Blogeko txostenaren autoebaluzioa eta autokritika egiteko
orduan, hainbat atal hartu ditut
kontuan.
- Irakaslearen
irudia aztertzeko bi lan hartu izan ditut batez ere kontuan. Alde batetik
irakaslearekin egin nuen elkarrizketa aztertuko dut. Lan honetan oso gustara
egon nintzela esan dezaket, baina garrantzitsuena ez da hori, baizik eta lagunen arteko elkarrizketa
bat izan zela. Agian aipatutako azken hau, zuzentzekoa izan beharko litzateke
beste elkarrizketa batean. Bestetik nahiko ondo egin nuela uste dut, agian
informaltasun gehiegirekin lehen esan dudan moduan, baina bestela nahiko poxik
amaitu nuen. Gainera honi buruzko egin nuen blogeko sarrera oso ondo geratu
zitzaidala uste dut, eta benetan transmititu nahi nuena transmititu nuela uste
dut.
Bestetik eskolan egindako lana hartu izan dut kontuan.
Blogean sarrera bakarra ezarri dut, eta egin nuen baino hobeto ezin dudalako
egin izan da. Hauxe da, estruktura eta idazkiaren aldetik betiko moduan
idatzita dagoela esango nuke, ez hobeto ez txarrago, baina egun hartan sentitu
nuena eta beraz sarrera horrekin transmititu nahi nuena, beste egun batean
hobeto egitea ezinezkoa ikusi dut. Beraz eskolako lana egunero badaramat
nirekin, blogean sarrera bakarra dedikatu diot. Bestetik egindako lanarekin oso
poxik nago, agian beti ez dut nire burua irakasle moduan ikusi, eta hori
zuzendu beharko dut. Egondako ume txikiekin 7-8 urte, nahiko ondo egon nahiz,
eta autoritatea edo holakoa argiago utzi dut. Baina nagusiak ziren ikasleeki
12-13 urtekoekin, gehiegizko kolegeoa dudala uste dut, eta hori, benetako
irakaslea naizenean, eta ez orain laguntzaile moduan edo aritu naizela nahiz
eta praktikak izan.
- Diigoko lana aztertzeko plataforma honetan egindako aportazioak hartu ditut
kontuan. Eta honetan lan gutxi egin dudala esan beharra daukat. Karrera
hasieratik lasaitasunez hartu dut, eta zerbait entregatu behar zenean edo
benetan egiten nuena gustara, gogoz, eta motibazioz egiten nuenean (blogeko
sarrera batzuk, elkarrizketa…) soilik ipini ditut gogoak, edo eman beharrekoa
eman dut. Egia da askotan gatean, etxera ailegatzen nintzenean Diigora igotzen
nituela bideoak, eta artikuluak, eta asko oso interesgarriak iruditu zaizkit,
hala nola irakasleen informazio eskasa hezkidetzaren aldetik. Beraz, bigarren
kuatrirako agian, nahiz eta ikasgai hau ez jorratu, informazioa gordetzeko
plataforma egokia iruditzen zait, eta beraz bigarren modulu lanerako informazio
gehiago bilatzea komeniko zait hasieratik. Behintzat plataforma erabiltzen ikasi
dut, hasieran oso galdu nengoen eta pixakanaka gero eta gehiago ulertzen eta
erabiltzen jakiten joan naiz. Beraz espero dut bigarren lauhilekoan gehiago
erabiltzea eta lan handiago egitea lehenik eta behin.
- Egindako bilaketen hausnarketari dagokion autoebaluazioa nahiko ona dela esango nuke.
Egia esanda, Internet testu bat bilatzean, gustukoa izan dudana aukeratu dut
gehienetan, hauxe da testu bat irakurtzen nuenean eta gustukoa edo
interesgarria iruditzen ez zitzaidanean ez nuen erabiltzen. Beraz testu hauen
gainean egindako hausnarketak nahiko ondo egin ditudala uste dut, eta gainera
ez ondo edo txarto egitea, baizik eta gogoz lan egin dudala, eta interesgarria
izanda, etorkizunerako erabilgarriak izan ahal zaizkidala uste dut.
- - Azkenik
ikas-taldeen ebaluazioa egiteko
orduan, eskolan egindako lana hartu dut kontuan. Goiko partean aipatutako
moduan, agian nire ume nagusiekin izandako erlazioa “kolegeo” gehiegi egon dela
uste dut, eta hurrengo batean hori aldatu beharko nuke. Baina bestetik nahiko
ondo egin dudala pentsatzen dut. Benetako inplikazioa ipiniz, eta jai geneukan
astean etorriz. Gainera pentsatuta daukat jarraitzea. Etorkizunerako aparteko lana
izan dela eta jarraitzean izango dela uste dut. Ez neukan esperientzia bizi
izan dudala, eskola hau berezia delako. Berezia ijitoen portzentaje oso nagusia
delako, eta honek erakutsi dit beste mundu bat. Eskola hauetan izan beharreko
inplikazioa ezberdina da, beraien kultur ezberdina delako. Beraz ezagutu dut
beste ikasle mota batzuk, eta noski lan egiteko beste mota bat. Uste dut,
eskola mota hauetan lan egitean konturatzen zarela irakasle izan nahi baduzun
ala ez, eta niretzako nire pertsonarentzako argi utzi dit baietz, egunero
argiago daukadalako irakaslea izan nahi dudala. Beraz egindako lanarekin poxik
nago, eta ondo egin dudala uste dut. Txikiei nire ikasgaitik kanpo egin
beharreko lanak egiten lagundu diet noizean behin, eta beraien azterketen notetan
interesa ipini dut.
No hay comentarios:
Publicar un comentario