jueves, 18 de octubre de 2012
Calasanz-en artikuluari buruzko hausnarketa.
Calasanz-en artikulua irakurri ondoren eta taldekideekin hitz egin ondoren laurok erabaki berdinera ailegatu gara. Robert-ek egnidako experimentua sinetsi beharko dugu, frogatuta dagoelako, eta suposatu beharko dugu gezurrik esaten ez duelako. Gainera argi dago modu batean edo bestean zaldiak erantzunak asmatzen zituela. Baina oso zaila iruditzen zaigu zaldi batek pertsonen begiradak hain ondo interpretatzea eta hauen bitartez emaitz ezberdinak lortzea. Egia esanda gizarte honetan, gezurrak esaten dituzten pertsona asko daude, eta pertsona askorik ez zaie ezertxo ere nabaritzen. Beraz pertsona batek hau egiteko kapaza bada, nola izan daiteke animalia batek begiradak ulertzea eta gizakiok berriz gezurrak ez nabaritzea.
Egia da, eta testuaren bigarren atalean egiten duen azalpenarekin ados gaude, pertsona batek duen jarrerarekin beste pertsonengan eragina izan ahal duela nahi gabe edo nahita ez. Eskolako eredua aparteko dela uste dut, egia esanda askotan gertatzen delako, eta azkarrak diren ikasleak ondo moldatzen dira irakasleekin eta traketzak direnak berriz ez.
Nik uste bi arrazoi daudela hau azaltzeko. Hasteko testuan esaten dena, hauxe da, irakasle batek asko espero duenean ikasle batengatik, bere ikasle motibatzen du, ariketa zailagoak ipintzen dizkio eta berarekin lan egitea efektiboa dela uste du. Kontrakoan ikaslea traketza daba, gehiagorik egin ezin duenean dagoela pentsatuta ariketa errazak eta motibazio falta plazaratzen dizkio ikasleari.
Bigarren arrazoia irakasleen nahia ikasleen aurrean da. Hauxe da irakasle batek azkarra den ikasle batekin gustura dago eta askotan jakin nahi du bere ikaslearen iritzia egoera ezberdinetan benetan interesatzen zaiolako. Alrebes traketza den ikasle baten iritzia bost axola bazaio ez du ikaslea entzun nahi, beraz ikaslea traketza izaten jarraituko du. Bigarren hau lehenengoarekin lotura handia duela esan genezake.
Beraz uste dugu, nahiz eta artikuluaren lehenengo zatia, hauxe da animaliari egiten dionean erreferentzia pixka bat subrealista izan, arrazoia izan ahal duela eta bigarren atalean, hauxe da eskolako eredua ipintzen duenean, guztiz arrazoia duela.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario