IRAKASLE MIRESGARRIA
Orain dela bost minutu itzuli naiz nire irakasle eredua den Nekaneri elkarrizketa egitetik. Hasiera hasieratik berotasuna transmititu dit, berarekin konfiantzaz hitz egin nezakeela nahiz eta orain dela urte askotatiik nire irakasle ez izan. Prest zegoen egiten nion edozein galderari erantzuna emateko, eta gainera gogotsu zegoen elkarrizketako galderak erantzun eta niri hori transmititzeko.
Gustura, oso gustura, aritu naiz berarekin hizketan, prestatuta nituen galderez gain hainbat galdera gehiago ere egin dizkiot, eta gainera grabagailua itzaltzean gomendio batzuk eman dizkit irakasle izaten naizenerako.
Haurrez galdetzen nionean ez zuen hauenganako inongo kexarik, denak gustatzen zaizkiola esaten zidan, eta esateaz gain, erraz nabaritzen zitzaion aurpegian, honek bera mirestera bultzatu nau. Hainbeste urteren ondoren haurrez ikasi, hauei irakatsi eta hauez gozatzen jarraitzen duen irakaslea da.
Gustura hitz egiten zuen bere lanaz, motibazioa ikusten zitzaion bihar goizean jaiki, eta berriz ere lanera joateko.
Gogoa, motibazioa, alaitasuna... transmititu dizkit bere lanaz hitz egitean, eta behin eta berriz errepikatu dit talde lana dela bultzatu beharrekoa, haur guztiek elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dezaten.
Arreta deitu didan beste gauza bat zera izan da, eskolan elkarrekin bizitzen ikasi behar dugula esan duenean, gizartean hala bizi garelako eta horrela biziko garelako.
Gogoz joan naiz entrebista egitera, baina ez nuen usteko irakasleak berak transmititu didan motibazio honekin itzuliko nintzenik etxera, asko gustatu zait, eta berriz egingo nuken esperientzia izango litzateke.
Irakasle izateko gogo izugarria nuen lendik ere, baina irakasle honi, Nekaneri, galdeketa egiten amaitu diodan momentuan berak bere motibazio dena transmititu didala iruditu zait, eta inoiz baina motibazio handiagoa dudala nire barnean berak kontatu dizkidan bizipen horiek bizitzeko, eta berak duen motibazio horrekin lana egiteko.
Nolabait esateko bere terrenora eraman nau, berari entzutea asko gustatu zait, eta gainera bere hitzeikin "liluratu" edo "irabazi" egin nau.
Berriz jaioko balitz irakasle izango litzatekeen hori da irakasle hau, bere lana gustura eta motibazioz hartzen duena.
Poz handi-handiz irakurri dut zurea.
ResponderEliminarZorte ona izan duzu Nekane ezagututa.
Orain, bigarren lana:
Zerrendatu berarekin hitz eginez ikasitakoak.
Zure kasu puntual honetan, akaso, grabatu gabe gelditutako gomendioetatik has zintezke.
Hurrengo klasera ekarri behar duzu.