jueves, 18 de octubre de 2012

ROBERT ROSENTHALen EXPERIMENTUA

Robert Rosenthalen experimentuari buruzko artikulua irakurri ondoren eta horri buruz taldean eztabaidatu ondoren, guztion iritzia nahiko antzekoa dela konturatu gara. Oraingoan guztion artean sortutako iritzi horri buruz hitz egingo dut, nirea den iritzian arreta berezia jarriz.
Zaldiaren erantzunak emateko erreztasunaren eta irakasle batek ikasle bati arreta berezia jartzeagatik lortutako emaitza hobeagoen arteko lotura, gizakiok gorputzaren bitartez bidaltzen ditugun keinuak direla uste dut. Hala ere, aipatu beharra daukat ez nagoela guztiz ados edo gutxienez guztiz zihur, zaldiak emaitzak zeintzuk ziren jakitearen arrazoia pertsonaren gorputzean aurkitzen zituenik, hori horrela izango balitz liluragarria irudituko zitzaidalako.
Bestalde, irakasle batek uste izatea bere ikasleak oso trebeak direla  eskola kontuetan edo kontrakoak asko eregiten duela ondoren ikasle hauek lortutako emaitzetan dioen pertsonarekin guztiz ados nago. Izan ere, egia da uste badugu aurrean dauzkagun haurrak oso azkarrak direla nahigabe aterako zaigu hauei gehiago eskatzea pentsatzen dugulako eskatzen ari garen horri erantzun al egingo diotela eta agian maila baxuago batetako klasean konformatutako gara gauza sinpleagoak erakustearekin.
Hala ere, ez dago zertan banatu behar haur azkarrak dauzkan gela bat eta haur normalak dauzkan gela bat fenomeno hau emateko. Hau da, gela berdin batean irakasle orok (nahiz ez zuen zertan horrela izan behar) dauzka bere ikasleak etiketatuta moduren batean eta etiketa horien arabera tratatzen ditu ikasle hoiek askotan. Beraz, irakasleak ikasle azkarrak direla uste dutenei gehiago eskatzen badie hauek gehiago saiatu beharko dira eta ondorioz hauek gehiago ikasiko dute gainontzekoekin alderatuta.
Askotan gainera ez du zertan izan irakasleak gehiago eskatzen duela zuzenean, irakasle horren jokabideari erreparatzea nahikoa izaten da ikusteko zein uste duen azkarragoa dela zein baino eta horrek ikasleri motibazio handia eskaintzen dionez ahalegin handiago egitea ekarriko du.
Amaitzeko, esan beharra daukat jarrera mota hauek ekiditen saiatu beharko zela edozein irakasle, berarentzat ikasle guztiak berdinak izan beharko zutelako eta ez zuelako zertan motibatu ikasle bat gehiago azkarragoa dela uste duelako. Izan ere, testuaren amaieran ondo esaten den moduan pertsona bat izan al duenaren arabera tratatu beharra dago eta ez denaren arabera horrela pertsona horrek gehiago lortzea da litekeena.

1 comentario:

  1. Berben bitarteko egiaztapena kendu ez duzuenez, erantzun guztiak hemen, zeharo laburtuta.

    Rosenthal-eta
    Ane: buelta gehiago ile azpikoari.
    Danok: arrazonamenduaren eta gizakiaren balioa gehiegitzat duzue. Besteak beste, zaldiei buruz hitz egiten duzuelako zaldiren bat ezagutuko bazenute legez. Ez dut uste (aurre iritzi hutsa) inolako zaldirik ezagutzen duenik zuetako inork. Argi dago hitzean oinarritutako pentsamenduak eta gure alderdi kontzienteak garrantzi handia duela, baina gu hori baino gehiago gara. Diotenez, gure erabaki eta ekintzen % 80 inguru inkontzientea da.

    11x12
    Ane: "Ikasle guztiok kalera atera ginen" Zuk ere ez duzu sinesten. Sinestu, behintzat, ez zenuke egin beharko. Twitterrean konta ahal dizkizut zenbait ohean gelditu zirenak edota puente zutela eta bezperan juergan irtendakoen zerrenda egin
    Amaia: Panfletoa ematen dbatu gehienak; konpromisoaren ikuspegitik, gehiago landu behar zenituzke ideiok. Aurrez aurre, nahi baduzu, banan banan zerrendatu ahal dizkizut. Amaieran irakasle etorkizunaz hitz egiten duzu, bai; baina ikuuspegi sindikal batetik. Hezkuntza ikuspegia ere garatu behar zenuke horretan.
    Jaione: Hausnarketarako bide sakona bistan duzula argi dago, sakondu behar zenuke gehiago. Ez dut uste "Nahiz eta ezertarako balio ez izan" pentsa behar zenukeenik; edo, horrela pentsatuz gero, laster batean beste zerbait "eragingarriagoa" edo "praktikoagoa" ikusiko duzu laster.
    Josune: panfletoan gelditu zarela uste dut.

    Irakasleak izan behar duzuenez eta ekintzetan parte hartzea beharrezko ikusten duzuenez, saia zaitezte kritikoago pentsatzen, sakonago. Irakasleak konpromisoa behar du, besteak beste, hausnarketarekin. Eta, jakina, hezkuntzarekin.

    Zer ekarri nahi diguten irudikatzeko, artikulu gogor bat (ordezko irakasle batek idatzita).

    ResponderEliminar