Lan modularra egiteko lana informazioa bilatzen nuen
bitartean, blog ezberdinak ikusi ditut, eta honetan irakurritako artikulu hau
interesgarria iruditu zitzaidan.
Hezkidetzari buruz gutxi aka asko hitz egiten bada,
informazio falta dagoela kontuan hartu beharko genuke. Irakasle honek esaten
dut, eta nire ustez arrazoi osoa du, eskoletan hezkidetzari buruzko informazioa
oso esaka dela. Irakasleen formakuntzarekin batera, gai honetan.
Umeen arteko borrokak eta iskanbilak, arrazoi
ezberdinegatik izan ahal badira ere, askotan generoa honen oinarria dira, eta
honetan jorratzea ez da komunena. Adibide ezberdinak etorri zaizkit burura
irakurtzen nuen bitartean. Adibidez eskolako patio batean, neska batek batzutan
edo gehienetan futbolera jokatzea gustatzen zaionean, ziurrenik arazoak izango ditu beste neskekin,
bere feminitatea oso eskasa delako.
Abididez irakasleak aipatzen duen beste adibide bat,
mutilen kasuari egiten dio erreferentzia.
Askotan mutil asko akoso eskolarra jasaten dute beraien klasekideen
partez, beraiekin kirola egitea gustuko ez dutenean, edo neskekin denbora
pasatzen dutenean. Mutil eredu hauek, benetako arazo psikologikoak izaten
dituzte, eta askotan zorigaitz ezberdinak izaten dira honen inguruan.
Ez dira aztertzen, ez dira ikertzen. Errudunak salatu
egiten dira, edota askotan psikologoekin tratatu egiten dira. Baina arazoa ez
dira haiek. Ez dut esan nahi ez direla errudunak, baizik eta gizarte honetan,
beraien ikasleengan edo gurasoengan jasotako heziketaren ondorioa.
Azken hau da aldatu beharrekoa, eta hezkidetza da bidea. Honen
bitartez, irakasleak esaten duen moduan, arazo asko konpondu ahal daiteke. Eta honetarako,
ez legoke txaro egongo Euskal Herriko estatuak, ikastaro ezberdinak eman
beharko lituzke gaur egungo irakasleei, egoera berrietara egokitzeko,
eguneratzeko, eta arazo hauen aurrean konponbidean ipini behar baino lehen,
saihesteko. Aldi berean, magisteritzako gradua ikasten ari garenoei, gai honi
buruzko informazioa ematea, eta gai honen inguruan jorratzea zorrotz,
hezkuntzaren sistemako atal hau, behinik behin gainditzeko.
Etorkizun batean hezkuntza fisikoko irakasleak izan nahi dugun asko aurkitzen gara gelan, horien artean ni neu bat. Horregatik, interesgarria iruditu zait aztertzea zer eskaintzen dion kirolak haur bati, eta kirola egitearen ondorioz zeintzuk izan daitezkeen umeak lortu ditzazkeen ondorioak.
Kirolean pentsatzen dugunean, makinez betetako gimnasio bat imaginatzen dugun arren; haur batentzat sokasaltoan aritzea edo harrapaketetara jolastea kirola izan daiteke.
Kirolak asko laguntzen die haurrei mentalki baita fisikoki behar diren moduan garatzen, osasuntsu egoten eta gainontzeko haurrekin harremanak izaten.
Horregatik haurra heldua egiten den bitartean, gustokoa daukan kirola aurkitzea oinarrizkoa iruditzen zait niri. Horrela, bere osasunerako hain komenigarria den jarduera bat egiten duen bitartean ondo pasatzeko gai izango da. Prozesu horretan hezkuntza fisikoko irakasleak zerikusi handia izan dezake, haurrari kirol desberdinak erakutsiz gustokoena aukeratzeko aukera edukiz.
Gainera, haur batek praktikatuko duen kirola aukeratzeko haurraren gustuak kontuan hartzeaz gain beste zenbait faktorek badaukate eragina ere bai. Hala nola, haurraren izaeraren arabera egokiagoa izan daiteke taldekako kirol batean aritzea edo indibiduala den batean. Adibidez, oso lotsatia den haur bati gehiago komeni zaio taldekako kirolean jolastea eta erasoan oinarritutako jokabideak izaten dituen haur batek agian, borroka kirolak aukeratzea.
Haurrengan ohitura onuragarri hau haien bizitzan ezartzea oinarrizkoa iruditzen zait, izan ere, jarraian aipatuko ditudanak, kirolak haurrengan sortzen dituen onuren arteko aukeraketa bat baino ez da, zerrenda luze batetatik aterata dagoena.
Arauak jarraitzen erakusten die, lotsa gainditzeko gomendagarria da, taldean aritzen lagunduko die (haurrek berez daukaten indibidualismoa alde batean utzita), bere mugimendu koordinatuak handitzea dakar, zenbait akats fisiko gainditzen lagundu dezake, garbitasunaren garrantziaz kontzientziatu ditzazke, errespontsabilitateen berri ematen die, gizentasuna ekiditen du, sorkuntza ekiditen du, autestima handitzen du...
Kirolak haurren osasun fisikoan baita buruko osasunean daukan eragina ikusi ondoren, uste dut, argi geratu dela gurasoek baita irakasleek onen garrantziaz arduratzea beharrezkoa dela. Hau diot, zenbaitetan eskoletako soinketa orduak gutxietxi egiten direla iruditzen zaidalako eta maiz ez direlako konturatzen zenbat ondorio negatibo sortu ditzakeen haur batek bizimodu oso sedentarioa eramatea.
Bestalde, iruditzen zait heziketa fisikoko irakasle izan nahi dugunok oso erronka interesgarria daukagula etorkizunera begira. Izan ere, gure eskutan dago izango ditugun ikasleei batetik gorputza mugitzearen garrantziaz kontzientziatzea eta bestetik, kirola zerbait dibertigarria bezala ikustaraztea.
Lan hau egiteko 5 eta 6.mailan izan nuen irakasle batean ponarritu nintzen, Arantxan haizn zuzen. Egin beharrekoa agindu ziguten unean, irakasle hau etorri zitzaidan burura zuzenean. Izan ere, garai haietan ikasketetarako nahiko alferra nintzen eta berak asko lagundu ninduen bai gurasoekin elkarrizketan eginez eta bai nirekin eskolan hitz eginez. Azkenean, nik lana egitea lortu zuen eta DBH eta Batxilergoa arazorik gabe gainditu nituen, Horretaz gain, Arantxa gogotsu iristen zen ikasgelara hori guri transmitutuz, hori da berak elkarrizketan zehar ererpikatzen zidan gauzetako bat, irakasle bat ikasgelara gogotsu eta animoekin sartu behar dela bestela ezinezkoa dela klase bat aurrera eramatea.
Nik betidanik izan dut irakasle izateko gogoa, bai haurrak asko gustatzen zaizkidalako eta bai dakidana gainontzekoei irakastea asko gustatzen zaidalako. Baina elkarrizketa honen ondoren, oraindik eta animatuagoa atera naiz Arantxak transmitutu didana eta gero. Taldelana eta dinamika izan dira elkarrizketa honetan garrantzia eman dien puntu nagusiak. Ikasleek taldeka bakarka baina hobeto lan egiten dutela ziurtatu dit, baina arazoa da taldean lan egiten ez dakitela. Beraz, bere ustez, talde lanetan airtzea txikitatik irakatsi behar zaie.
Elkarrizketak 45 minutu inguru iraun ditu, baina behin elkarrizketa amaitzean hitz egiten jarraitu dugu, eta pelikula bat gomendatu nahi zidala esan eta " La educacion prohibida" aipatu du. Ikusi dudala esatean, pelikularen inguruan hitz egiten egon gara. Beraz, esan behar dudan gauza bakarra da oso gustura egin dudala eta ahal izanez gero berarekin hitz egiten arratsalde osoa igaroko nukela.
Nire kasuan, nire izeba den Josune Igoa irakasleari egin diot irakaskuntzari buruzko elkarrizketa. Berari elkarrizketa egitea erabaki dut uste dudalako irakaskuntzan asko inplikatzen den andereinoa dela eta eskoletan dagoen egoerari buruz informazioa lortzeko zaila egingo zaidalako bera baino aproposagoa den pertsona bat aurkitzea. Esperientzia handiko irakaslea da, eta nahiz nik irakasle moduan ez dudan inoiz ikusi, bere lanean sekulako interes handia ipintzen duen pertsona dela iruditu zait eta lehenago, jada, hezkuntzari buruz berarekin hitz egin dudanez, elkarrizketa egiteko pertsona ezin aproposagoa zela iruditu zait. Gainera, irakaskuntzan andereino moduan 25 urte baino gehiagoz aritu ondoren gaur egun berritzegune batean lanean dabil bere ustez bertatik irakaskuntzan beste modu batean parte hartzeko modua delako. Elkarrizketatik oso gustora atera naiz, izan ere, iruditzen zait 45 minututan Josune kapaza izan dela irakaskuntzari buruz proposatu dizkiodan galdera guztiei emandako erantzunen bitartez azaltzeko gaur egungo irakaskuntza zein momentuan aurkitzen den, gurasoekin dauden arazoei buruz bere iritzia emateko, talde lanaren garrantziaren berri emateko, irakasle on batek bere ustetan nolakoa izan beharko luken deskribatzeko...eta garrantzitsuena sekulako ilusioa transmititu didalako egunen batean haur talde baten aurrean jarri eta barnean daukadan guztia haiei transmititu ahal izateko. Edozein lanean gertatzen den moduan bezala, abixatu dit hasierak zailak direla baina era berean esan dit ere, pasa beharreko fase bat baino ez dela eta horrek asko merezi duela ondoren bere iritziz oso polita den lan batean aritzeko aukera eskaintzen duelako. Bere esanetan haur batek eskaini al digun guztia ezin daiteke beste lan batean eskuratu, eta arrazoi horregatik aurkitu dezakegun lanik zirraragarrienetakoa dela esan dit. Hala ere, abixatu dit ere bere ustetan bokazio handiko lana dela hau eta zer egin ez dakien jendeak magisteritza ikasten badu ondoren lan komodo bat lortzeko soilik, gero irakasle horrek beretzat ez duela nahikoa enpeinu jarriko bere lana ondo egiten eta horrek seguruena irakasle txarrean bihurtuko duela.
Beurkora ailegatu
nintzenetik, hauxe da institutora ailegatu nintzenetik konturatu nintzen, hori
ez zela eskola bezala. Institutuko irakasleak, askoz urrunago daude bere
ikasleengandik. Beraien bizitza ez zaie inporta edo askotan pentsatzen dute
beraiek glasea eman behar dutela eta kito. Hasieratik Juanluk hau aldatu ahal
zela erakutsi zidan. Klasera gogoz zetorren, eta beraien ikasleekin hauxe da
gurekin, harreman pertsonalago bat izan ahal zuela erakutsi zigun. Egunero glasea
ematea eta bere lana gustatzen zitzaiola erakusten zigune eta horregatik
berarengan inspiratu nintzen lana egitekko.
Gaur elkarrizketa
egiterakoan pentsatzen nuen guztia baieztatu dit. Bere lana maitatzen
jarraitzen duela eta egunero eguneratzen del aeta bere formakuntza denborarekin
berritzen joaten dela azaldu dit.
Betidakin pentsatu
izan du gaur egungo irakasleen arazorik handiena motibazio falta del aeta berak
horrela pentsatzen duela duela jakinarazi dit. Beste irakasleei jakinmin falta
adibidez teknologien aurrean edota formakuntza berrien aurrean nabaritzen
zaiola esan dit.
Beraz arazo hau ez
dugu soilik ikasleek ikusten baizik eta irakasle asko, irakasle o neta benetan
bere lana maitatzen eta gustara egiten duten irakasleek baita nabaritzen dute.
Gaur berriz ere
adierazi dit nahi duzunean zure lana maitatu ahal duzula, denborarekin ez
zarela nekatu behar eta egunero gauza berriak egin ahal dituzula. Orain dela
hiru urte hasitako proiektu bat kontatu dit, bere hitzetan lan honen
harrotasuna eta jarraitzeko gogo handia nabaritu dut.
Gainera berriz ere
erakutsi dit beraien ikasleengan duen maitasuna eta estimua, berarekin egongo
nintzela jakitean, irakaskuntzarekin zerikusia duen liburu bat gomendatu dit (goiko partean dagoen liburua) ,
eta urteekin mesedez, gaur egungo hezkuntza sistema aldatzeko eskatu dit, gu
garelako sistema honen etorkizuna. Hemendik
eskertzen diot berriz ere, irakaslea izateko gogoak behin eta berriz
plazaratzeagatik eta izandako irakasle onena izateagatik.
martes, 23 de octubre de 2012
IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK- PHILLIPPE PERRENOUD.
Biografia:
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu
Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak
egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean,
hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle
formakuntzan interesatu zen.
Lanak:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak
ondorengoak dira:
·Métier d´elieve et sens du
travail scolaire
·La pédagogie á l´ecole des
différences
·La construcción del éxito y
del fracaso escolar
·Diez nuevas competencias para
enseñar.
10 gaitasun irakasteko:
Helburua
àKonpetentzia
profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten
gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat
lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10
ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema
interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
Gaitasunen
erabilpenaàGaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko
pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta
proposatzen ditu.
Nori
zuzenduta?
·Edozein pertsona irakasle
gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·Hezkuntza praktikoaren alde
dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·Hezkuntza sistema eguneratu
nahi duenarentzat.
GaitasunakàPerrenouden
ustez, irakasle baten gaitasunak bi maila desberdinetan bereizten dira.
Alde batetik, lehenengo mailako 10 gaitasunak daude, erreferentzia konpetentziak. Hauek,
irakasle baten formakuntzan beharrezkoak eta jarraiak dira.
Bestetik, bigarren mailako 44ak daude, egiturazkoak. Hauek, aurreko hamarrak
indartzeko balio dute.
10
gaitasunak :
1)Ikasteko egoerak antolatu eta animatu:
-Diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek eman eta irakatsi
beharrekoaren inguruan ezagutza izatea.
-Ikasleen jarreren arabera lan egin.
-Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egin.
-Dinamikoagoa den planifikazio bat egin.
-Ikasleak praktikara bultzatu.
2)Ikasketa progresioa kudeatu:
-Ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin.
-Etorkizunari begira irakaskuntzaren
helburuen ikuspuntu bat eduki.
-Irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu.
-Ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta
ebaluatu.
-Gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta ziurtatu, eta aurrera joateko
erabakiak hartu.
3)Desberdintze dispositiboak egin. ?
-Klaseko ezberdintasunei aurre egin.
-Klaseko kudeaketa espazio handiago batera eraman.
-Denak batera lan egitea, zailtasunak dituzten ikasleak integratuz.
-Ikasleek beraien arteko irakaskuntza izatea.
4)Ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatu:
-Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu, eta
haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hauxe da auto-ebaluazioa.
-Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatu.
-Formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini.
5)Taldean lan egin:
-Taldekako lan proiektu bat sortu.
-Lan taldea sustatu eta bilerak zuzendu.
-Talde pedagogiko bat sortu eta berritu.
-Arazo zail, praktiko eta profesionalak elkarrekin aztertu eta aurre egin.
-Pertsonen arteko arazoei aurre egin.
6)Eskolaren kudeaketan parte hartu:
-Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu.
-Eskolako errekurtsoak kudeatu.
-Eskola bat koordinatu eta sustatu, gizarteko alor guztiekin.
Orain dela bost minutu itzuli naiz nire irakasle eredua den Nekaneri elkarrizketa egitetik. Hasiera hasieratik berotasuna transmititu dit, berarekin konfiantzaz hitz egin nezakeela nahiz eta orain dela urte askotatiik nire irakasle ez izan. Prest zegoen egiten nion edozein galderari erantzuna emateko, eta gainera gogotsu zegoen elkarrizketako galderak erantzun eta niri hori transmititzeko.
Gustura, oso gustura, aritu naiz berarekin hizketan, prestatuta nituen galderez gain hainbat galdera gehiago ere egin dizkiot, eta gainera grabagailua itzaltzean gomendio batzuk eman dizkit irakasle izaten naizenerako.
Haurrez galdetzen nionean ez zuen hauenganako inongo kexarik, denak gustatzen zaizkiola esaten zidan, eta esateaz gain, erraz nabaritzen zitzaion aurpegian, honek bera mirestera bultzatu nau. Hainbeste urteren ondoren haurrez ikasi, hauei irakatsi eta hauez gozatzen jarraitzen duen irakaslea da.
Gustura hitz egiten zuen bere lanaz, motibazioa ikusten zitzaion bihar goizean jaiki, eta berriz ere lanera joateko.
Gogoa, motibazioa, alaitasuna... transmititu dizkit bere lanaz hitz egitean, eta behin eta berriz errepikatu dit talde lana dela bultzatu beharrekoa, haur guztiek elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dezaten.
Arreta deitu didan beste gauza bat zera izan da, eskolan elkarrekin bizitzen ikasi behar dugula esan duenean, gizartean hala bizi garelako eta horrela biziko garelako.
Gogoz joan naiz entrebista egitera, baina ez nuen usteko irakasleak berak transmititu didan motibazio honekin itzuliko nintzenik etxera, asko gustatu zait, eta berriz egingo nuken esperientzia izango litzateke.
Irakasle izateko gogo izugarria nuen lendik ere, baina irakasle honi, Nekaneri, galdeketa egiten amaitu diodan momentuan berak bere motibazio dena transmititu didala iruditu zait, eta inoiz baina motibazio handiagoa dudala nire barnean berak kontatu dizkidan bizipen horiek bizitzeko, eta berak duen motibazio horrekin lana egiteko.
Nolabait esateko bere terrenora eraman nau, berari entzutea asko gustatu zait, eta gainera bere hitzeikin "liluratu" edo "irabazi" egin nau.
Berriz jaioko balitz irakasle izango litzatekeen hori da irakasle hau, bere lana gustura eta motibazioz hartzen duena.