IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK- PHILLIPPE PERRENOUD.
Biografia:
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu
Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak
egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean,
hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle
formakuntzan interesatu zen.
Lanak:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak
ondorengoak dira:
·
Métier d´elieve et sens du
travail scolaire
·
La pédagogie á l´ecole des
différences
·
La construcción del éxito y
del fracaso escolar
·
Diez nuevas competencias para
enseñar.
10 gaitasun irakasteko:
Helburua
à Konpetentzia
profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten
gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat
lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10
ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema
interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
Gaitasunen
erabilpenaà Gaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko
pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta
proposatzen ditu.
Nori
zuzenduta?
·
Edozein pertsona irakasle
gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·
Hezkuntza praktikoaren alde
dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·
Hezkuntza sistema eguneratu
nahi duenarentzat.
Gaitasunakà Perrenouden
ustez, irakasle baten gaitasunak bi maila desberdinetan bereizten dira.
Alde batetik, lehenengo mailako 10 gaitasunak daude, erreferentzia konpetentziak. Hauek,
irakasle baten formakuntzan beharrezkoak eta jarraiak dira.
Bestetik, bigarren mailako 44ak daude, egiturazkoak. Hauek, aurreko hamarrak
indartzeko balio dute.
10
gaitasunak :
1) Ikasteko egoerak antolatu eta animatu:
- Diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek eman eta irakatsi
beharrekoaren inguruan ezagutza izatea.
- Ikasleen jarreren arabera lan egin.
- Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egin.
- Dinamikoagoa den planifikazio bat egin.
- Ikasleak praktikara bultzatu.
2) Ikasketa progresioa kudeatu:
- Ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin.
- Etorkizunari begira irakaskuntzaren
helburuen ikuspuntu bat eduki.
- Irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu.
- Ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta
ebaluatu.
- Gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta ziurtatu, eta aurrera joateko
erabakiak hartu.
3) Desberdintze dispositiboak egin. ?
- Klaseko ezberdintasunei aurre egin.
- Klaseko kudeaketa espazio handiago batera eraman.
- Denak batera lan egitea, zailtasunak dituzten ikasleak integratuz.
- Ikasleek beraien arteko irakaskuntza izatea.
4) Ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatu:
- Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu, eta
haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hauxe da auto-ebaluazioa.
- Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatu.
- Formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini.
5) Taldean lan egin:
- Taldekako lan proiektu bat sortu.
- Lan taldea sustatu eta bilerak zuzendu.
- Talde pedagogiko bat sortu eta berritu.
- Arazo zail, praktiko eta profesionalak elkarrekin aztertu eta aurre egin.
- Pertsonen arteko arazoei aurre egin.
6) Eskolaren kudeaketan parte hartu:
- Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu.
- Eskolako errekurtsoak kudeatu.
- Eskola bat koordinatu eta sustatu, gizarteko alor guztiekin.
- Ikasleen parte-hartzea antolatu eta sustatu.
7) Gurasoak informatu eta inplikatu.
- Bilerak egin eta hauetan eztabaida sortu.
- Bilerak zuzendu.
- Ikasketen ebaluazio sisteman gurasoen parte-hartzea sustatu.
8) Teknologia berriak erabili:
- Testuak zuzentzeko programak erabili.
- Helburu batzuk lortzeko, programa berezi batzuen erabilpena sustatu.
- Telematikaren bidez distantzian komunikatu.
- Irakaskuntzan gailu informatiko eta multimediakoak erabili.
9) Lanbideko arazoei eta eginbeharrei aurre egin:
- Eskolan eta herrian biolentzia saihestu.
- Berdintasunaren alde egin.
- Erlazio pedagogikoa, autoritatea eta klaseko komunikazioa aztertu.
- Ardura, solidaritatea eta justizia sentimendua garatu.
10)
Norberaren formakuntza
jarraia antolatu.
- Bere praktikak garatzen jakin.
- Elkarren artean sortutako proiektua negoziatu.
- Hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartu.
- Lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartu.
BIBLIOGRAFIA:
- "Diez nuevas competencias para enseñar"
- Webguneak:
- PDF bat.
- SIMPLEAGO AZALTZEN DUEN BIDEO BAT:
KENDU BERBEN BITRTEKO EGIAZTAPENA!
ResponderEliminarHau da zuen blogean iruzkina egiten diodan azken sarrera, harik eta zuek niri zuzenean berben bitarteko egiaztapena kendu duzuela ziurtatzen didazuen arte.
___________________________________________
Ez dakit zein helbururekin egin duzuen.
Helburua egin beharreko lanean pausu soil bat egitea bada, egoki
Baina, helburua bada irakaslea izateko 10 gaitasunen gaineko sarrera potente bat egitea, oso motel.
Informazio pilaketa ikusten da, baina ez dauka barruko egituraketarik ezta (zuen) hezkuntza errealitatearekiko loturarik ia. Esango didazue.