miércoles, 19 de diciembre de 2012

MODULO LANEKO TESTUEN MAPA KONTZEPTUALA


 Tobi taldeko lau kideok modulo lanerako baliagarriak zaizkigun testuak irakurri ondoren, bertatik ateratako ideia nagusiekin mapa kontzeptual bat egin dugu.

martes, 18 de diciembre de 2012

Ikasitakoarekin --> Mapa kontzeptuala.


Ikasgai osoan zehar egin ditugun ariketak eta praktikak bezala, azterketa egiteko orduan, nahiko berezia dela uste dut. Badakigu mapa kontzeptual bat izango dela, ikasi dugunaren inguruan. Horrexegatik egindako lanei begirada bat eman ondoren, ikasitakoarekin mapa kontzeptual bat egitea erabaki dut. Hor goian daukazuena da amaierako lana. Espero dut azterketa egiteko orduan baliogarria izatea.

martes, 11 de diciembre de 2012

domingo, 9 de diciembre de 2012

KIROL ESKASA.


Hemen esaten den moduan, gaur egungo kirol praktika oso baxua da gazteen eta orokorki pertsonen artean.

Orain dela pare bat aste, kirolaren inguruko sarrera bat idatzi nuen, poztasunez, Barakaldon kirola praktikatzen zela adieraziz. Gaurko sarrera berriz, ez da hain pozgarria, bi arrazoiengatik; kirol praktika baxua eta hezkidetza kirolan tratatuko ditudalako.


Lehenik eta behin esan beharra daukat, oso haserre nagoela, estatu hauetako gobernuarekin. Etorkizunean, lehen hezkuntzako soinketa irakaslea izan nahi nuke, behintzat nire lehenengo urteetan, eta nire aita hau izanda, ez dit laguntza eman. Orain dela urte asko, ni lehen hezkuntza ikasten nuenean, astean zehar hiru ordu nituen gimnasia egiteko, uste dut gaur egun soilik bi direla. Ondorioz, lehen hezkuntzako eskoletan lehen bi irakasle zeuden tokian, orain bakarra. Eta modu honetan, estatuak dirua aurrezten du eta kirola pikutara bidaltzen du. Gaur egungo estatuak ez badu txikitatik umeei kirola egiten animatzen nork egingo du? Honelako egoera izanda, gero eta gutxiago ikusten dira umeek kalean joko ezberdinetara jolasten edo korrika egiten, eta bideojoko eta makina ezberdinengatik izan dira ordezkatuak. Honela jarraituz gero, umeak gero eta gizenagoak izango dira, gaur egungo elikadura gainera txarragoa delako.

Kezkatzen nauen beste gai bat, kiroletan ematen ez den hezkidetza da. Agian fisiologikoki frogatuta dago mutilek erraztasun handiagoak dituztela kiroletan (elastikotasuna kenduta). Baina ez dut uste hau aitzakia denik gaur egungo gizartean ezberdintasuna hain handia izateko. Gaur egungo emakumeek nahiz eta kopurua handitu, oso kirol gutxi egiten dute, eta egiten dutenean baleta, dantza edo halakoak izaten dira. Eredu hoberena, goian ipinitako argazkian ikus dezakegu, nola hiru neska agertzen diren soka saltokan. Egoera honek aldaketa sakona behar du. Gurasoek bere seme-alabak nahi dituzten kirolak egitera motibatu behar dituzte, nahi dutena eta ez gizarteak ondo ikusten duena.

Gai hauetan aldaketak egiteko, telebistako eta komunikazioko arloetako laguntza behar da, gurasoen eta eskolen laguntzarekin batera. Aldaketa sakon bat egin behar da eta guztiek batera egitea ondo egongo legoke.

Izugarrizko adibidea daukagu LazyTown telesaioa. Honetan, urdinez jantzita doan pertsonaia protagonista da, eta kirola sustatzen du bere telesaioan. Hemengo gaiztoa, golosinak ematen dizkie umeei, eta protagonista eta neska, fruituengatik aldatu egiten dituzte. Protagonista, Magnus Orn du izena eta aktore izan baino lehen gimnasta zen. Gaur egungo kirol falta ikusita, telesaioa hau egitea erabaki zuen. Uste dut, honelako praktika gehiago behar direla, pixkana pixkana mundua aldatzeko.







lunes, 3 de diciembre de 2012

IRAKASLE ESPERIENTZIA

    Badira bi urte nire herriko Euskal Dantza taldean, Antiguotarrak dantza taldea, irakasle edo monitora bezala hasi nintzela. Eskeinio zidaten lehenengo urtean pentsatu behar izan nuen, nire burua oraindik ez nuen prest ikusten 6  eta 10 urteko 15 umeren aurrean. Baina  pentsaten iribili eta gero esan nion nire buruair: " ane irakasle izan nahi duzu ez? ba benga lenbailen hasten bazara probatzen hobeto" eta hortxen joan nintzen. Bi adin desberdineko umeei irakasten nioen batetik lehenengo mailakoak neuzkan eta bestetik laugarren mailakoak.

    Ez dut inoiz ahaztuko lehenengo eguna, bereziki lehenengo mailakoekin. Ikastetxeko mediku gela egokitu zitzaigun. Atea ireki bezain protnto, haur guztiak korrika hasi eta bata pisuan igota bestea kamilan etzanda....une horretan ez nekin zer egin eta ohiu bat atera zitzaidan. Lehenengo egunean bakarrik gertatu zen hori; izan ere, haur horiei hasieratik irakasen badiezu jolastu, dantzatu eta ondo pasa dena elkarrekin egin daitekela eta beraiek txintxo portatuz gero zu ere ondo portatuko zarela, klasea askoz atseginagoa eta eramangarriagoa egiten da. Hala izan zen, oso ondo aritu ginen lanean elkarrekin eta aktuazio egunean zoriondu egin ninduten emaitza oso ona izan zelako. 

     Lehenengo mailakoak eta gero bostgarren mailakoak iristen ziren, hauekin ez zegoen zer eginik, hauekin egon nintzenetik eta etxean nire azpitik dauden biengatik esaten dut: " la edad del pavo famatua geroz eta lehenago hasi eta beranduago bukatzen da". Ume hauekin, besteekin ez bezala, hitzegin arren edo bukaeran futbolera jolasten utzi arren, klasean zeukaten jarrera lotsagarria zen. Beraz nik argi erakutsi nien, beraiek nirekin horrela portatzen baziren nik haiekiko ere jarrera hori hartuko nuela. Honen ondorioz eta aktuaziorako hilabete falta zela esan nuenetik, haien jarrera aldatu eta haien jarrera aldatu egin zen klasea atseginagoa eginez. 

    Aurreko urtean nire txikitxoak izan nituen, hauekiko nuen maitasunak ez du adierazten haur hezkuntza gogokoago dudanik, 5 urteko haurrak. Ume hauei dantza irakastea neretzet sekulako erronka zen; batetik, guztiz arritmikoak zirelako eta dantza egitea asko kostatzen zitzaielako. Bestetik, ni bakarrik nengoelako 5 urteko 28 umerekin. Ume hauek ezagutzen ikusi nuen ume txiki hauek zer xelebreak diren eta zer gauza arraroak egiten dituzten. Baina zorte hona izan nuen, beraiek sekulako aprezioa hartu nindutela eta oso ondo ulertu ginela. Gela hartara sartu nintzen momentutik iksui nune ordubete dantzan ezin genuela igaro, beraz, ordu osoan zehar jolasak eta dantza txandakatzen genituen edota dantzaren bitartez jolasak egiten genituen, horrela beraiek pozik eta ni ere. Esan beharra dago, aktuazioan egindakoa zoragarria izan zela eta beste monitorengatik esanda duela hainbeste urte 5 urteko haurrek hain ondo dantzatzen zutela. Gainera, jai izan genuen aurreko astean beraien dantza ordu batera joan nintzen bisitatzera eta musu eta besarkaden artean jaso ninduten eta nik dantzatzea nahi zuten beraien oraingo irakasleak ez baitu ondo dantzatzen (horrek grazia asko egin zidan).

   Bukatzeko, esan nahi dudana da esperientzia honek balio izan ditela jakiteko nola sentitzen den irakasle bat hainbeste umeren aurrean eta egoera txar edo jarrera txar baten aurrean gauzak nola konpondu. Honek indar gehiago eman zizkidan eta asko bultzatu ninduen, oraindik gehiago, irakasle izateko ikastea.