Lan hau egiteko 5 eta 6.mailan izan nuen irakasle batean ponarritu nintzen, Arantxan haizn zuzen. Egin beharrekoa agindu ziguten unean, irakasle hau etorri zitzaidan burura zuzenean. Izan ere, garai haietan ikasketetarako nahiko alferra nintzen eta berak asko lagundu ninduen bai gurasoekin elkarrizketan eginez eta bai nirekin eskolan hitz eginez. Azkenean, nik lana egitea lortu zuen eta DBH eta Batxilergoa arazorik gabe gainditu nituen, Horretaz gain, Arantxa gogotsu iristen zen ikasgelara hori guri transmitutuz, hori da berak elkarrizketan zehar ererpikatzen zidan gauzetako bat, irakasle bat ikasgelara gogotsu eta animoekin sartu behar dela bestela ezinezkoa dela klase bat aurrera eramatea.
Nik betidanik izan dut irakasle izateko gogoa, bai haurrak asko gustatzen zaizkidalako eta bai dakidana gainontzekoei irakastea asko gustatzen zaidalako. Baina elkarrizketa honen ondoren, oraindik eta animatuagoa atera naiz Arantxak transmitutu didana eta gero. Taldelana eta dinamika izan dira elkarrizketa honetan garrantzia eman dien puntu nagusiak. Ikasleek taldeka bakarka baina hobeto lan egiten dutela ziurtatu dit, baina arazoa da taldean lan egiten ez dakitela. Beraz, bere ustez, talde lanetan airtzea txikitatik irakatsi behar zaie.
Elkarrizketak 45 minutu inguru iraun ditu, baina behin elkarrizketa amaitzean hitz egiten jarraitu dugu, eta pelikula bat gomendatu nahi zidala esan eta " La educacion prohibida" aipatu du. Ikusi dudala esatean, pelikularen inguruan hitz egiten egon gara. Beraz, esan behar dudan gauza bakarra da oso gustura egin dudala eta ahal izanez gero berarekin hitz egiten arratsalde osoa igaroko nukela.
Nire kasuan, nire izeba den Josune Igoa irakasleari egin diot irakaskuntzari buruzko elkarrizketa. Berari elkarrizketa egitea erabaki dut uste dudalako irakaskuntzan asko inplikatzen den andereinoa dela eta eskoletan dagoen egoerari buruz informazioa lortzeko zaila egingo zaidalako bera baino aproposagoa den pertsona bat aurkitzea. Esperientzia handiko irakaslea da, eta nahiz nik irakasle moduan ez dudan inoiz ikusi, bere lanean sekulako interes handia ipintzen duen pertsona dela iruditu zait eta lehenago, jada, hezkuntzari buruz berarekin hitz egin dudanez, elkarrizketa egiteko pertsona ezin aproposagoa zela iruditu zait. Gainera, irakaskuntzan andereino moduan 25 urte baino gehiagoz aritu ondoren gaur egun berritzegune batean lanean dabil bere ustez bertatik irakaskuntzan beste modu batean parte hartzeko modua delako. Elkarrizketatik oso gustora atera naiz, izan ere, iruditzen zait 45 minututan Josune kapaza izan dela irakaskuntzari buruz proposatu dizkiodan galdera guztiei emandako erantzunen bitartez azaltzeko gaur egungo irakaskuntza zein momentuan aurkitzen den, gurasoekin dauden arazoei buruz bere iritzia emateko, talde lanaren garrantziaren berri emateko, irakasle on batek bere ustetan nolakoa izan beharko luken deskribatzeko...eta garrantzitsuena sekulako ilusioa transmititu didalako egunen batean haur talde baten aurrean jarri eta barnean daukadan guztia haiei transmititu ahal izateko. Edozein lanean gertatzen den moduan bezala, abixatu dit hasierak zailak direla baina era berean esan dit ere, pasa beharreko fase bat baino ez dela eta horrek asko merezi duela ondoren bere iritziz oso polita den lan batean aritzeko aukera eskaintzen duelako. Bere esanetan haur batek eskaini al digun guztia ezin daiteke beste lan batean eskuratu, eta arrazoi horregatik aurkitu dezakegun lanik zirraragarrienetakoa dela esan dit. Hala ere, abixatu dit ere bere ustetan bokazio handiko lana dela hau eta zer egin ez dakien jendeak magisteritza ikasten badu ondoren lan komodo bat lortzeko soilik, gero irakasle horrek beretzat ez duela nahikoa enpeinu jarriko bere lana ondo egiten eta horrek seguruena irakasle txarrean bihurtuko duela.
Beurkora ailegatu
nintzenetik, hauxe da institutora ailegatu nintzenetik konturatu nintzen, hori
ez zela eskola bezala. Institutuko irakasleak, askoz urrunago daude bere
ikasleengandik. Beraien bizitza ez zaie inporta edo askotan pentsatzen dute
beraiek glasea eman behar dutela eta kito. Hasieratik Juanluk hau aldatu ahal
zela erakutsi zidan. Klasera gogoz zetorren, eta beraien ikasleekin hauxe da
gurekin, harreman pertsonalago bat izan ahal zuela erakutsi zigun. Egunero glasea
ematea eta bere lana gustatzen zitzaiola erakusten zigune eta horregatik
berarengan inspiratu nintzen lana egitekko.
Gaur elkarrizketa
egiterakoan pentsatzen nuen guztia baieztatu dit. Bere lana maitatzen
jarraitzen duela eta egunero eguneratzen del aeta bere formakuntza denborarekin
berritzen joaten dela azaldu dit.
Betidakin pentsatu
izan du gaur egungo irakasleen arazorik handiena motibazio falta del aeta berak
horrela pentsatzen duela duela jakinarazi dit. Beste irakasleei jakinmin falta
adibidez teknologien aurrean edota formakuntza berrien aurrean nabaritzen
zaiola esan dit.
Beraz arazo hau ez
dugu soilik ikasleek ikusten baizik eta irakasle asko, irakasle o neta benetan
bere lana maitatzen eta gustara egiten duten irakasleek baita nabaritzen dute.
Gaur berriz ere
adierazi dit nahi duzunean zure lana maitatu ahal duzula, denborarekin ez
zarela nekatu behar eta egunero gauza berriak egin ahal dituzula. Orain dela
hiru urte hasitako proiektu bat kontatu dit, bere hitzetan lan honen
harrotasuna eta jarraitzeko gogo handia nabaritu dut.
Gainera berriz ere
erakutsi dit beraien ikasleengan duen maitasuna eta estimua, berarekin egongo
nintzela jakitean, irakaskuntzarekin zerikusia duen liburu bat gomendatu dit (goiko partean dagoen liburua) ,
eta urteekin mesedez, gaur egungo hezkuntza sistema aldatzeko eskatu dit, gu
garelako sistema honen etorkizuna. Hemendik
eskertzen diot berriz ere, irakaslea izateko gogoak behin eta berriz
plazaratzeagatik eta izandako irakasle onena izateagatik.
martes, 23 de octubre de 2012
IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK- PHILLIPPE PERRENOUD.
Biografia:
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu
Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak
egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean,
hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle
formakuntzan interesatu zen.
Lanak:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak
ondorengoak dira:
·Métier d´elieve et sens du
travail scolaire
·La pédagogie á l´ecole des
différences
·La construcción del éxito y
del fracaso escolar
·Diez nuevas competencias para
enseñar.
10 gaitasun irakasteko:
Helburua
àKonpetentzia
profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten
gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat
lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10
ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema
interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
Gaitasunen
erabilpenaàGaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko
pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta
proposatzen ditu.
Nori
zuzenduta?
·Edozein pertsona irakasle
gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·Hezkuntza praktikoaren alde
dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·Hezkuntza sistema eguneratu
nahi duenarentzat.
GaitasunakàPerrenouden
ustez, irakasle baten gaitasunak bi maila desberdinetan bereizten dira.
Alde batetik, lehenengo mailako 10 gaitasunak daude, erreferentzia konpetentziak. Hauek,
irakasle baten formakuntzan beharrezkoak eta jarraiak dira.
Bestetik, bigarren mailako 44ak daude, egiturazkoak. Hauek, aurreko hamarrak
indartzeko balio dute.
10
gaitasunak :
1)Ikasteko egoerak antolatu eta animatu:
-Diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek eman eta irakatsi
beharrekoaren inguruan ezagutza izatea.
-Ikasleen jarreren arabera lan egin.
-Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egin.
-Dinamikoagoa den planifikazio bat egin.
-Ikasleak praktikara bultzatu.
2)Ikasketa progresioa kudeatu:
-Ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin.
-Etorkizunari begira irakaskuntzaren
helburuen ikuspuntu bat eduki.
-Irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu.
-Ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta
ebaluatu.
-Gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta ziurtatu, eta aurrera joateko
erabakiak hartu.
3)Desberdintze dispositiboak egin. ?
-Klaseko ezberdintasunei aurre egin.
-Klaseko kudeaketa espazio handiago batera eraman.
-Denak batera lan egitea, zailtasunak dituzten ikasleak integratuz.
-Ikasleek beraien arteko irakaskuntza izatea.
4)Ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatu:
-Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu, eta
haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hauxe da auto-ebaluazioa.
-Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatu.
-Formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini.
5)Taldean lan egin:
-Taldekako lan proiektu bat sortu.
-Lan taldea sustatu eta bilerak zuzendu.
-Talde pedagogiko bat sortu eta berritu.
-Arazo zail, praktiko eta profesionalak elkarrekin aztertu eta aurre egin.
-Pertsonen arteko arazoei aurre egin.
6)Eskolaren kudeaketan parte hartu:
-Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu.
-Eskolako errekurtsoak kudeatu.
-Eskola bat koordinatu eta sustatu, gizarteko alor guztiekin.
Orain dela bost minutu itzuli naiz nire irakasle eredua den Nekaneri elkarrizketa egitetik. Hasiera hasieratik berotasuna transmititu dit, berarekin konfiantzaz hitz egin nezakeela nahiz eta orain dela urte askotatiik nire irakasle ez izan. Prest zegoen egiten nion edozein galderari erantzuna emateko, eta gainera gogotsu zegoen elkarrizketako galderak erantzun eta niri hori transmititzeko.
Gustura, oso gustura, aritu naiz berarekin hizketan, prestatuta nituen galderez gain hainbat galdera gehiago ere egin dizkiot, eta gainera grabagailua itzaltzean gomendio batzuk eman dizkit irakasle izaten naizenerako.
Haurrez galdetzen nionean ez zuen hauenganako inongo kexarik, denak gustatzen zaizkiola esaten zidan, eta esateaz gain, erraz nabaritzen zitzaion aurpegian, honek bera mirestera bultzatu nau. Hainbeste urteren ondoren haurrez ikasi, hauei irakatsi eta hauez gozatzen jarraitzen duen irakaslea da.
Gustura hitz egiten zuen bere lanaz, motibazioa ikusten zitzaion bihar goizean jaiki, eta berriz ere lanera joateko.
Gogoa, motibazioa, alaitasuna... transmititu dizkit bere lanaz hitz egitean, eta behin eta berriz errepikatu dit talde lana dela bultzatu beharrekoa, haur guztiek elkarrekin eta elkarrengandik ikasi dezaten.
Arreta deitu didan beste gauza bat zera izan da, eskolan elkarrekin bizitzen ikasi behar dugula esan duenean, gizartean hala bizi garelako eta horrela biziko garelako.
Gogoz joan naiz entrebista egitera, baina ez nuen usteko irakasleak berak transmititu didan motibazio honekin itzuliko nintzenik etxera, asko gustatu zait, eta berriz egingo nuken esperientzia izango litzateke.
Irakasle izateko gogo izugarria nuen lendik ere, baina irakasle honi, Nekaneri, galdeketa egiten amaitu diodan momentuan berak bere motibazio dena transmititu didala iruditu zait, eta inoiz baina motibazio handiagoa dudala nire barnean berak kontatu dizkidan bizipen horiek bizitzeko, eta berak duen motibazio horrekin lana egiteko.
Nolabait esateko bere terrenora eraman nau, berari entzutea asko gustatu zait, eta gainera bere hitzeikin "liluratu" edo "irabazi" egin nau.
Berriz jaioko balitz irakasle izango litzatekeen hori da irakasle hau, bere lana gustura eta motibazioz hartzen duena.
Robert Rosenthalen experimentuari buruzko artikulua irakurri ondoren eta horri buruz taldean eztabaidatu ondoren, guztion iritzia nahiko antzekoa dela konturatu gara. Oraingoan guztion artean sortutako iritzi horri buruz hitz egingo dut, nirea den iritzian arreta berezia jarriz.
Zaldiaren erantzunak emateko erreztasunaren eta irakasle batek ikasle bati arreta berezia jartzeagatik lortutako emaitza hobeagoen arteko lotura, gizakiok gorputzaren bitartez bidaltzen ditugun keinuak direla uste dut. Hala ere, aipatu beharra daukat ez nagoela guztiz ados edo gutxienez guztiz zihur, zaldiak emaitzak zeintzuk ziren jakitearen arrazoia pertsonaren gorputzean aurkitzen zituenik, hori horrela izango balitz liluragarria irudituko zitzaidalako.
Bestalde, irakasle batek uste izatea bere ikasleak oso trebeak direla eskola kontuetan edo kontrakoak asko eregiten duela ondoren ikasle hauek lortutako emaitzetan dioen pertsonarekin guztiz ados nago. Izan ere, egia da uste badugu aurrean dauzkagun haurrak oso azkarrak direla nahigabe aterako zaigu hauei gehiago eskatzea pentsatzen dugulako eskatzen ari garen horri erantzun al egingo diotela eta agian maila baxuago batetako klasean konformatutako gara gauza sinpleagoak erakustearekin.
Hala ere, ez dago zertan banatu behar haur azkarrak dauzkan gela bat eta haur normalak dauzkan gela bat fenomeno hau emateko. Hau da, gela berdin batean irakasle orok (nahiz ez zuen zertan horrela izan behar) dauzka bere ikasleak etiketatuta moduren batean eta etiketa horien arabera tratatzen ditu ikasle hoiek askotan. Beraz, irakasleak ikasle azkarrak direla uste dutenei gehiago eskatzen badie hauek gehiago saiatu beharko dira eta ondorioz hauek gehiago ikasiko dute gainontzekoekin alderatuta.
Askotan gainera ez du zertan izan irakasleak gehiago eskatzen duela zuzenean, irakasle horren jokabideari erreparatzea nahikoa izaten da ikusteko zein uste duen azkarragoa dela zein baino eta horrek ikasleri motibazio handia eskaintzen dionez ahalegin handiago egitea ekarriko du.
Amaitzeko, esan beharra daukat jarrera mota hauek ekiditen saiatu beharko zela edozein irakasle, berarentzat ikasle guztiak berdinak izan beharko zutelako eta ez zuelako zertan motibatu ikasle bat gehiago azkarragoa dela uste duelako. Izan ere, testuaren amaieran ondo esaten den moduan pertsona bat izan al duenaren arabera tratatu beharra dago eta ez denaren arabera horrela pertsona horrek gehiago lortzea da litekeena.
ROBERT ROSENTHAL-en EXPERIMENTUA
Robert Rosenthalen artikulua irakurri dugu eta taldekoen artean gure iritziak partekatu ditugu, denok aho batez hitz egingo banu bezalako elkarrizketa izan da, taldeko guztiok iritzi berdina izan dugulako artikulo honen inguruan.
Zaldiaren experimentuaren inguruan, zaldiari galderak egiten dizkion hori motibazioa duten irakasleekin alderatzen ari dela deritzot, guk, ikasleak izanda; zaldiak galdera egiten dion horri erantzuna ikusten dion moduan, ikasleok irakasle motibatuari aurpegian antzematen diogunaren irudia dela deritzot. Honez gain, esan beharrekoa da, nahi gabe jarritako aurpegiak erraz hantzematen ditugula bai gizaki eta bai animaliek, honela hauek gutaz espero duten hori jakin dezakegu.
Bestalde, hezkuntzari, edo hobe esanda bertako irakasleei, kritika egiten ari dela uste dut. Irakasleak ikasleen araberako jarrera dutelako, eta hauekiko duten motibazioa desberdina delako, haur bakoitzak dituen gaitasunen araberakoa hain zuzen. Irakasleak gehiago motibatzen dira jakintsuagoak diren haurrekin ez direnekin baino, eta honela ikasle "normalak" diren hoiekiko atentzioa eta interesa baxuagoa da. Honekin lortzen duten bakarra ikasle jakintsuak geroz eta jakintsuago izatea da, eta kasu askotan ikasle "normalak" diren hoiek desmotibatzea eta kalifikazio baxuagoak izatea. *
Testu edo esperimentu honek irakasleei haur guztiekin berdin jokatzeko eskatzen die, eta hauekiko interesa hauei erakusteko, baita motibatzeko ere. Honela haurrak motibatuago joango direlako eskolara.
*Honek Rajoi buru duen Espainiako estatua ekarri dit burura, jende aberatsa geroz eta aberatsagoa bihurtzen ari den bitartean jende txiroa geroz eta txiroago bihurtzen ari da.
Calasanz-en artikulua irakurri ondoren eta taldekideekin hitz egin ondoren laurok erabaki berdinera ailegatu gara. Robert-ek egnidako experimentua sinetsi beharko dugu, frogatuta dagoelako, eta suposatu beharko dugu gezurrik esaten ez duelako. Gainera argi dago modu batean edo bestean zaldiak erantzunak asmatzen zituela. Baina oso zaila iruditzen zaigu zaldi batek pertsonen begiradak hain ondo interpretatzea eta hauen bitartez emaitz ezberdinak lortzea. Egia esanda gizarte honetan, gezurrak esaten dituzten pertsona asko daude, eta pertsona askorik ez zaie ezertxo ere nabaritzen. Beraz pertsona batek hau egiteko kapaza bada, nola izan daiteke animalia batek begiradak ulertzea eta gizakiok berriz gezurrak ez nabaritzea.
Egia da, eta testuaren bigarren atalean egiten duen azalpenarekin ados gaude, pertsona batek duen jarrerarekin beste pertsonengan eragina izan ahal duela nahi gabe edo nahita ez. Eskolako eredua aparteko dela uste dut, egia esanda askotan gertatzen delako, eta azkarrak diren ikasleak ondo moldatzen dira irakasleekin eta traketzak direnak berriz ez.
Nik uste bi arrazoi daudela hau azaltzeko. Hasteko testuan esaten dena, hauxe da, irakasle batek asko espero duenean ikasle batengatik, bere ikasle motibatzen du, ariketa zailagoak ipintzen dizkio eta berarekin lan egitea efektiboa dela uste du. Kontrakoan ikaslea traketza daba, gehiagorik egin ezin duenean dagoela pentsatuta ariketa errazak eta motibazio falta plazaratzen dizkio ikasleari.
Bigarren arrazoia irakasleen nahia ikasleen aurrean da. Hauxe da irakasle batek azkarra den ikasle batekin gustura dago eta askotan jakin nahi du bere ikaslearen iritzia egoera ezberdinetan benetan interesatzen zaiolako. Alrebes traketza den ikasle baten iritzia bost axola bazaio ez du ikaslea entzun nahi, beraz ikaslea traketza izaten jarraituko du. Bigarren hau lehenengoarekin lotura handia duela esan genezake.
Beraz uste dugu, nahiz eta artikuluaren lehenengo zatia, hauxe da animaliari egiten dionean erreferentzia pixka bat subrealista izan, arrazoia izan ahal duela eta bigarren atalean, hauxe da eskolako eredua ipintzen duenean, guztiz arrazoia duela.
Taldekideak bat gatoz testuari buruzko iritzia ematean. Nire ustez, zaldiaren kasua nahiko subrealista iruditzen zait, baina frogatua baldinbago ala izango da. Hala ere, oso zaila iruditzen zait zaldi batek besteen begietan erantzun zuzena ikustea, hori nik erez ezin dut egin.
Eskolan egindako esperimentuari dagokionez, irakasle batek ikasle batenagan asko espero baldin badu, ikasle horri arreta gehiago jarriko dio gutxiago espero duen bati baino. Hori irakaslearen begiradan nabaritzen da, irakasle zure erantzunaz ziur ez badago bere aupegian igarriko da. Hala ere, nik uste horrek azkarrak direnak hobetzeko eta zailtasunak dituztenak aurrera pausorik ez egitea bideratzen ditu.
Aurreko ostegunean, urriak 11, ikasleok grebara deituak izan ginen Espainiar Gobernuak ezarritako legeen aurka. Izan ere, azken aldian gobernuak egiten dituen erreforma guztiak hezkuntza eta osasungintzari zuzenduak dihoaz txarrerako. Horretaz gain, egun hau aprobetxatu zen urriak 12ko Espainiar eguna hemen guk ez ospatu behar genukeen eguna dela ere aldarrikatzeko. Gainera, guri kalte egiten digute erreforma hauek, izan ere, lehen hezkuntzako irakasle izateko ikasten ari gara eta hezkuntzaren aurkako erreformak gogor kaltetzen hari dira hezkuntza. Esan bezala, Espainiako gobernuak, Wert ministrarik, hezkuntzari kalte besterik egiten ez dizkion erreformak kaleratzen ari da eta hori ezin dugu onartu. Orain arte unibertsitatera sartzeko froga bakarra selektibitatea izan den moduan, orain hezkuntza ministrariak horretaz aparte, LH6.mailan, DBH 4.mailan etaBatxilergoko 2.mailan froga batzuk ezarri nahi ditu eta nahiz eta batxilergoa arazo gabe gainditu aurretik egindako beste froga horiek ez gaindituz gero, ikasle hori ezin izango da unibertsitatera sartu. Hau falta zitzaiguna da, nahikoa dugu urteko kurtso guztiak gainditu eta selektibitateko froga gainditzearekin, orain hori jartzeko. Gainera, modu honetan ikasle asko egin nahi dutena egin gabe geratzen badira, era berri honetan praindik gutxiago. Hori gutxi balitz, ikasturte hasieran Alderdi Popularrak 49000 irakasle baino gehiago kaleratu ditu eta ikasle kopurua berdin mantentzen ari da. Geroz eta ikasle gehiago daude irakasle bakar batentzat, era horretan irakasleaz gain ikasleak ere galtzen ateratzen dira. Izan ere, irakasleak ezin die behar duten arreta osoa eskeini denei aldi berean. Honetaz gauz, gaur egun ordaintzen dugun matrikula oso garestia bada, oraindik gehiago garestitu nahi dute. Horrek ikasle asko beraiek ikasi nahi dutena ikasi ahal ez izatea behartzen dituzte. Nik ezagutzen ditut kasu batzuk non Upv-ko ikasketa bat egin nahi zuten baina matrikula kopurua altua denez eta gurasoei soldata jetsi egiten dieten ezin dutela ikasketa hori burutu eta goi-mailako ziklo bat egin behar izan dute. Hezkuntzak doakoa, kalitatekoa, demokratiko eta euskalduna izan behar du. Horrek ezin du horrela jarraitu, matrikula kopurua igo egiten da eta etxeko soldatak jetxi. Azken finean, honek aberatsak aberatsagoak egiten ditu eta arazo ekonomikoak dituztenak kaltu egiten ditu. Hezkuntzan murrizketak egin beharrean zergatik ez idra berain soldatetatik hasten? Edo beharrezkoak ez diren beste arlo batzuetatik kentzen? Arrazoi guzti hauengatik urriak 11ean ikasle guztiok kalera atera ginen erreforma hauekin ados ez gaudela argi uzteko. Horretarako gasteizen geunden ikaslean 12tan irten ginen Virgen Blanca enparantzatik eta bueltatxo bat eman ondoren bertara iritsi ginen berriro ere. Horren ostean lurreak eseri eta ikale abertzaleko kideek mmicrofonotik hitz batzuk esan zituzten. Hori grebari dagokionez, baina hurrengo egunean, urriak 12, hispanitate egunaren aurrean Gasteizko gaztetxean herri eskola antolatu zen goizeko 9etan. Nire ustez gobernuak ezarri dituen erreforma hauekhezkuntza kaltetzeko besterik ez dute balio, alde guztietatik astintzen dute gainera ( irakasleak, ikasleak, euskara...). Leloak dioen bezala hezkuntzak herritik herriarentzat izan behar du. Eta manifestazio batekin gauza askorik lortuko ez dugun arren, kalera atera behar dugu denok gure eskubideak defendatzera eta horrela ezin dugula jarraitu aldarrikatzera. Hementxe gasteizko manifertazioari buruzko bideo bat:
8 hilabete dira alderdi popularrak agintea lortu duenetik, eta arrezkero ikasleon eskubideak gero eta zapalduagoak aurkitzen direla arrazoi eraman da greba hau aurrera 2012ko urriaren 11an.
PPak krisia gainditzeko murrizketak egin behar direla esanda, aitzaki paregabea aurkitu du hezkuntza elitistago bat lortzeko, horregatik beharrezkoa iruditu zaigu horren kontran agertzea.
Beste erreforma batzuen artean ondorengoak iruditu zaizkit aipagarrienak eta bortitzenak:
- Lanbide Hezkuntzetako tasak garestitu dituzte.
-Zenbait autonomia erkidegoetan Lehen Hezkuntzako jantokietako baita liburen erosketara bideratutako diru laguntzak ezabatu egin dituzte.
- Selektibitate proba gehiago jarri nahi dituzte; LH 6. mailan, DBH 4. mailan eta azkenik 2.batxilergoan. Gainera batxilergoa gaindituz gero, selektibitatea gainditu ezean ez dute batxilergo tituloa eman nahi. Horrela ikasleentzat gero eta oztopo gehiago jarriaz.
-Unibertsitateko baita Goi mailako graduetako matrikulak garestituko dituzte, aurreko ikasturtean baina %66 garestiagoak bihurtuz.
-Espainia guztiako ikastetxeetan errekorteak egin nahi dituzte irakaslegoan.
Aipatu berri ditudan erreforma guztiei aurre egiteko ikaslok osatzen dugun multzoak elkarlanean aritu behar du, gure eskubideak diren horiek zapaltzen utzi gabe. Bestela, urte batzuk barru ez du ikasiko NAHI duenak AHAL duenak baizik eta hori niretzat ez da bidezkoa.
Horregatik greba honen bitartez eskatzen duguna ondorengoa da:
1- Unibertsitate publikoen tasetan igoerak ez egotea eta diru laguntzak ez murriztea, hauek guztiz beharrezkoak direlako zenbait familietako semeek ikasi al izateko.
2- Batxilergoa gainditzen duen ikasle orok unibertsitatean ikasteko eskubidea izatea.
3- Lanbide Hezkiten matrikulek ez igoerarik jasatea.
4- Hezkuntza publikoko irakasleen artean errekorterik ez egitea.
5- Kalitatezkoa eta doakoa den hezkuntza publiko euskaldunean ez aldaketarik egitea.
6- Gazteen artean langabezia ekiditzea.
Gure kasuan, gainera, ikasleak izateaz gain etorkizun batean irakasleak izan nahi dugunontzat erreforma hauek bikoitza eragiten digute. Izan ere, irakasleak gero eta haur gehiago dauzkate haien ikasgeletan eta horrek ondorio argia duuka; irakasle gutxiago daude lanean. Beraz, lanean irakasle gutxiago badaude guri zailagoa gertatuko zaigu lana aurkitzea. Honi jubilazio adina igo dutela eransten badiogu, amets batean bihurtzen du irakasle moduan lan egitea ikasketak bukatu ondorengo epe laburrean.
domingo, 14 de octubre de 2012
URRIAK 11x12, IKASLE GREBA:
Urriko 11an hainbat ekintza ezberdin egin ziren ikasleen
eskubideak defendatzeko asmoz.. Krisia hasi denetik gobernuak arlo ezberdinetan
egin ditu murrizketak baina batez ere, hezkuntzan eta osasungintzan eta hau
lotsagarria da.
Geure partez ikasleak beraz, helburu ezberdinak lortu nahi
ditugu greba honen medioz. Hasteko Espainako eta Euskal Herriko hezkuntzako
miniestroei esan nahi diegu ez ditugula bere murrizketak onartuko, hauek
baitira grebaren arrazoi nagusia. Horietako batzuk adibidez, iraskale baten
bajak beranduago kubritzea, aste bat eta piku ondoren ekarriz ordezkoak, edota
mugikortasun planerako murrizketak Euskal Herria mailan non %60 gutxiago egongo
diren.
Gainera irakasleak izango garenez, geure pertsonan duten erreperkuzioa
murrizketa hauek, bikoitza da. Irakasleen soldata orain dela hiru urte igo gabe
dagoela, eta gainera azken erreformen ondorioz gabonetako dirutza extra kendu
digute.
Bestalde Wert hezkuntza ministroak ezarritako legea nahi
duen bakarra da, Espainako hezkuntza zentralizatzea eta honen kontra baita doa
egindako greba. Gainera geuren gaien portzentai nagusia Madriletik inposatua
bageneukan orain portzeintai nagusiago ipini nahi digute lege honen bitartez.
Horretarako Bilbon ekintza ezberdinak egin dira. 7:30tatik
aurrera piketeak, apainketak etb egon dira Leioako unibertsitatean batez ere.
Gero hortik lau ordutara, hauxe da 11:30etan, Mikel Laboatik manifestazioa egon
da, Leioara zuzenduta, gero hemen metroa hartu dute eta Arriagara joan dira
ikasleok, eta hemen, Arriagan azken manifestazioa egon da, Eusko
Jaurlaritzaraino ailegatu dena. Azken honetan partu hartu dut nik.
Askotan pentsatzen dut nahiz eta ikasleok, pertsonak, geuren
eskubideak defendatzeko egiten ditugun ekintzak eta protestak ezertarako balio
ez izan ezin gara ezer egin gabe gelditu. Gehienetan gutaz barre egiten dute,
edota manifestatzaileen zenbakia asmatu egiten dute, gutxiengoa garela esanez
baina hori ez da horrela. Ez gara geldituko, geure desadostasunak behin eta
berriz utziko ditugu argi eta geurekin bukatu arte ez gara gelditu behar. Ezin
gara estatuaren txotxongiloak izan, eta pauso ezberdinak eman behar ditugu,
geure eskubideak defendatu behar ditugu eta gero eta protesta gehiago egin.
Agian egunen baten ziur nago, kasurik egingo digutela.
Hurrengo bideoan Euskal Herriko ekintzak eta mobilizazioak ikusi ahal ditugu:
Osteguna hilak 11 ikasle greba konbokatuan egon zen, greba honen zergaitia Alderdi Popularrak azken hilabeteetan langile eta gazteon eskubide historikoak murriztu dituela da, honekin krisia gainditzea helburu balute bezala. Hauek nahi dutena garbi dago, populazioaren gehiengoa gero eta pobreagoa bilakatzea; milaka langile kalean utziz edota osasun eta irakaskuntza publikoak deuseztatuz.
Esaterako, PPko Hezkuntza Ministraria den José Ignacio Wertek kalitateko doako hezkuntza hartzea ukatzen gaituen kontraerreforma baten berri eman zuen, bertan Unibertsitatera edota Goi Mailako Lanbide Hezkuntzara sartzeko oztopo ekonomikoak jarriz tasa ehuneko erdia baina gehiago igoz, estatuko 50000 irakasle kaleratuz, hiru errebalida ezarriz honela etapak gainditzeko oztopoak ezarriz...
Hau kontuan izanda aldarrikapen batzuk egin dira:
Langileen seme-alabak Unibertsitatera, ez errebalidarik, ez selektibitaterik. Batxillergoa gainditu duten ikasle guztiek eskubidea dute unibertsitatean ikasteko plaza bat izateko.
Nik pertsonalki greba honetan parte hartu nuen, ikasleon eskubideen alde protesta egiteko eta Alderdi Popularrak hezkuntza publikoaren aurka hartutako neurriei uko egiteko. Modu egokia iruditzen zait ikasleok kalera atera eta manifestazioak egitea protesta egiteko, honela lortu nahi dugun hori lortzera iritsiko garelako denok batera borrokatuz gero.