sábado, 27 de octubre de 2012

ERREFERENTZIAZKO IRAKASLEA

         Nire kasuan, nire izeba den Josune Igoa irakasleari egin diot irakaskuntzari buruzko elkarrizketa.
Berari elkarrizketa egitea erabaki dut uste dudalako irakaskuntzan asko inplikatzen den andereinoa dela eta eskoletan dagoen egoerari buruz informazioa lortzeko zaila egingo zaidalako bera baino aproposagoa den pertsona bat aurkitzea. Esperientzia handiko irakaslea da, eta nahiz nik irakasle moduan ez dudan inoiz ikusi, bere lanean sekulako interes handia ipintzen duen pertsona dela iruditu zait eta lehenago, jada, hezkuntzari buruz berarekin hitz egin dudanez, elkarrizketa egiteko pertsona ezin aproposagoa zela iruditu zait.
Gainera, irakaskuntzan andereino moduan 25 urte baino gehiagoz aritu ondoren gaur egun berritzegune batean lanean dabil bere ustez bertatik irakaskuntzan beste modu batean parte hartzeko modua delako.
Elkarrizketatik oso gustora atera naiz, izan ere, iruditzen zait 45 minututan Josune kapaza izan dela irakaskuntzari buruz proposatu dizkiodan galdera guztiei emandako erantzunen bitartez azaltzeko gaur egungo irakaskuntza zein momentuan aurkitzen den, gurasoekin dauden arazoei buruz bere iritzia emateko, talde lanaren garrantziaren berri emateko, irakasle on batek bere ustetan nolakoa izan beharko luken deskribatzeko...eta garrantzitsuena sekulako ilusioa transmititu didalako egunen batean haur talde baten aurrean jarri eta barnean daukadan guztia haiei transmititu ahal izateko.
Edozein lanean gertatzen den moduan bezala, abixatu dit hasierak zailak direla baina era berean esan dit ere, pasa beharreko fase bat baino ez dela eta horrek asko merezi duela ondoren bere iritziz oso polita den lan batean aritzeko aukera eskaintzen duelako.
Bere esanetan haur batek eskaini al digun guztia ezin daiteke beste lan batean eskuratu, eta arrazoi horregatik aurkitu dezakegun lanik zirraragarrienetakoa dela esan dit. Hala ere, abixatu dit ere bere ustetan bokazio handiko lana dela hau eta zer egin ez dakien jendeak magisteritza ikasten badu ondoren lan komodo bat lortzeko soilik, gero irakasle horrek beretzat ez duela nahikoa enpeinu jarriko bere lana ondo egiten eta horrek seguruena irakasle txarrean bihurtuko duela.

1 comentario:

  1. KENDU BERBEN BITARTEKO EGIAZTAPENA
    ________________________________________________
    Izebak zer pentsa eman dizula esango nuke, oker ibiltzeko beldur barik.

    Orain, bigarren lana:
    * Zerrendatu elkarrizketan ikasitako gauzak.
    * Gero zerrendako item horiek ahalegindu sailkatzen.

    ResponderEliminar