Ez dut inoiz ahaztuko lehenengo eguna, bereziki lehenengo mailakoekin. Ikastetxeko mediku gela egokitu zitzaigun. Atea ireki bezain protnto, haur guztiak korrika hasi eta bata pisuan igota bestea kamilan etzanda....une horretan ez nekin zer egin eta ohiu bat atera zitzaidan. Lehenengo egunean bakarrik gertatu zen hori; izan ere, haur horiei hasieratik irakasen badiezu jolastu, dantzatu eta ondo pasa dena elkarrekin egin daitekela eta beraiek txintxo portatuz gero zu ere ondo portatuko zarela, klasea askoz atseginagoa eta eramangarriagoa egiten da. Hala izan zen, oso ondo aritu ginen lanean elkarrekin eta aktuazio egunean zoriondu egin ninduten emaitza oso ona izan zelako.
Lehenengo mailakoak eta gero bostgarren mailakoak iristen ziren, hauekin ez zegoen zer eginik, hauekin egon nintzenetik eta etxean nire azpitik dauden biengatik esaten dut: " la edad del pavo famatua geroz eta lehenago hasi eta beranduago bukatzen da". Ume hauekin, besteekin ez bezala, hitzegin arren edo bukaeran futbolera jolasten utzi arren, klasean zeukaten jarrera lotsagarria zen. Beraz nik argi erakutsi nien, beraiek nirekin horrela portatzen baziren nik haiekiko ere jarrera hori hartuko nuela. Honen ondorioz eta aktuaziorako hilabete falta zela esan nuenetik, haien jarrera aldatu eta haien jarrera aldatu egin zen klasea atseginagoa eginez.
Aurreko urtean nire txikitxoak izan nituen, hauekiko nuen maitasunak ez du adierazten haur hezkuntza gogokoago dudanik, 5 urteko haurrak. Ume hauei dantza irakastea neretzet sekulako erronka zen; batetik, guztiz arritmikoak zirelako eta dantza egitea asko kostatzen zitzaielako. Bestetik, ni bakarrik nengoelako 5 urteko 28 umerekin. Ume hauek ezagutzen ikusi nuen ume txiki hauek zer xelebreak diren eta zer gauza arraroak egiten dituzten. Baina zorte hona izan nuen, beraiek sekulako aprezioa hartu nindutela eta oso ondo ulertu ginela. Gela hartara sartu nintzen momentutik iksui nune ordubete dantzan ezin genuela igaro, beraz, ordu osoan zehar jolasak eta dantza txandakatzen genituen edota dantzaren bitartez jolasak egiten genituen, horrela beraiek pozik eta ni ere. Esan beharra dago, aktuazioan egindakoa zoragarria izan zela eta beste monitorengatik esanda duela hainbeste urte 5 urteko haurrek hain ondo dantzatzen zutela. Gainera, jai izan genuen aurreko astean beraien dantza ordu batera joan nintzen bisitatzera eta musu eta besarkaden artean jaso ninduten eta nik dantzatzea nahi zuten beraien oraingo irakasleak ez baitu ondo dantzatzen (horrek grazia asko egin zidan).
Bukatzeko, esan nahi dudana da esperientzia honek balio izan ditela jakiteko nola sentitzen den irakasle bat hainbeste umeren aurrean eta egoera txar edo jarrera txar baten aurrean gauzak nola konpondu. Honek indar gehiago eman zizkidan eta asko bultzatu ninduen, oraindik gehiago, irakasle izateko ikastea.
Oso kontakizun polita.
ResponderEliminarHorrelakoek zure formaziotik gogoeta egitea eragin behar lizueke. Zuk hortik zer ikasten duzun, batetik, eta, bestetik, ikasitako zertzuk ikusten dituzun dantza-irakasle ibili zinela bizi izandakoetan.
Bietan aipatzen duzun gauza baten gainera arreta erakarri nahi dut:
"beraiek txintxo portatuz gero zu ere ondo portatuko zarela"
"nik argi erakutsi nien, beraiek nirekin horrela portatzen baziren nik haiekiko ere jarrera hori hartuko nuela"
Bi horietan irakaslea eta ikaslea maila berean ipintzen dituzu. Ondo dago zuk orduan, baliabide gehiago ez zeneukanean, horrela jokatu izana. Baina gaur egun, horren goraipamena egin beharrean, bestelako irtenbideak pentsatzen hasi behar zenuke. Irakaslea ez delako ikasle bat botereduna. Ez da hori irakaslearen tokia.