Hemen esaten den moduan, gaur egungo kirol praktika oso baxua da gazteen eta orokorki pertsonen artean.
Orain dela pare bat aste, kirolaren inguruko sarrera bat idatzi nuen, poztasunez, Barakaldon kirola praktikatzen zela adieraziz. Gaurko sarrera berriz, ez da hain pozgarria, bi arrazoiengatik; kirol praktika baxua eta hezkidetza kirolan tratatuko ditudalako.
Lehenik eta behin esan beharra daukat, oso haserre nagoela, estatu hauetako gobernuarekin. Etorkizunean, lehen hezkuntzako soinketa irakaslea izan nahi nuke, behintzat nire lehenengo urteetan, eta nire aita hau izanda, ez dit laguntza eman. Orain dela urte asko, ni lehen hezkuntza ikasten nuenean, astean zehar hiru ordu nituen gimnasia egiteko, uste dut gaur egun soilik bi direla. Ondorioz, lehen hezkuntzako eskoletan lehen bi irakasle zeuden tokian, orain bakarra. Eta modu honetan, estatuak dirua aurrezten du eta kirola pikutara bidaltzen du. Gaur egungo estatuak ez badu txikitatik umeei kirola egiten animatzen nork egingo du? Honelako egoera izanda, gero eta gutxiago ikusten dira umeek kalean joko ezberdinetara jolasten edo korrika egiten, eta bideojoko eta makina ezberdinengatik izan dira ordezkatuak. Honela jarraituz gero, umeak gero eta gizenagoak izango dira, gaur egungo elikadura gainera txarragoa delako.

Gai hauetan aldaketak egiteko, telebistako eta komunikazioko arloetako laguntza behar da, gurasoen eta eskolen laguntzarekin batera. Aldaketa sakon bat egin behar da eta guztiek batera egitea ondo egongo legoke.
Izugarrizko adibidea daukagu LazyTown telesaioa. Honetan, urdinez jantzita doan pertsonaia protagonista da, eta kirola sustatzen du bere telesaioan. Hemengo gaiztoa, golosinak ematen dizkie umeei, eta protagonista eta neska, fruituengatik aldatu egiten dituzte. Protagonista, Magnus Orn du izena eta aktore izan baino lehen gimnasta zen. Gaur egungo kirol falta ikusita, telesaioa hau egitea erabaki zuen. Uste dut, honelako praktika gehiago behar direla, pixkana pixkana mundua aldatzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario