domingo, 14 de octubre de 2012


URRIAK 11x12, IKASLE GREBA:

Urriko 11an hainbat ekintza ezberdin egin ziren ikasleen eskubideak defendatzeko asmoz.. Krisia hasi denetik gobernuak arlo ezberdinetan egin ditu murrizketak baina batez ere, hezkuntzan eta osasungintzan eta hau lotsagarria da.

Geure partez ikasleak beraz, helburu ezberdinak lortu nahi ditugu greba honen medioz. Hasteko Espainako eta Euskal Herriko hezkuntzako miniestroei esan nahi diegu ez ditugula bere murrizketak onartuko, hauek baitira grebaren arrazoi nagusia. Horietako batzuk adibidez, iraskale baten bajak beranduago kubritzea, aste bat eta piku ondoren ekarriz ordezkoak, edota mugikortasun planerako murrizketak Euskal Herria mailan non %60 gutxiago egongo diren.
Gainera irakasleak izango garenez, geure pertsonan duten erreperkuzioa murrizketa hauek, bikoitza da. Irakasleen soldata orain dela hiru urte igo gabe dagoela, eta gainera azken erreformen ondorioz gabonetako dirutza extra kendu digute.
Bestalde Wert hezkuntza ministroak ezarritako legea nahi duen bakarra da, Espainako hezkuntza zentralizatzea eta honen kontra baita doa egindako greba. Gainera geuren gaien portzentai nagusia Madriletik inposatua bageneukan orain portzeintai nagusiago ipini nahi digute lege honen bitartez.

Horretarako Bilbon ekintza ezberdinak egin dira. 7:30tatik aurrera piketeak, apainketak etb egon dira Leioako unibertsitatean batez ere. Gero hortik lau ordutara, hauxe da 11:30etan, Mikel Laboatik manifestazioa egon da, Leioara zuzenduta, gero hemen metroa hartu dute eta Arriagara joan dira ikasleok, eta hemen, Arriagan azken manifestazioa egon da, Eusko Jaurlaritzaraino ailegatu dena. Azken honetan partu hartu dut nik.

Askotan pentsatzen dut nahiz eta ikasleok, pertsonak, geuren eskubideak defendatzeko egiten ditugun ekintzak eta protestak ezertarako balio ez izan ezin gara ezer egin gabe gelditu. Gehienetan gutaz barre egiten dute, edota manifestatzaileen zenbakia asmatu egiten dute, gutxiengoa garela esanez baina hori ez da horrela. Ez gara geldituko, geure desadostasunak behin eta berriz utziko ditugu argi eta geurekin bukatu arte ez gara gelditu behar. Ezin gara estatuaren txotxongiloak izan, eta pauso ezberdinak eman behar ditugu, geure eskubideak defendatu behar ditugu eta gero eta protesta gehiago egin. Agian egunen baten ziur nago, kasurik egingo digutela.

Hurrengo bideoan Euskal Herriko ekintzak eta mobilizazioak ikusi ahal ditugu:

No hay comentarios:

Publicar un comentario