jueves, 18 de octubre de 2012

ROBERT ROSENTHAL-en EXPERIMENTUA

Robert Rosenthalen artikulua irakurri dugu eta taldekoen artean gure iritziak partekatu ditugu, denok aho batez hitz egingo banu bezalako elkarrizketa izan da, taldeko guztiok iritzi berdina izan dugulako artikulo honen inguruan.
Zaldiaren experimentuaren inguruan, zaldiari galderak egiten dizkion hori motibazioa duten irakasleekin alderatzen ari dela deritzot, guk, ikasleak izanda; zaldiak galdera egiten dion horri erantzuna ikusten dion moduan, ikasleok irakasle motibatuari aurpegian antzematen diogunaren irudia dela deritzot. Honez gain, esan beharrekoa da, nahi gabe jarritako aurpegiak erraz hantzematen ditugula bai gizaki eta bai animaliek, honela hauek gutaz espero duten hori jakin dezakegu.
Bestalde, hezkuntzari, edo hobe esanda bertako irakasleei, kritika egiten ari dela uste dut. Irakasleak ikasleen araberako jarrera dutelako, eta hauekiko duten motibazioa desberdina delako, haur bakoitzak dituen gaitasunen araberakoa hain zuzen. Irakasleak gehiago motibatzen dira jakintsuagoak diren haurrekin ez direnekin baino, eta honela ikasle "normalak" diren hoiekiko atentzioa eta interesa baxuagoa da. Honekin lortzen duten bakarra ikasle jakintsuak geroz eta jakintsuago izatea da, eta kasu askotan ikasle "normalak" diren hoiek desmotibatzea eta kalifikazio baxuagoak izatea. *
Testu edo esperimentu honek irakasleei haur guztiekin berdin jokatzeko eskatzen die, eta hauekiko interesa hauei erakusteko, baita motibatzeko ere. Honela haurrak motibatuago joango direlako eskolara.

*Honek Rajoi buru duen Espainiako estatua ekarri dit burura, jende aberatsa geroz eta aberatsagoa bihurtzen ari den bitartean jende txiroa geroz eta txiroago bihurtzen ari da.



No hay comentarios:

Publicar un comentario