martes, 13 de noviembre de 2012

TALDE INTERAKTIBOETAN LAGUNDUZ


Aurreko astean, azaroak 5 astelehena hasi nintzen Sansomendiko eskolan talde interaktiboetan parte hartu eta haurrei lagunduz. Sansomendi eskola publikoa da, eta bertan ikasten duten haurrak atzerritarrak eta ijito arrazakoak dira. 
10 etan sartu ginen eta lehenengo orduan euskara izan genuen 4. mailako haurrekin. Ikaraz eta urduri joan baginen ere, gogotsu azaldu ginen. Klasera sartzeko itxaroten ari ginen bitartean klaseko haurrek eskuarekin agurtu ziguten klase barrutik, eta oso pozik ziruditen, honek apur bat lasaitu gintuen. Klasera sartu eta bakoitza haur talde batekin eseri ginen. Lehenengo momentutik gogotsu hartu nuen lana, eta esperientziaz gozatu eta ikastea zen nire nahia. 
Euskarako klasea, baina haurrek euskararen maila oso baxua zuten. Erderaz hitz egin behar izan nuen hauek uler zezaten. Honek tristura sortu zidan. Euskarazko hitzak ordenean jarri behar genituen eta hitz askoren esanahia galdetu zidaten. "Profe" hitza erabiltzen zuten niri galderak egiteko, eta hau lehenengo aldiz entzutean zirrara berezi bat eragin zidan, arraroa egin zitzaidan hau entzutea. Honez gain nire harreta bereganatu zuen beste gauza bat zera izan zen, haurrek nire atentzioa lortu nahi zuten, eta galdera ugari egin zizkidaten, nire bizi pertsonalaren inguruko jakinmina erakusten zutenak. Hitz egiteko gogo handia zutenez, ariketa bat egiten genuen bakoitzeko galdera bat erantzungo niela esan nien, eta honela lan ugari egin genuen.
Ondoren ingeleseko klasea izan genuen 5.mailakoekin. Izugarrizko atzerapena nabaritu nuen ingeles aldetik. Haurrek ahal dutela somatu nuen, baina gogo askorik jartzen ez dutela ere bai, agian ingelesak motibatzen ez dielako izango da. Honez gain, ondo hartu ninduten, baina gehiago kostatzen zitzaien ni onartzea, eta hauek ez zidaten nire bizi pertsonalaren inguruan ezer galdetu. 5. mailako klasean gehien harritu ninduen gauza "La que se avecina" ko Amador pertsonaiarekiko izugarrizko obsesioa dutela, eta hau izugarri imitatzen dutela.
Atzo bigarren eguna izan nuen, eta astelehenak honela pozik hasten ditudala somatzen hasi naiz, 4.mailako haurrekin izugarri ongi pasatzen dut Euskerako klasean. Atzo gainera, ikasgelara sartu orduko haur batzuk etorri zitzaizkidan besarkada bat ematera, eta honek izugarri poztu ninduen. Klasea amaitzean hauetako batek ez joateko eskatu zidan, eta berarekin geratzeko. Astelehenean itzuliko nintzela esan nion, eta besarkada bat eman. Haurrak izugarri eskertu zidan hau.
Bigarren klasea berriz ere ingelesekoa izan zen, eta bertan arazo bat sortu zitzaidan talde interaktibo bateko haur batekin. Irakurtzen hasi behar ginen eta berak ongi irakurtzen ez zuen hura nik irakurtzen nion, honela harro jarri zen nirekin, eta irakurri behar ez bazuen ez irakurtzeko esan nion, honela beste taldekideak ez zituen oztopatuko. Besteek ez zioten kasurik egin, eta niri lagunduz geratzen zena irakurri zuten. Ondoren, ariketa bat egin behar genuen, eta irakurri ez zuenari ia ariketa egin behar zuen galdetu nion, honek ezetz erantzun zidan behin eta berriz galdetu ondoren. Hau ikusita beste taldekideengana zuzendu nuen nire harreta, eta honen haurrean : "que noo, profe, que lo voy a hacer" esan zidan. 
Klasea amaitzean ingeleseko irakaslearekin hitz egiten geratu ginen, eta niri ez ezik gainontzeko laguntzaileenganako errespetu falta ere izan zuela esan zuten. Irakasleak lasai egoteko esan zigun, arazoa pertsonalak dituela haurrak eta atentzio falta izugarriagatik egiten dituela horrelakoak.
Astelehena iristeko gogoa dut, haurrak maitatzen hasi naiz, eta lehenengo egunekoa baina gogo handiagoz joaten naiz klasera, orain bertan ditudan haurrei zailtasunak gainditzeko erronkan lagundu nahi diedalako. Izugarria iruditzen zait, haurrek beste haurrekin zenbait ikasi dezaketen, eta guk, laguntzera joaten garenok zertaz ohartu dezakegun. Haur hauek laguntza handiagoa behar dute, eta ni hau emateko prest nago.



1 comentario:

  1. Pozgarria zure konpromisoa.
    Agian, horrek lagun diezazuke zure ikasle-ibilbideak beste zentzu bat har dezan (eta ikasi beharreko beste gauza batzuk interesa galtzea ere eragin dezake... baina hori beste kontu bat da).

    Ona da, zalantza barik, hortik ateratzen duzuna.

    ResponderEliminar