martes, 6 de noviembre de 2012

IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK - PHILLIPPE PERRENOUD


NORK EGIN DU? Philippe Perrenoudek.
BIOGRAFIA:           
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean, hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle formakuntzan interesatu zen.
Ezaguna da ere sozietatean baita hezkuntzan ere indarkeriaren prebentzioarako egindako lanarengatik.


LANAK:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak ondorengoak dira:
·         -Métier d´elieve et sens du travail scolaire
·         -La pédagogie á l´ecole des différences
·         -La construcción del éxito y del fracaso escolar
·         -Diez nuevas competencias para enseñar.

      IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK LIBURUA:
     LIBURUAREN HELBURUA:
            Konpetentzia  profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.  
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10 ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
NOLA ERABILI?
Gaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta proposatzen ditu.
NORI ZUZENDUA DAGO?
·         Edozein pertsona irakasle gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·         Hezkuntza praktikoaren alde dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·         Hezkuntza sistema eguneratu nahi duenarentzat.
     GAITASUNEN BI MAILAK:
     Perrenoud-en ustetan berak proposatutako gaitasunak bi maila desberdinetan bananduak zeuden.
      Lehenengo maila, erreferentzia konpetentziak deitzen ditu berak eta hauek Lehen Hezkuntzako irakasle baten etengabeko prestakuntzan lehentasuna daukaten gaitasun horiek dira.
      Prestakuntza arlo hauen eraketa egiteaz Ginebrako hobekuntza zerbitzua arduratu zen 1996-97 urteen bitartean, Perrenodek parte hartu zuen aktibo. Maila hau 10 gaitasunez osatua dago, ondoren gaitasunei buruz hitz egitean azalduko ditugunak.
      Bigarren maila,egiturazkoak, espezifikoak diren 44 gaitasunez osatua dago. Hauek autorearen proposamenak dira, jada aipatutako 10 gaitasunak ahalik eta gehien zehazteko. Ez dira gaitasun itxiak aipatzen direnak, baizik etorkizunera begiratzen duten proposamen irekiak.
      LEHEN MAILAKO HAMAR GAITASUNAK:
         Liburuan azaltzen diren gaitasunen artean, lehenengo mailakoak direnak 10 dira eta jarraian horiei buruz hitz egingo dugu.
Lehenengoz, ikasteko egoerak antolatu eta animatzeko gaitasuna aipatzen du. Bertan diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek irakatsi beharrekoaren inguruan ezagutza izatea beharrezkoa dela dio. Bestetik, ikasleen jarreraren arabera lan egin beharra dagoela esaten du ere bai. Gainera, Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egitea gomendatzen du eta azkenik, dinamikoagoa den planifikazio bat egin eta ikaslak praktikerara bultzatzen ditu.
Bigarren gaitasuna ikasketa progresioa kudeatzearen ingurukoa da. Gaiatasun honek ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin behar zaiela dio. Horretaz gain, etorkizunari begira  irakaskuntzaren helburuen ikuspuntu bat eduki beharra degoela dio ere gaitasun honek. Bestalde, irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu beharra dagoela aipatzen du eta ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta ebaluatu behar dela. Azkenik, gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta aurrera joateko erabakiak hartzea eskatzen du.
Hirugarren gaitasuna desberdintze dispositiboen inguruan datza. Honek klaseko ezberdintasunei aurre egin eta kudeaketa espazio handiago batetara eramatea eskatzen du. Bestetik, denak batera lan egiteko beharraz hitz egiten du zailtasunak dituzten ikasleak integratuaz. Amaitzeko, ikasleek beraien arteko irakaskuntza egitearen alderdi positiboak defendatzen ditu.
Laugarren gaitasuna, ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatzeari buruz hitz egiten du. Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu eta haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hau da, auto-ebaluazioa egiteko beharra aipatzen du.  Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatzea positiboa izango zela esaten du eta formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini beharko zirela esaten du.
Bostagerren gaitasunak, taldean lan egitearen inguruko garrantziari buruz hitz egiten du. Taldeko lan proiektu bat sortu beharko zela dio, lan taldea sustatu eta bilerak zuzetzea ona izango zela eta azkenik, talde pedagogiko bat sortu eta berritu beharra dagoela esaten du.
Seigarren gaitasuna, eskolaren kudeaketan parte hartzeari buruz datza. Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu behar dela azpimarratzen du. Eskolako errekurtsoak kudeatu eta eskola bat koordinatu eta sustatu gizartearen alderdi guztietara bideratua dagoena egin behar dela dio. Gainera, ikasleen parte-hartzea antolatu eta sustatu beharra dago.
Zazpigarren gaitasunean, gurasoak informatu eta inplikatuak mantentzearen inguruan hitz egiten du. Bilerak egin eta hauetan eztabaidak sortzea dela egin beharrekoa defendatzen du, baita bilerak zuzendu beharra daudela. Gainera, ikasketen ebaluazio sisteman gurasoen parte hartzea sustatu beharra dago.
Zortzigarren gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa da. Testuak zuzentzek programak erabiltzea baliagarria dela esaten du, eta zenbait helburu lortzeko programa batzuen erabilipena sustatzen du.
Azken aurreko gaitasunaren arabera, lanbideko arazoei eta eginbeharrei aurre egin beharra dago. Eskolan eta herrian biolentzia saihesteko proiektuak martxan jarri beharra daude, baita berdintasunaren alde egin. Erlazio pedagokikoa, autoriatatea eta klaseko komunikazioa aztertzea komeniko litzateke eta azkenik; ardura, solidaritatea eta justizia sentimendua garatzeko esaten du.
 Azken gaitasunak, norberaren formakuntza jarraia antolatzea eskatzen du. Bere praktikak garatzen jakin beharra dago, baita elkarren artean sortutako proiektuak negoziatzen. Bestalde, hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartzea komeni da eta lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartzea beharrezkoa da.
     
      GURE HORMAIRUDIA:


     
       

     BIBLIOGRAFIA:
    "Diez nuevas competencias para enseñar" liburua.
       Webguneak:
       PDF bat
       Bideo bat.



      









No hay comentarios:

Publicar un comentario