martes, 16 de octubre de 2012

IKASLEAK GREBAN!


8 hilabete dira alderdi popularrak agintea lortu duenetik, eta arrezkero ikasleon eskubideak gero eta zapalduagoak aurkitzen direla arrazoi eraman da greba hau aurrera 2012ko urriaren 11an.
PPak krisia gainditzeko murrizketak egin behar direla esanda, aitzaki paregabea aurkitu du hezkuntza elitistago bat lortzeko, horregatik beharrezkoa iruditu zaigu horren kontran agertzea.
Beste erreforma batzuen artean ondorengoak iruditu zaizkit aipagarrienak eta bortitzenak:
- Lanbide Hezkuntzetako tasak garestitu dituzte.
-Zenbait autonomia erkidegoetan Lehen Hezkuntzako jantokietako baita liburen erosketara bideratutako diru laguntzak ezabatu egin dituzte.
- Selektibitate proba gehiago jarri nahi dituzte; LH 6. mailan, DBH 4. mailan eta azkenik 2.batxilergoan.  Gainera batxilergoa gaindituz gero, selektibitatea gainditu ezean ez dute batxilergo tituloa eman nahi. Horrela ikasleentzat gero eta oztopo gehiago jarriaz.
-Unibertsitateko baita Goi mailako graduetako matrikulak garestituko dituzte, aurreko ikasturtean baina %66 garestiagoak bihurtuz.
-Espainia guztiako ikastetxeetan errekorteak egin nahi dituzte irakaslegoan.

Aipatu berri ditudan erreforma guztiei aurre egiteko ikaslok osatzen dugun multzoak elkarlanean aritu behar du, gure eskubideak diren horiek zapaltzen utzi gabe. Bestela, urte batzuk barru ez du ikasiko NAHI duenak AHAL duenak baizik eta hori niretzat ez da bidezkoa.
Horregatik greba honen bitartez eskatzen duguna ondorengoa da:
1- Unibertsitate publikoen tasetan igoerak ez egotea eta diru laguntzak ez murriztea, hauek guztiz beharrezkoak direlako zenbait familietako semeek ikasi al izateko.
2- Batxilergoa gainditzen duen ikasle orok unibertsitatean ikasteko eskubidea izatea.
3- Lanbide Hezkiten matrikulek ez igoerarik jasatea.
4- Hezkuntza publikoko irakasleen artean errekorterik ez egitea.
5- Kalitatezkoa eta doakoa den hezkuntza publiko euskaldunean ez aldaketarik egitea.
6- Gazteen artean langabezia ekiditzea.

Gure kasuan, gainera, ikasleak izateaz gain etorkizun batean irakasleak izan nahi dugunontzat erreforma hauek bikoitza eragiten digute. Izan ere, irakasleak gero eta haur gehiago dauzkate haien ikasgeletan eta horrek ondorio argia duuka; irakasle gutxiago daude lanean. Beraz, lanean irakasle gutxiago badaude guri zailagoa gertatuko zaigu lana aurkitzea. Honi jubilazio adina igo dutela eransten badiogu, amets batean bihurtzen du irakasle moduan lan egitea ikasketak bukatu ondorengo epe laburrean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario