanporatzerik ez.
- Irakaskuntza Publikoan murrizketarik ez, murrizketak banketxeei.
- Euskararen aurkako murrizketei ez.
- Gazteen langabeziari ez.
Hau ekiditeko asmoz Urriaren 11ko grebaz gain hainbat ekintza planifikatuta daude:
- Urriak 15 astelehena: batzarrak Borroka Komiteak sortzeko.
- Urriak 16 asteartea: Greba Orokorra ikastetxe guztietan eta informazio piketeak.
- Urriak 17 asteazkena: Greba Orokorra ikastetxe guztietan, eta manifestazioak hiri guztietan.
- Urriak 18 osteguna: Greba Orokorra ikastetxe denetan, eta ikasle sindikatu eta guraso elkarteei manifestazio bateratuak egiteko proposamena.
- Urriak 19 ostirala: Batzarrak ikastetxeetan borrokaren jarraipena prestatzeko.
Nik pertsonalki greba honetan parte hartu nuen, ikasleon eskubideen alde protesta egiteko eta Alderdi Popularrak hezkuntza publikoaren aurka hartutako neurriei uko egiteko. Modu egokia iruditzen zait ikasleok kalera atera eta manifestazioak egitea protesta egiteko, honela lortu nahi dugun hori lortzera iritsiko garelako denok batera borrokatuz gero.
Idealekiko duzun konpromisoak pozten nau.
ResponderEliminarBeste alde batetik, idatzian diskurtsu ofizialegian gelditzen zarela esango nizuke. Irakaslea izan behar duzunez, are inportanteagoa da analisi sakonagoa eta zeatzagoa egiten garatzea.
Jakina, agian, nik eskatutakoa ez zen argi geldituko eta, orduan, ezin egin.