jueves, 29 de noviembre de 2012

OSTEGUN BAT, ESPERIENTZIA BERRI BAT

Ostegunero bezala, gaurkoan ere Ane eta ni I.P.I Sansomendi ikastolara joan gara egokitutako haurrekin klase interaktiboetan arituaz ahalik eta gehien ikasi eta irakasteko asmoarekin.
Beti egiten dugun moduan lehenengo 5. mailako haurrekin aritu gara "Lengua" ikasgaia lantzen. Bertan, haur "konfliktibo" horiekin lan egiteko pazientzia handia beharko genuela esan ziguten praktikekin hasi aurretik eta egia esan, arrazoia zeukaten. Hala ere, horrek ostegunero erronka berri bati aurre egin behar izatea dakar eta klasea gaurkoan bezala ondo joanez gero bertatik ateratzean daukazu poza are handiagoa izatea sortzen digu. Gainera, haur horiek eskatzen duten arreta oso handia da baina aldi berean haiek eskaintzen digutena ere asko da, izan ere, gurekin daukaten inbolukrazio maila oso altua da.
Aipagarria zait ere, nola batzuetan lanak egiten gauden bitartean ni izan arren dinamizatzailea badauden erantzunak ez dakizkidanak eta horretan laguntzeko beti daude prest haurrak.
Hala ere, orain arte esandako guztiarekin badirudien arren ostegun guztiak oso politak direla eta dena primerakoa dela klase horietan aurkitzen ditugun zailtasunak sekulakoak dira ere bai. Izan ere, haurrek egiten duten horretan atentzio jartzea oso zaila da gehien bat paperetan aurkitzen dutenean ez dutelako kasi inolako motibaziorik aurkitzen eta al duten guztietan lana egiteari uzten diotelako ez dutelako ikasteko gogo handirik.
Horregatik, gure presentziarekin haurren motibazioa handitzea lortuko bagenu, uste dut kurtsoa bukatzean egindakoarekin oso konten egon al garela.
Bestalde, 2. mailakoekin lan egitea ez da errazagoa ere ez. Izan ere, haur hauen jarrera askoz hobeagoa edo eramangarriagoa den arren haiei edukian azaltzea zailagoa da ere bai.
Irakasleak azaldu zigun bezala ikasgela honetan dagoen arazorik handiena dagoen maila desberdintasuna da, eta horren ondorioz klaseak ematea oso zaila omen da edukia aukeratzeko orduan zailtasun handiak aurkitzen dituelako. Horregatik, guk ere klase interaktiboak izaten ditugunean saiakera handia egin behar dugu haur guztiak ariketak batera egiten saiatzeko hori baita klase hauen helbururik nagusiena, haur batzuk besteei irakastea.
Hala ere, haur hauek eskaintzen diguten maitasun guztiarekin geratzen nahiz eta klasetik joan aurretik 7-8 haurrek eman didaten besarkada kolektiboarekin ez joateko eskatzen zidaten bitartean, benetan horren aurrean zailtasun guztiak txikiak geratzen dira.

HEZKUNTZA ETA KIROLA

     Aurrekoan esan bezala, ikasi nahi nuena erabakitzeko dudatan egon nintzan heziketa berezia eta kirolaren artean. Dagoeneko heziketa bereziaren inguruan hitz egin dudanez, gaurkoan nire beste dudaren eta aukeratu dudanaren inguruan hitz egingo dut, hau da, kirolari buruz. 

     Kirola txikitatik oso gogoko izan dut eta betidanik bai gurasoekin edo lagunekin erabat desberdinak diren kiroletan aritu naiz. Kirol guzti horien artean baten bat aipauko dut. Batetik, asko gustuko nuen igandetan gurasoekin eta hauen lagunekin Euskal Herriko mendi desberdinetara joaten ginean eta era horretan ingurua ezagutzeko aprobetxatzen genuen. Gainera, perretxiko garaia zenean, eguraldia zela eta perretxikoak biltzera joaten ginen eta primeran pasatzen nunen. Bestetik, lagunekin bai futbolean eta bai euskal dantzan aritu naiz. Hasieran lagun asko hasi ginen baina gaur egun bi besterik ez gara geratzen, baina neri horrek berdin dit. Izan ere, kirola egiten oso ondo pasatzen duet eta gainera, honi esker pertsona asko ezagutu eta lagun asko egin ditut.

     Kirolarengandik dudan sentimendu horrek bultzatu egin nau gaur egun zer ikasi nahi dudan erabakitzerako orduan. Gainera, era honetan, gustuko ditudan bi gauza elkarrekin egin ditzazket; batetik, kirola eta besteti, irakasle izan. Nire sentimenduak eta esperientziak alde batera utziz, argi dago kirola oso garrantzitua dela eta bereziki haur batengan. Izan ere, psikologian ikusi dugun bezala, kirol ezak haur batengan gizentasuna ekar dezake eta horretaz gain, alferkeria baita ere. Gainera, soinketa eta heziketa fisikoaren bitartez gure gorputzeko atal berriak ezagutzen dira, bereziki kirola eta gero agujetak izaten dituzunean. 

     Kiroletako irakaslea izatea niretzat zoragarria da, eta azken finean, nahiz eta ikasi beharreko edo barneratu beharreko irakasgai bat izan, irakasle horrek matekoak edo ingurunekoak dauzkan zailtasun eta ikasle berdidak dauzka, beraz, ez da errazago. Soinketako irakasle izateak, ikasleak gehiago ezagutzea ekarri dezake. Izan ere, askotan gertatzen den bezala, soinketa da ikasleek gogokoen duten ikasgaia, beraz, formalago eta arreta gehiago jartzen dute, orduan beraiek formal aritzean zu ere, aldi berea, formal zaude beraiekin eta klasea atseginago egiten da. Gezurra badirudi ere, soinketako klase batean asko ikas dezake ikasle batek ( beraien gorputza hobeto erabiltzen, gorputzeko zatiak elkar koordinatzen...) eta azken finean, hori oso garrantzitsua pertsona batentza eta bereziki haur batentzat.

    Honekin guztiarekin, esan beharar daukat ez naizela hartutako erabakiaz damutzen. Benetan egin nahi dudana eta izan nahi dudana soinketako irakaslea dela, beraz gogor arituko naiz lanean datorren urteotan minor horretan sartzeko. 





HAURRAK ETA ANTZERKIA


     


     Gaur egun, XXI. mende honetan, haurrak hezkuntza desberdin bat jasotzen hasten ari dira, bertan dinamikoagoak izateko talde-lana bultzatuz. Honez gain, eskolak: musika, ingelesa, matematika, informatika, soinketa... ikasteko aukera ematen diete haurrei. Eta non dago haurrentzako hain baliagarria den antzerkia edo gorputz interpretazioa?
     Antzerkia oso baliagarria da haurrentzat, bertan beraien pentsamenduak aska ditzaketelako eta baita imajinazioa landu ere. Ez ahal dugu kritikatzen haurren imajinazioa mugatzen duen guztia? ba hona emen hau landuko duen jarduera interesgarri bat. Bestalde, haurrak taldean egingo dute lan, eta beraz lotsa kanporatzeko ariketa aparta da, jendearekin erlazionatzea kostatzen zaion jendearentzat ere aproposa izan liteke.
     Haurrak antzerkian aritzeak ez du esan nahi haur hau aktore/sa bihurtzeko helburua izango dutela hauen gurasoek, baizik eta gorputza askatzeko eta haur honen pertsonalitatea aldatzeko ( besteengana irekitzeko) helburuarekin joan daiteke. Haur lotsatia izan gabe ere, antzerkian aritzeak autoestima igotzen du, eta bere buruarekiko segurtasun maila bat izatera hel daiteke haurra.
     Hezkuntzaren barruan antzerkia sartzeak arazo batzuk ekarri litzazke, gobernuak eskatuko ez lukeen ikasgaia izango litzatekelako, baina antzerkia sartu nahi bada, sartuko da hezkuntzan. Alde batetik, ikasleak gaiaren azterketa egin beharrean, gai hau interpretatu lezakete. Honela zihur nago errazagoa egingo zaiela gai hau ulertzea, eta baita barneratzea ere. Bestalde, dibertigarriagoa eta dinamikoagoa izango da honela klasea.
     Honez gain, eskolak ikasturte amaieran soilik bada ere, ikasleen antzerki eguna (euskaraz) proposatu lezakete, honela adin desberdineko haurrak nahastu eta antzerki bat egin dezakete, edota klase bakoitzak bere adinari egokitutako antzerkia aurkeztu ere.
     Imajina dezagun kurtso amaieran antolatzen dela ikasleen antzerki eguna, hau aurrera eramateko, nahikoa izango litzateke astero ordu bat inguru ensaiatzea, eta azkeneko asteetan ordu gehiagoren beharra egon beharko balitz gehiago sartzea. Zihur nago proiektu honekin haurrak izugarri motibatuko zirela, eta oso ongi pasatuko luketela. Horrez gain euskarazko antzerkiari indarra emateko balioko luke, eta Euskal Herrian apur bat galduta dagoen antzerkiaren kultura sustatzeko.
     Hau idatzi ondoren haurrak eta antzerkia batzen dituen bideo bat aurkitzen hasi naiz eta blog interesgarri hau aurkitu dut. Blog hau haur hezkuntzako haurrei zuzenduta badago ere, interesgarria iruditu zait.

miércoles, 28 de noviembre de 2012

ARGITARATZEKO

   Testu hau aukeratzeko arrazoia, gure ustetan irakasle on batek nolakoa izan beharko zuen hoberen deskribatzen duena dela da. Hau da, lehen aldiz ikas gela bateri aurre egin behar diogun momentuan galduak sentituko baginateke testu hau irakurtzea oso lagungarria izango zaigula uste dugu.
Horregatik aipatu berri dugun egoera horretan aurkitzen den edozein irakasle berriri gonbidatzen diogu gure taldeak aukeratutako testua irakurtzera, oso baliagarria suertatuko zaiolakoan.


IRAKASLEAREN BEGIETATIK

            Irakaslea, hezkuntza sistemak bere barnean duen beharrezko osagaia da. Irakasleak, haurrak gogoko izateaz gain, hauek maitatzen ditu eta hauekin eta hauengandik ikastea gogoko izan behar du. Egunero indarberrituta eta gogoz jaikitzen da, bere haurrek behar bezalako heziketa eta hezkuntza izan dezaten laguntzeko. Irakaslea gogoz jaikitzen ez bada, ez du lana ongi eta gustura egingo. Gainera, motibazio falta berak izateaz gain, hau haurrei bidaliko die eta hauek ez dira gustura eta gogotsu joango eskolara.
                Irakasle izatea erraza ez den harren, irakasle izateko ikasi duen horrek gogoz hartu behar du lana. Gogotsu hartzen badu, eta benetan irakaskuntza gogoko badu; esperientziaren bidez, umeak behatuz, talde lana bultzatuz, haurrak motibatuz, haurrengandik ikasiz... irakasle ona izatera iritsiko da. Honek ez dio kenduko, halaber,hezkuntzako bidean izango dituen arazoak: gainontzeko irakasleekin, haurrekin, gurasoekin...etab. Baina hauek konpontzeko moduak bilatu behar ditu. Arazoei aurre eginez, eta ez hauen atzean ezkutatuz.
                Hezkuntzaren osagaiak ez dira irakasleak eta ikasleak soilik, familia ere alor garrantzitsua da hezkuntza sistemaren barnean, hain zuzen ere, gaur egun irakasle batek topa dezakeen arazo nagusi bat familiarena izan daiteke. Haurrak dituen akatsak onartzen ez dituen familiaren kasua, edota haurren gaineko erantzunkizun handia eskatzen duten familien kasua esaterako. Hau gainditzeko, irakasleak, konfiantza helarazi eta bere buruaz seguru egon behar du, eta hau adierazi behar die gainontzekoei. Era berean; hitz eginez ( besteen lekuan jartzeko trebetasuna izanez, noski), besteen argudioak entzun eta ulerkorra izanez egin behar die aurre arazo hauei.
                "Lekuan lekuan ardiak, beltzen artean zuriak" esaera zaharrak dioen moduan, hezkuntza sisteman denek elkarrekin lan egiten dute, baita ikasgelan ere. Gela batean irakasleak ikasle ugari ditu, eta denak ezberdinak izango diren harren, denekin harreman bera mantendu behar du, denak maitatu. Irakasleak haur guztiekin tratu bera izan behar du, eta zailtasunak dituzten haur haiei; berak laguntzeaz gain, talde lana bultzatu eta haurrak elkarlanean aritzea proposatuko du. Honela, haurrak elkarrekin eta elkarrengandik ikas dezaten. Adimen desberdineko haurrak batu, bakoitzak bere ezagutza adierazi eta besteenak barneratuz.
                Laburbilduz, irakasleak argi izan behar du lortu nahi duen hori. Hezkuntza sistema aldatu bada ere, gainontzeko sistema guztien erritmoaren atzetik dirau, irakasleak hau aldatzea beharrezkoa delakoaren pentsamendua izango du. Honela, klase guztiak dinamikoagoak egin eta talde lana bultzatuz . Haurrak motibazio hori galdu ez dezaten. Eta hezkuntzako ikasgaiez gain, errealitateko gizarteak etorkizun batean jarriko dizkien oztopoak gainditzeko gai izan daitezen haurrak; elkarrekin eta elkarlanean biziz.

                                                                 Josune Azurmendiren testua, moldatu gabea.

ERRUBRIKA

     Taldekideon artean errubrika bat egin genuen, eta bertan ezkerrean aipatzen ditugun talde-lan batean lantzen diren kontzeptu hauek, beren lanketaren arabera; txarto, nahiko, ondo eta bikain bereizteko egoera batzuk azaldu genituen lauki bakoitzean. 
     Honekin, lauhilabetea amaitzean taldeak egin duen lana eta taldean egon diren egoera hauen balorazioa egingo dugu, bikain egin duguna jakiteko, eta txarto, nahiko edo ongi dagoen hori hurrengoan hobeto egiten ahalegintzeko.
     Errubrika honetan guk geure erara, lan-talde batek nola funtzionatu beharko lukeen eta honek aurki ditzazkeen egoerak aipatu ditugu. 


10 GAITASUN. ESKU HARTZEA.


Perrenoud-ek liburu honekin, gaur egungo klase emateko eraren aldaketa bilatzen du. Lehenengo klaseak ematen zituzten irakasleek, ez zituzten behar liburu honetan azaltzen diren gaitasunak, banakakoa zelako heziketa. Oso gutxi ziren ikasleak, soilik goi mailako klaseko seme alabak izaten zutelako hezkuntza. Baina ikasleen kopurua nagusituz joan zen heinean, irakasleen klase emateko era aldatu behar zen.

Orain dela hogei urte ematen zen hezkuntza, ez dauka zer ikusirik gaur egun ematen denarekin. Gure gurasoek ikasten zutenean, irakasleak materia irakasteaz arduratzen zen soilik. Ume guztiak beraien eserlekuetan esertzen ziren, eta talde eta joku dinamikaren erabilpena, gehienetan alde batean uzten zen.

Ikusita gaur egungo hezkuntza sistema aldatu behar dela, Perrenoud liburu hau idatzi zuen, eta gaur egungo egoera askotara egokitu ahal dugu liburuko informazioa.
Gu irakasleak izango gara, eta liburu honetan irakurritako gaitasunekin eta helburuekin ados egonda geure etorkizuneko klaseetara egokitu ahal ditugu hemen emandako pausuak.

Geure eskolak lanbideen astea prestatzen du urtero, eta klase bakoitzari ogibide bat prestatzea egokitzen zaie, hirugarren sektoreko ogibidea. Ekintza honekin eskola orokorki Perrenoud-ek izendatutako gaitasunak eramaten ditu akabo. Eskolako kontseilu bat sortu behar da, laugarren gaitasunan aipatzen den moduan, eta eskolako irakasle guztiek, lortu behar dute beraien ikasleen inplikazioa eta motibazioa. Modu honetan irakasleek, beraien eskura dituzten material eta errekurtso guztiak erabiltzen dituzte eta “Eskolako kudeaketan parte” hartzen dute.

Geure glasea à 8-9 urteko gela da eta ileapaindegiko ogibidea tokatu zaie.
Horretarako gu irakasleak izanda, Perrenoud-ek izendatutako gaitasunak erabili ahal ditugu geure klaseko kudeaketa ondo koordinatzeko.

Eskolako ikasle guztiei gezurrezko diru kopuru bat banatuko zaie, eta astean zehar ogibide ezberdinetatik igaro ahal dira. Modu honetan à aste bukaeran diru gehiago lortzen duen klasea irabazle izango da.

Praktikari hasiera emateko à

- Irakasleak, klase ikasleek beraien artean lana banatzen dutela ziurtatu behar du. Honela bakoitzak lan zehatz bat eginez, guztiok batera la ona egin dezakete.
Irakasleak ikasleek lana modu egokian banatzen dutela ikusi behar du, eta horrela ikasle bakoitzak ondo egiten duen praktika egingo duela ikusi. Modu honetan, eta taldeko lana denez, ikasle batek beste ikasleak lagundu ahal ditu, eta elkarrekin helburua lortu ahal dute. Ikasleak hemen, Perrenoud-ek adierazitako “Ikasteko egoerak antolatu eta animatu”, “Ikasketa progresio kudeatu” eta “Talde lana egin” gaitasunak erabiltzen ditu. 

- Ikasleek lana banatuta daukate, adibidez batzuk ilea garbitu, beste batzuk ilea tintatu, beste bik idazkari izan, bezeroei ordua eskatzeko... Behin lanak banaturik egonda, bestelako arazoak sortu ahal dira à - Klaseko talde batzuetan desorekak egon, eta batzuk beste batzuk baino gehiago egin eta inplikatu.
Honen aurrean irakasleak bere ikasleak motibatu ahal ditu eta hauen inplikazioa sustatu ahal du. Pedagogia erabiliz, taldeko kideen arteko berdintasuna lortu behar du, ahal duen heinean eta beraien arteko solidaritatea bilatu behar du, ikasleek beraien artean lagunduz. Argi dago, eta ikasleak argi izan behar dute, ez dela soilik irabaztea helburua baizik eta ariketa hauekin taldeko lana sustatzen dela, eta adibidez diruarekin kontuak egiterakoan matematika praktikatzen dela, eta bezeroekin hitz egiterakoan Euskara praktikatzen dela. Modu honetan irakasleak “Lanbideko arazoiei eta eginbeharrei aurre” egiten die.

- Ekintza honekin batera, “Teknologia berriak erabili” ahal ditugu. Agian geure kasuan, ez hainbeste eta soilik idazkariak ordua hartzerakoan portatilak erabiltzea, baina beste ogibide batzuk egiten dituzten klaseak adibidez, informatika klaseak ematen dituztenak, teknologiarekin harremanak nagusitzen dituzte.

- Gurasoak ezin dira alde batean geratu eta horrexegatik, asteko asteazkenean gurasoen arratzaldea da, eta umeek ordu eta erdi gehiago ematen dute eskolan beraien gurasoei jorratzen duten ekintza ikusteko, eta gurasoek beraiekin parte hartu ahal dute, irakasleei gezurrezko dirua eskatuz. Modu honetan “Gurasoak informatu eta inplikatu” egiten dira beraien seme-alaben hezkuntzan.

Beraz uste dugu, Perrenoud-ek egindako lana, benetan, Lehen Hezkuntzako egoera askotan erabilgarria dela, eta oinarritzat erabili ahal dela, eskolako ekintza ezberdinak akabo eramateko, eta eskolako hezkuntza sistema hobetzeko.

lunes, 26 de noviembre de 2012

BARAKALDON, KIROLA.


Barakaldoko webgune honetan sartu naiz gaur, Barakaldoko zerbait kontatzeko asmoz, neure herria baita eta berri guztien artean interesgarria iruditu zait aipatuko dudan hurrengoa.

Berri honetan ikus dezakegu nola, "Carrera Internacional de Santurce a Bilbao" atzo, arazoak 25 ospatu zen, hogeita laugarren edizioa izanda.
Barakaldon jadakin famatua izandako ekintza hau apartekoa iruditzen zait. Oso gutxitan ikusten dira, herriek kirola sustatzeko ekintzak egiten dituztela. Honetan adibidez, 3000 pertsona parte hartu dute, hamasei kilometroko lasterketa honetan.

Honelako ekintzen artean, Korrika, Ibilaldia, Araba Euskaraz edo Kilometroak aurkitu ahal ditugu. Nahiz eta azken hauek azken urteotan, farra botatzeko erabili, behintzat euskara eta kirola egitea sustatzen dute.

Nire ustez, kirola sustatzen duten ekintza guztiak garrantzitsuak dira. Merkatu gastronomikoen kopurua oso handia da, eta merkatu eta gune berezi gehienak, kontsumora daude bideratuta. Gaur egun edozein gauza egiteko ordaindu behar da, eta gehienetan prestaturiko ekintza gehienak dirua ateratzeko erabiltzen dira.

Gaur aipatutako hau berriz, esan moduan, hogeita lau urteko tradizioa izanda, kirola egiteko eta guztiok batera osasuntsua den zerbait egiteko balio du. Pozgarria da jakitea adibidez, goiz horretan seme-alaba kirolzaleak, beraien gurasoekin joan ahal direla elkarrekin kirola egitera, kasu honetan korrika egitera. 

Adibidez Euskal Herri mailan, nibel altuko kirolarien kopurua eta egunero kirola egiten duten pertsonen kopurua oso handia da, eta pertsona hauei zuzenduta dauden ekintzak oso eskasak dira lehen esan dudan, moduan, beraz, poztasunez ezagutu dut berri hau, eta espero dut urte askotarako izatea. Eta espero dut etorkizuneko ekintzak nagusitzea, eta batez ere informazio ematea, askotan informazio falta delako erruduna. Lehen esandako merkatuak behin eta berriz iragartzen dira, baina kirolarekin zerikusia duten ekintzen publizitatea askoz eskasagoa da, ni kirolzalea izanda, asko kostatzen baitzait hauen berri izatea, eta ia egunero joaten naiz gimnasiora.


lunes, 19 de noviembre de 2012

ASTELEHEN BAT, ESPERIENTZIA BERRI BAT.

Gaur ere Sansomendiko eskolan izan naiz, asteleheneroko moduan. Aurreko bi asteetan bezala gogotsu joan naiz, astelehena ongi asteko modu bat delako haur hauei laguntzea. Lehenengo klasean euskara izan dut, eta ikasgaia gogoko dudanez, gogotsu aritu naiz haurrei aditzak egiten lagunduz. Klase honetan aditzak idatzita zeuden denboraren arabera sailkatzeko ariketa egiten lagundu diet haurrei.
Euskaraz jardun nahiko nukeen harren, asko kostatzen zait haur hauengana euskaraz zuzentzea, hizkuntzaren oinarri eskasa dutelako eta hizkuntza ongi ulertzen eta menperatzen ez dutelako. Ariketa hasi bezain laister haurren zalantzak hasi dira, euskarazko hiztegia ongi ulertzen ez zutelako. Honekin euskararen inguruan duten jakintza maila eskasaz ohartu naiz, eta irakasle baten laguntza ezinbestekoa dutela ere bai.
Hau ikusita, ariketaren zati handiena nire laguntzaz egin behar izan dute, eta oso modu motelean gainera. Haur gehienen jarrera ona bada ere, badaude gaizki portatzen direnak, eta baita talde-lanean dauden bitartean "ilargian" aurkitzen diren haurrak ere. Ikusgarria da haurrak elkarren artean laguntzeko duten gaitasuna. Aurreko astean ez bezala, gaurkoan haur konkretu bati izugarrizko laguntza eman diolako bere ikaskide batek. Hau ikusteak asko poztu nau, eta klaseko irakasleari ere esan diot.
Ondoren jolasgaraia iritsi da, eta haurrak izugarri maitakor egon dira. Besarkadak eta muxuak jaso nahi zituzten, honela eurek guganako duten maitasunaz ohartu naizen moduan, ni ere haur hauek maitatzen hasi naizela nabaritu dut.
Jolasgaraia amaitu eta 5. mailakoekin ingeles klasea izan dugu. Irakasleak, gaurkoan ikasleak oso aztoratuta zeudela esan digu, baina gogotsu hartu dut klasea. Gaurkoan talde batekin jardun dut denbora guztian, eta aurreko bi asteetan ez bezala, nire taldeko umeek egin beharreko ariketa guztiak amaitu dituzte. Ariketa hauek amaitzeak baina gehiago poztu nau, nik nire aldetik jarri dudan gogoak eragina izan duela ohartu naizenean. Haurrak gustura aritu dira lanean, eta denak elkarrekin. Ariketa guztiak amaitzeaz gain ongi egin dituzte ariketak, eta irakaslea bera ere txundituta geratu da haurren lanarekin. Gainera, ikasleak gustura aritu dira lanean, eta ez dira une batean ere ariketak egiteaz aspertu. Hau txundigarria iruditu zait, gela horretako haurrek duten ingeles maila eta ingelesarekiko jarrera onena ez delako. Ni haurrak motibatzen saiatu naiz, eta ariketaren zati bat ongi egiten zutenean animoak eman eta lanean oso ongi ari zirela esaten.
Klasea amaitzean, ikasle batek zera esan dit: "profe, hoy has trabajado muy bien!" . Hau entzuteak izugarri poztu nau, eta are gehiago ni hauei ematen saiatu naizen laguntza hori hauek jaso eta eskertzeak. Ikastetxetik irrifar batekin atera naiz, eta oraindik ezin dut ahotik kendu. Gaur, astelehena, esperientzia berri batekin sartuko naiz ohera, gustura eta hurrengo astelehena iristeko gogo izugarriaz. Nigatik izango balitz, abendurarte beharrean ikasturte osoan zehar egongo nintzateke haur hauekin lanean. Hauei irakatsiz eta hauengandik ikasiz.

sábado, 17 de noviembre de 2012

HEZIKETA BEREZIA

Sarrera hau heziketa bereziaren inguruan egitea oentsatu dut, Gasteizera heziketa fisikoa egitera etortzea pentsatu baino lehenago, Donostin heziketa berezia egin nahi nuelako. Oso gogoko dut heziketa bereziaren arazoak edo zailtasunak dituzten umeek beraiekin zaudenean transmititzen dizutenagatik. Nik ezagutzen dut Sindrome Dow-n daukan neska bat eta berarekin nagonean oso gustura egoten naiz. Hasiera batean kosta egiten da pertsona ezagutu eta batez ere  berak zu ezagutzeko, baina behin biok elkarri ezagutzen dionean beraiekin lanean aritzea oso polita da. Laguntza hau jasotzen duten ume hauek zailtasunak edo arazoak dituztelako jasotzen dituzte eta askotan beraiek ohartzen dira, orduan zeozer berria ikasten dutenean oso pozik jartzen dira, ez dizute ikasgela bateko ume batek transmititzen dizuna transmititzen.

Laguntza behar duten haurrek jasotzen dituzten laguntzak era desberdinekoak dira beharrei eta promgramazioren arabera aldatzen baitira. Ez dute zertan banakako laguntzak izan behar, kasu askotan talde txikitan jartzen dira. Azken honek, ikasleei oso ondo egiten die; izan ere, taldeka egotean, irakasleak esaten dienaz gain elkarrengandik asko ikasten dute eta askotan ikaskide batek ematen dizun laguntzarekin irakasleak esandakoarekin baina hobeto ulertzen duzu. Laguntza hauek taldeka nahiz banaka jasotzeaz gain, era askotara eman daiteke.

Batetik, apoia dago, hau ikastetxeko irakaslea bat da hezketa berezian lizentziatutakoa. Irakasle honek ez du zertan gela barruan egon behar apoioa gela barruan edo kanpoan eman daiteke, hori irakaslearen eta ikaslearen beharren arabera. Irakasle batzuk uste dute ikasle batzuk ikaslega barruan bere klasekideekin baldin badaude hobeto ikasiko dutela eta beraientzan hobeto izango dela, baina badaude ikasle batzuk ikasgela baten barruan beste ume batzuekin egon ezin daitekeena arrazoi desberdinengataik.

Bestetik, departamenduak eskola batera bidaltzen duen laguntza dago, P.T deiturikoa. Hau aurrekoa bezalakoa da baina desberdintasun bakarra da, eskolako irakasle bat izan beharrea, esan bezala, departamenduak bidalitako pertsona bat dela.

Azkenik, psikologo, fisio, logopeda.. eta horrelako espezialistak dauzkagu. Arazoak dauzkaten pertsonen artean mailak eta mailak daude, orduan, badaude batzuetan ikasle batzuk apoioa edo P.T-a ez dela nahikoa eta orduan laguntza berezi horiek behar dituzte. Hala ere, ikaslea berezia baldin bada eta laguntza berezi hori behar baldin badu, laguntzaile hauei auxiliar deritzote.

Azkenik esan beharra dago gaur egun laguntza hauei esker haur asko aurrera ateratzen direla eta beraien zailtasunak izateaz gain, emaitza onak eta aurrerapen garrantzitsuak egiten dituztela eta hori irakasle berezi hauei esker dela. Baina, arlo honetan aldaketa ugari daude gobernu aldaketak direla eta. Orduan, honetan aritzen diren asko kokoteraino bukatzen dute ez dakitelako ondo zer egin behar duten.

jueves, 15 de noviembre de 2012

Boluntario lanean bizitako esperientzia

Gaur aurreko astean bezalaxe Ipi Sansomendi ikastetxera joan naiz boluntario gisa aritzera. Esan beharra daukat lehenengo aldiz joan nintzenean nahiko "beldurtua" joan nintzela. Izan ere, bilera egun genuen goiz hartan eskolako ikasketa buruak eskolaz hitz egiterako orduan ez zituen gauza on asko esan, bereziki Amaia eta niri egokitu zaigun taldeari buruz. Hori dela eta, esan bezala, nahiko urduri joan nintzen baina mahaian eseri eta haurrekin lanean hasterako orduan hori dena alde batera utzi eta disfrutatzen hasi nintzen.

Lanean aritu ginen lehenengo ikasgela 5.mailakoak ziren, irakasleak aldez aurretik aipatutako gela. Amaia eta biok bajoitza mahai batean eseri eta niri egokitu zitzaidan mahaiko ume batek izena galdetu eta berahala abesti bat egin zuen nire izenareki, horrek grazia asko egin zian. Une horretan hasieran neraman pentsamendua aldatu eta disfrutatzen hasi nintzen. Haur xelebreak dira, nahiz eta uneren batean atentziao deitzea eta pare bat gauza esatea ez datorkien ondo. Ordu hori segituan igaro zitzaidan eta oso gustsura aritu nintzen haur horiekin lanean.

Ondoren, 2.mailako haurrekin matematikak egitea tokatu zitzaigun. Hauek aurrekoek baino gehiago harritu ninduten baraien matematika mailagatik eta gaur oraindik gehiago. Batuketak egiteko zailtasunak izateaz gain, zenbakiak esaterako orduan ere asko ez dakizkite izenpentzen, 57, esaterako. Batuketekin ere berdin gertatzen da gaur, adibidez, haur horietako bat debora luzez egon da 8 gehi 0 egiteko. Kasu askotan pena pixka bat ematen diate haur horiek.

Irakaslea eta gu ez gaituzte berdin tratatzten. Nire kasuan, oso ondo hartu naute eta solasean ibili gara kirolaz edo beste hainbat gairen inguruan hitz egiten eta beraiek ere gustura daudela nabaritzen dut, Egia esan, pozten naiz eskola hori egokitu izanaz. Izan ere, esperientzia moduan balio izan dit eta beraiek ere transmititzen dizutena asko gustatu zait. Guzti honekin ondorioztatzen dudana da, hasieran beldurrarekin sartu nintzela baina bertatik lehenengo aldiz atera nintzen momentuan berriro osteguna iristea nahi nuen ikasgeletan ume horiekin berriro egoteko.

miércoles, 14 de noviembre de 2012

MAPA KONTZEPTUALA


Guk egindako mapa kontzeptuala nahiko simple eta ulergarria da. Egindako lehenengoa izatean, nahiko konplikatua iruditu zaigu eta beraz ez dugu oso konplexua egin nahi izan. Modu honetan, guztiek ikasi dugun geuren artean konpartitu dugu eta eskema hau atera zaigu.

Egia izanda guztien esperientziak oso antzekoak izan dira. Guztiok egon gara gustura irakasleekin eta hezkuntzaren inguruan gai ezberdinak jorratu ditugu. Ikusi ahal duzuenez, lau azpiatal nagusi ipini ditugu, hezkuntza sistema, irakasleak, ikasleak eta gurasoak. Laurok gai hauetan antzeko aritu gara.

Ia guztiok gai berdinak jorratu ditugun arren, esan beharra dago, Jaionek azaldutako TDAH-a eta “Educacion Bulimica” eta Amaiak aipatutako gurasoen atala besteei beste ideiak eman dizkie, honetan landu ez zutelako.

Beste puntu garrantzitsu bat konfiantza dela uste izan dugu, horrezegatik nahiz eta gurasoengan egotea ondo egongo legoke, irakasleen eta ikasleen arteko harreman moduan azaldu dugu mapa kontzeptualean.


martes, 13 de noviembre de 2012

TALDE INTERAKTIBOETAN LAGUNDUZ


Aurreko astean, azaroak 5 astelehena hasi nintzen Sansomendiko eskolan talde interaktiboetan parte hartu eta haurrei lagunduz. Sansomendi eskola publikoa da, eta bertan ikasten duten haurrak atzerritarrak eta ijito arrazakoak dira. 
10 etan sartu ginen eta lehenengo orduan euskara izan genuen 4. mailako haurrekin. Ikaraz eta urduri joan baginen ere, gogotsu azaldu ginen. Klasera sartzeko itxaroten ari ginen bitartean klaseko haurrek eskuarekin agurtu ziguten klase barrutik, eta oso pozik ziruditen, honek apur bat lasaitu gintuen. Klasera sartu eta bakoitza haur talde batekin eseri ginen. Lehenengo momentutik gogotsu hartu nuen lana, eta esperientziaz gozatu eta ikastea zen nire nahia. 
Euskarako klasea, baina haurrek euskararen maila oso baxua zuten. Erderaz hitz egin behar izan nuen hauek uler zezaten. Honek tristura sortu zidan. Euskarazko hitzak ordenean jarri behar genituen eta hitz askoren esanahia galdetu zidaten. "Profe" hitza erabiltzen zuten niri galderak egiteko, eta hau lehenengo aldiz entzutean zirrara berezi bat eragin zidan, arraroa egin zitzaidan hau entzutea. Honez gain nire harreta bereganatu zuen beste gauza bat zera izan zen, haurrek nire atentzioa lortu nahi zuten, eta galdera ugari egin zizkidaten, nire bizi pertsonalaren inguruko jakinmina erakusten zutenak. Hitz egiteko gogo handia zutenez, ariketa bat egiten genuen bakoitzeko galdera bat erantzungo niela esan nien, eta honela lan ugari egin genuen.
Ondoren ingeleseko klasea izan genuen 5.mailakoekin. Izugarrizko atzerapena nabaritu nuen ingeles aldetik. Haurrek ahal dutela somatu nuen, baina gogo askorik jartzen ez dutela ere bai, agian ingelesak motibatzen ez dielako izango da. Honez gain, ondo hartu ninduten, baina gehiago kostatzen zitzaien ni onartzea, eta hauek ez zidaten nire bizi pertsonalaren inguruan ezer galdetu. 5. mailako klasean gehien harritu ninduen gauza "La que se avecina" ko Amador pertsonaiarekiko izugarrizko obsesioa dutela, eta hau izugarri imitatzen dutela.
Atzo bigarren eguna izan nuen, eta astelehenak honela pozik hasten ditudala somatzen hasi naiz, 4.mailako haurrekin izugarri ongi pasatzen dut Euskerako klasean. Atzo gainera, ikasgelara sartu orduko haur batzuk etorri zitzaizkidan besarkada bat ematera, eta honek izugarri poztu ninduen. Klasea amaitzean hauetako batek ez joateko eskatu zidan, eta berarekin geratzeko. Astelehenean itzuliko nintzela esan nion, eta besarkada bat eman. Haurrak izugarri eskertu zidan hau.
Bigarren klasea berriz ere ingelesekoa izan zen, eta bertan arazo bat sortu zitzaidan talde interaktibo bateko haur batekin. Irakurtzen hasi behar ginen eta berak ongi irakurtzen ez zuen hura nik irakurtzen nion, honela harro jarri zen nirekin, eta irakurri behar ez bazuen ez irakurtzeko esan nion, honela beste taldekideak ez zituen oztopatuko. Besteek ez zioten kasurik egin, eta niri lagunduz geratzen zena irakurri zuten. Ondoren, ariketa bat egin behar genuen, eta irakurri ez zuenari ia ariketa egin behar zuen galdetu nion, honek ezetz erantzun zidan behin eta berriz galdetu ondoren. Hau ikusita beste taldekideengana zuzendu nuen nire harreta, eta honen haurrean : "que noo, profe, que lo voy a hacer" esan zidan. 
Klasea amaitzean ingeleseko irakaslearekin hitz egiten geratu ginen, eta niri ez ezik gainontzeko laguntzaileenganako errespetu falta ere izan zuela esan zuten. Irakasleak lasai egoteko esan zigun, arazoa pertsonalak dituela haurrak eta atentzio falta izugarriagatik egiten dituela horrelakoak.
Astelehena iristeko gogoa dut, haurrak maitatzen hasi naiz, eta lehenengo egunekoa baina gogo handiagoz joaten naiz klasera, orain bertan ditudan haurrei zailtasunak gainditzeko erronkan lagundu nahi diedalako. Izugarria iruditzen zait, haurrek beste haurrekin zenbait ikasi dezaketen, eta guk, laguntzera joaten garenok zertaz ohartu dezakegun. Haur hauek laguntza handiagoa behar dute, eta ni hau emateko prest nago.



viernes, 9 de noviembre de 2012

HEZIKETA FISIKOA, BEHARREZKOA.

     Kirolari buruz egindako azken sarreran aipatu nuen moduan, haurren garapenerako behar- beharrezkoa den zerbait da hauek mugitzea.
Garrantzi hori justifikatzeko argudio asko dauden arren, gaur egun, badaude oraindik irakasleak uste dutenak hezkuntza fisikoaren klaseak bigarren mailakoak direla. Klase hauetan haurrek ez dutenez zertan esfortzu intelektualik egin eta bertan ikasitako materia ez denez zertan liburu batean agertu , askok uste dut klase horiek ez dutela garrantzi askorik. Horregatik, klase orduak nonbaitetik kendu beharko balira, soinketa orduak kentzea dela aukerarik onena uste dute.
Niretzat ikuspuntu hori guztiz okerra da, izan ere, haur askok ez dute ia kirolik egiten eskolaz kanpo ez esateagatik askok ez dutela kirolik egiten eskolatik ateratzerakoan. Haurren mugimendu falta horrengatik arazo asko datozte ondoren gaixotasun moduan edo bestelako modutan.Ondorioz, irakasle guztiek heziketa fisikoko klaseei behar adina garrantzia ematea beharrezkoa da. Horretarako, baliteke gimnasia klaseekiko desadostasun gehien adierazten duten irakasleekin elkarrizketa luzeak eduki behar izatea bi blogeko sarrea hauetan defendatzen ari naizena azaltzeko.
Bestalde, nire ustetan heziketa fisikoko irakasle on batek nolakoa izan beharko zuen deskribatuko dut.
Hasteko, beste edozein irakasgaiko irakaslek bezala irakasteko gogo asko edukitzea guztiz beharrezkoa da, nahiz kasu honetan irakasten dena desberdina izan. Ondoren, kirola oso gustokoa izatea beharrezkoa iruditzen zait; izan ere, irakasleak ez badu kirola maite zaila egingo zaio bere ikasleei horren garrantzia transmititzea.
Irakasle hauek oso dinamikoak izatea garrantzitsua da, horrela bere klaseak dibertigarriak izatea lortuko du joko desberdinen laguntzaz haurrak kirola egiten jarriaz.
Gainera, bere haurrekin guztiz inbolukraturiko irakaslea izan behar du gimnasiako irakasle on batek eta haiei kirol desberdinak irakasteko gogo asko daukana. Horrela, haur horiek etorkizun batean egin al izateko gustuko kirol bat aukeratzea lortzea izan behar du bere helburua; baita ikasle hoiei bizimodu osasuntsu baten berri emateko prestatua dagoen irakaslea.
Amaitzeko, soinketako irakasle on batek eduki beharreko gauzarik garrantzitsuena bere lana asko maitatzea da. Izan ere, lanera gustura doan irakasle batek egunero aurkituko ditu motibazioak bere lanean aurrera egiteko eta etengabeko formakuntzan aritzeko bere klaseak ez aspergarriak bihurtzen hasteko.

jueves, 8 de noviembre de 2012

IKASGELA BATEAN, LEHENENGO EGUNA.

      Gaur, 2012ko azaroaren 8an, ikasgela batean ikasle moduan sartu ez naizen lehen aldia izan da.
Esperietzia bezala, hitzekin azaldu ezineko zerbait izan da; eta kurtsoa hasi denetik ea magisteritza ikastea aukera ona zen galdera noizbat bururatu bazait, gaurkoa ondoren zihur nago ez zaidala berriro burutik pasatuko.
Egia esan, Ane eta ni oso izutuak sartu gara hasiera batean gelara. Izan ere, arazo ugariko gela zela guria esan ziguten eskolaren aurkezpen egunean eta edozein arazo izanez gero zuzendaritzara jaisteko esan zigutenean gela horretara sartzeko gogoak desagertuz joan zitzaizkigun.
Gaur, Sansmondira bidean geundela haurrak nolakoak izan zintezkeen inguruan hipotesi ugari egin ditugu eta klasera sartzeko minutu batzuk falta zirenean ez geneukan itxaropen handirik guri egingo ziguten ongietorria asko gustatuko zitzaigun edo ez. Hala ere, gelara sartu eta haurrak ezagutu ditugun momentu berean desagertu dira gure beldur guztiak. Izan ere, hasiera batean esan zigutenarengatik oso hurruti ikasleak oso irekiak agertu dira gurekin eta lehen momentutik nabaritu ditugu guregandik oso hurbil.
Egia da, gela berezia dela egokitu zaiguna lehen orduan; 9 ikasle dira bakarrik, gehienak eskolara iritsi berriak edo bestela haien komportamenduan zenbait arazo azaltzen dituztenak.
Haurrekin egondako denboran zehar gehien harritu nauena zenbateko atentzioa eskatzen duten da. Guztiek nahi zuten haiei laguntzea beraien lanak egiten, eta baten bateri beste ikasle batekin lanean nintzelako ezin banion lagundu segituan hasten zen "profe-profe ayudame, que yo no se hacerlo solo" edo "profe-profe hazme caso amí" bezalakoak esaten haiengan atentzio guztia ipintzeko.
Talde interaktiboetan aritu gara lanean, eta proiektu oso interesgarria iruditu zaidan arren aurrera eramateko oso zaila dela ere pentsatzen dut. Izan ere, talde berdin baten barnean dauden maila desberdintasunak sekulakoak dira, eta ondorioz, haurr azkarrenak ez daude oso ados gehiago kostatzen zaien horiei itxaroteko ideiarekin. Horregatik, aspektu horretan oraindik lan asko egin beharra dagoela uste dut baita haurren motibazioa handitzeko ere bai. Hau diot, izan ere, nirekin zeuden bitartean eskolara juatearen gaia azaldu da eta guztiok ados zeuden eskolara joatea gorroto zutela; beraz, haurr horiek eskolaren inguruan duten pentsamendua aldatzeko lan asko egin beharra dago eta haur horiek etorkizun batean ikasketak izatera iristea sekulako erronka dela pentsatzen dut.
5.B gelarekin egon beharreko orduarekin amaitu ostean, 2.A gelara sartzea egokitu zaigu. Bertan, haurrak askoz txikitxoagoak ziren eta asko nabaritzen zen hori irakasleak klasea emateko moduan.
Klase honetan ere talde interaktibotan aritzea egokitu zaigu, eta txoko baten arduraduna nintzen ni. Haurrek etengabe galdetzen zidaten haien ariketetan zeukaten zalantzen inguruan eta oso eroso sentitu naiz haiei erantzunda. Arrazoi honengatik oso konten noa ohera nire "irakasle" moduan lehen eguna bukatu ondoren; izan ere, lotsatuagoa edo haurreikin harremanak edukitzeko zailtasun gehiagorekik aurkitzea espero nuen.
Gainera, esan dezaket oso konten nagoela I.P.I Sansomendi eskolan aritzeagatik; horrela, beste ikasle mota batzuekin aritzeko aukera izan dugu gure lan - ibilaldiaren hasieratik.

miércoles, 7 de noviembre de 2012

ANTZERKIA ETA HAURRAK

  Antzerkia oso gogoko dudanez, eta interesgarria iruditzen zaidanez, honen inguruan irakurtzen aritu ondoren jaso dudan informazioa azaldu nahi dut. 
   Haurra antzerkian hasiz gero, ez du esan nahi antzezle bihurtuko denik. Haurrak; sorkuntzan, asmakuntzan, eta talde-lanean jolasten dute. Gainera, lagunak egiten laguntzen die, eta taldean aritzeak, eta bertan egiten diren jolas edo ariketek lagunekiko harremana estutzea eta konfiantza ugaritzea ekartzen du  beste hainbat gauzen artean. Honegatik, terapia bezala ere erabiltzen da antzerkia, aldi berean jostatu eta hezitzeko era bat delako. 
   Honez gain, antzerkia entretenitzeko era bat da, haurra egun guztian ordenagailu edo telebista aurrean egon beharrean antzerkia egitera bultzatu dezakegulako, honela aberastasun artistiko eta kulturala landuko dute, eta honez gain esperientzia desberdinak biziko ditu.
    Haurrek gainera, antzezlan desberdinak izango dituzte aukeratzeko eta bakoitzak gehien gustatzen zaion hura aukeratu ahalko du,eta hau ulertzen saiatzean bere pentsamenduak garatuko ditu. 
    Autoestima garatzen dute haurrek, errespetatzen ikasi eta taldean bizitzen, beren emozioak ezagutu eta kontrolatzen ikasten dute neurri batean, disziplina ezagutzen dute eta emaitza on bat lortzeko lana egin beharra dagoela.
      Bestalde, esan beharrekoa da; irakurmena eta literatura garatzen dituzte,  haurren sozializazioan laguntzen du, komunikatzeko zailtasunak dituzten haurrengan eraginkorra da, konzentrazioa eta haurren atentzioa lantzen ditu, motibazioa lantzen dute, sortzeko gaitasuna, euren fantasiarekin jolasten dute...

            
   Laburbilduz, antzerkia ekintza egokia da haurrak ongi pasatzeko eta gauza asko ikasteko. Etorkizun batean asko gustatuko litzaidake haurrei antzerkia erakusten jardutea, urte batzuk eman ditut antzerkian eta jarraituko dut, esperientzia izugarriak bizi izan ditut bertan, eta gainera, antzezten ikasteaz gain, bizitzako balore asko ikasi ditut (talde giroan aritzea esaterako). Aipatu ditudan arrazoi guztiek haurrak antzerkira bultzatzea espero dut, eta alor hau aberastea, pena merezi duelako!

PRAKTIKEN LEHENENGO EGUNA.



Ezin dut hitzekin azaldu gaur eskolan, ikasleekin sentitu dudana. Beste mundu bat da. Guztiz ezberdina.

Uste dut klase mota honen baten barruan sartzen zaren arte, eta ume hauekin lan egiten duzun arte ezin duzu nolako ezberdintasunak dauden ikusi. Sartu naizenean, ikusi dut, ikus ahal duena norbaitek. Lehenengo ezberdintasunak fisikoak direla. Beltzaran, txinatarrak, ijitoak… hori bagenekien, ez nau harritu.

Hasierako klasea, bigarren mailako ikasleekin izan da. Euskaraz eta gazteleraz hitz egin diet, bi hizkuntzak jakin behar dituztelako, eta euskara praktikan ipini behar dutelako, B eredukoak baitira. Oso gustura egon naiz, eta beraien artean, ijitoen artean behintzat, asko familia direla ohartu egin dut. Batek, seigarren mailan lehengusina bat eta osaba bat zuela adierazi dit. Eta horra joan gara gero.

Ni, pasa den urtean, nire auzoko eskola bateko klase batean praktiketan ibili nintzen. 5 urteko mutil eta neskak ziren, eta bigarren mailako kurtsoko giroa oso antzekoa zen. Beraz, ohituta nagoela esan dezaket.
Seigarren mailara ailegatu naizenean berriz, bai harritu naizela. Hogei ikasle, guztiak kanpotarrak hiru izan ezik. Guztiak errepikatzaileak bi izan ezik, errepikatzen dut, beste mundu bat.
Irakasleek, klaseak azaltzeko orduan, beraien jarrera okerra izan zela esango nuke. Klaseko giroa, guztiz kaskarra eta desegokia izango zela adierazi ziguten, eta ez dut uste horrela izan denik.
Soilik ikasle bereziak dira, ikasle berezi eta maitagarriak. Ia guztiak ijitoak ziren, “Los Jimenez”. Gehienak familia berdinekoak ziren, eta ez bada familia berdinekoak, auzo berdinekoak, eta beraz, beraien kulturan familia.

Poztasunez hasi naiz, eta poztasunez amaitu dut. Gaur, egun bakarrean izugarri ikasi dudala uste dut, eta gainera, horrela jendearekin lan egin nahi dudala erabaki dut, nekea dela argi daukat, baina gaur behintzat ideia honekin atera naiz, eta espero dut ez nekatzea eta aldatzea.
Beraien kultura eta bizimodua dela eta, agian, ikasketak alde batera uzten dituzte, eta horrexegatik gehienak errepikatzaileak direla uste dut. Baina beraien arreta denbora osoan lortu dut. Gustura egon dira nirekin, pixka mugituak dira bai, baina ni txikitan horrelakoa nintzen baita. Pare bat azkar zeuden, eta beraien arteko laguntza zegoela nabaritzean, benetan poztu nau.
Gozotasunez, nirekin hitz egin dute, eta galdera ezberdinak egin dizkidate ilea dela eta. Guztiz maitagarriak iruditu zaizkit.

Nabaritzen da, beraiekin agian, pazientzia bikoitza behar dela, eta askotan, beste ikasle batzuei baino askoz aldiz gehiagotan azaldu behar zaizkiela gauzak, baina azkenean ikasi nahi eta ahal dutela plasmatzen dute. Uste dut ikasle mota hauekin behar den bakarra konfiantza eta maitasuna da. Gurekin egon dena behintzat, honela azaldu da, benetan gustura lan egiten duela beraiekin nabaritu zaio eta “maite dituela” argi utzi du.
Uste dut askotan, ikasle hauen aurrean irakasle ezberdinak, marjinazioa edo autoritarismoa erabiltzen dutela, eta akats larriena eta sakonena dela.
Beraiekin lan egiten duen norbait eta beraien pertsonetan konfiantza duen norbait soilik behar dutela uste dut. Beraiekin bere bizitzako minutuak “galdu” nahi dituen norbait, eta gustura egiten duena.
Ezagutzen nituen eskolekin ez du zer ikusirik, eta ikasle mota hauek, gustuko ditut, inplikazio gehiago behar dute bai, baina agurtzerakoan, irakaslearekin azaldu duten maitasuna, eta konplizitatea, irakaslearentzat dirurekin ordaintzen ez den zerbait dela uste dut.

BESTE MUNDU BAT DA, ETA NAGUSITAN MUNDU HONETAN LAN EGIN NAHI DUT.

martes, 6 de noviembre de 2012

IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK - PHILLIPPE PERRENOUD


NORK EGIN DU? Philippe Perrenoudek.
BIOGRAFIA:           
1944an Suitzan jaiotako antropologo eta soziologoa dugu Phillippe Perrenoud, gaur egun, Ginebrako unibertsitateko irakaslea da.
Eskola porrotaren eta desberdintasunen inguruko lanak egitearen ondorioz; hezkuntza aniztasunaren eta orokorrean curriculumean, hezkuntzako lanean, pedagogia praktiketan, berrikuntzan eta irakasle formakuntzan interesatu zen.
Ezaguna da ere sozietatean baita hezkuntzan ere indarkeriaren prebentzioarako egindako lanarengatik.


LANAK:
Bere bizitzan zehar idatzitako libururik garrantzitsuenak ondorengoak dira:
·         -Métier d´elieve et sens du travail scolaire
·         -La pédagogie á l´ecole des différences
·         -La construcción del éxito y del fracaso escolar
·         -Diez nuevas competencias para enseñar.

      IRAKASLE IZATEKO 10 GAITASUNAK LIBURUA:
     LIBURUAREN HELBURUA:
            Konpetentzia  profesionalak ezagutzera eman, gaur egun daudenak hobetzeko asmoz.  
Liburu honetan ez da irakasle gehienek dauzkaten gaitasunez hitz egin nahi, baizik eta etorkizunari begira hezkuntza hobe bat lortzeko asmoz irakasle batek, Perrenouden ustez, izan behar dituen 10 ezaugarri horiek adierazi nahi ditu.
Zertarako garatu irakasleen gaitasunak? Hezkuntza sistema interesgarriagoa izanda, hezkuntza prozesua eraginkorragoa bihurtzea.
NOLA ERABILI?
Gaitasun bakoitza arazo konkretu bat gainditzeko pentsatua dago eta arazo horiek gainditzeko egin beharreko praktikak azaldu eta proposatzen ditu.
NORI ZUZENDUA DAGO?
·         Edozein pertsona irakasle gaitasunen inguruan interesatuta dagoena.
·         Hezkuntza praktikoaren alde dagoen edozeinentzat eta profesionaltasuna bilatzen duenarentzat.
·         Hezkuntza sistema eguneratu nahi duenarentzat.
     GAITASUNEN BI MAILAK:
     Perrenoud-en ustetan berak proposatutako gaitasunak bi maila desberdinetan bananduak zeuden.
      Lehenengo maila, erreferentzia konpetentziak deitzen ditu berak eta hauek Lehen Hezkuntzako irakasle baten etengabeko prestakuntzan lehentasuna daukaten gaitasun horiek dira.
      Prestakuntza arlo hauen eraketa egiteaz Ginebrako hobekuntza zerbitzua arduratu zen 1996-97 urteen bitartean, Perrenodek parte hartu zuen aktibo. Maila hau 10 gaitasunez osatua dago, ondoren gaitasunei buruz hitz egitean azalduko ditugunak.
      Bigarren maila,egiturazkoak, espezifikoak diren 44 gaitasunez osatua dago. Hauek autorearen proposamenak dira, jada aipatutako 10 gaitasunak ahalik eta gehien zehazteko. Ez dira gaitasun itxiak aipatzen direnak, baizik etorkizunera begiratzen duten proposamen irekiak.
      LEHEN MAILAKO HAMAR GAITASUNAK:
         Liburuan azaltzen diren gaitasunen artean, lehenengo mailakoak direnak 10 dira eta jarraian horiei buruz hitz egingo dugu.
Lehenengoz, ikasteko egoerak antolatu eta animatzeko gaitasuna aipatzen du. Bertan diziplina zehatz baten bitartez irakasle batek irakatsi beharrekoaren inguruan ezagutza izatea beharrezkoa dela dio. Bestetik, ikasleen jarreraren arabera lan egin beharra dagoela esaten du ere bai. Gainera, Ikasketa prozesuan dauden akats eta oztopoak gaindituz lan egitea gomendatzen du eta azkenik, dinamikoagoa den planifikazio bat egin eta ikaslak praktikerara bultzatzen ditu.
Bigarren gaitasuna ikasketa progresioa kudeatzearen ingurukoa da. Gaiatasun honek ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera arazoei aurre egin behar zaiela dio. Horretaz gain, etorkizunari begira  irakaskuntzaren helburuen ikuspuntu bat eduki beharra degoela dio ere gaitasun honek. Bestalde, irakaskuntzan erabilitako teoriekin harreman estua sortu beharra dagoela aipatzen du eta ikasleek praktika ezberdinak egiten dituzten bitartean, behatu eta ebaluatu behar dela. Azkenik, gaitasunak betetzen direla kontrolatu eta aurrera joateko erabakiak hartzea eskatzen du.
Hirugarren gaitasuna desberdintze dispositiboen inguruan datza. Honek klaseko ezberdintasunei aurre egin eta kudeaketa espazio handiago batetara eramatea eskatzen du. Bestetik, denak batera lan egiteko beharraz hitz egiten du zailtasunak dituzten ikasleak integratuaz. Amaitzeko, ikasleek beraien arteko irakaskuntza egitearen alderdi positiboak defendatzen ditu.
Laugarren gaitasuna, ikasleak beraien lanean eta ikasketetan inplikatzeari buruz hitz egiten du. Ikasteko gogoak sustatu, ezagutzarekin erlazioa esplizitu bihurtu eta haurrek bere burua ebaluatzeko gaitasuna garatzea, hau da, auto-ebaluazioa egiteko beharra aipatzen du.  Eskola kontseilua sortu eta horiekin zenbait arau eta akordio negoziatzea positiboa izango zela esaten du eta formakuntzarako aukerazkoak diren aktibitateak eskaini beharko zirela esaten du.
Bostagerren gaitasunak, taldean lan egitearen inguruko garrantziari buruz hitz egiten du. Taldeko lan proiektu bat sortu beharko zela dio, lan taldea sustatu eta bilerak zuzetzea ona izango zela eta azkenik, talde pedagogiko bat sortu eta berritu beharra dagoela esaten du.
Seigarren gaitasuna, eskolaren kudeaketan parte hartzeari buruz datza. Proiektu instituzionala sortu eta negoziatu behar dela azpimarratzen du. Eskolako errekurtsoak kudeatu eta eskola bat koordinatu eta sustatu gizartearen alderdi guztietara bideratua dagoena egin behar dela dio. Gainera, ikasleen parte-hartzea antolatu eta sustatu beharra dago.
Zazpigarren gaitasunean, gurasoak informatu eta inplikatuak mantentzearen inguruan hitz egiten du. Bilerak egin eta hauetan eztabaidak sortzea dela egin beharrekoa defendatzen du, baita bilerak zuzendu beharra daudela. Gainera, ikasketen ebaluazio sisteman gurasoen parte hartzea sustatu beharra dago.
Zortzigarren gaitasuna, teknologia berriak erabiltzeari buruzkoa da. Testuak zuzentzek programak erabiltzea baliagarria dela esaten du, eta zenbait helburu lortzeko programa batzuen erabilipena sustatzen du.
Azken aurreko gaitasunaren arabera, lanbideko arazoei eta eginbeharrei aurre egin beharra dago. Eskolan eta herrian biolentzia saihesteko proiektuak martxan jarri beharra daude, baita berdintasunaren alde egin. Erlazio pedagokikoa, autoriatatea eta klaseko komunikazioa aztertzea komeniko litzateke eta azkenik; ardura, solidaritatea eta justizia sentimendua garatzeko esaten du.
 Azken gaitasunak, norberaren formakuntza jarraia antolatzea eskatzen du. Bere praktikak garatzen jakin beharra dago, baita elkarren artean sortutako proiektuak negoziatzen. Bestalde, hezkuntza sistemako eginkizunetan parte hartzea komeni da eta lankideen lana errespetatu eta horretan parte hartzea beharrezkoa da.
     
      GURE HORMAIRUDIA:


     
       

     BIBLIOGRAFIA:
    "Diez nuevas competencias para enseñar" liburua.
       Webguneak:
       PDF bat
       Bideo bat.



      









lunes, 5 de noviembre de 2012

HEZKIDETZAREN INGURUAN, INFORMAZIO ESKASA.


Lan modularra egiteko lana informazioa bilatzen nuen bitartean, blog ezberdinak ikusi ditut, eta honetan irakurritako artikulu hau interesgarria iruditu zitzaidan.

Hezkidetzari buruz gutxi aka asko hitz egiten bada, informazio falta dagoela kontuan hartu beharko genuke. Irakasle honek esaten dut, eta nire ustez arrazoi osoa du, eskoletan hezkidetzari buruzko informazioa oso esaka dela. Irakasleen formakuntzarekin batera, gai honetan.

Umeen arteko borrokak eta iskanbilak, arrazoi ezberdinegatik izan ahal badira ere, askotan generoa honen oinarria dira, eta honetan jorratzea ez da komunena. Adibide ezberdinak etorri zaizkit burura irakurtzen nuen bitartean. Adibidez eskolako patio batean, neska batek batzutan edo gehienetan futbolera jokatzea gustatzen zaionean,  ziurrenik arazoak izango ditu beste neskekin, bere  feminitatea oso eskasa delako.


Abididez irakasleak aipatzen duen beste adibide bat, mutilen kasuari egiten dio erreferentzia.  Askotan mutil asko akoso eskolarra jasaten dute beraien klasekideen partez, beraiekin kirola egitea gustuko ez dutenean, edo neskekin denbora pasatzen dutenean. Mutil eredu hauek, benetako arazo psikologikoak izaten dituzte, eta askotan zorigaitz ezberdinak izaten dira honen inguruan.

Ez dira aztertzen, ez dira ikertzen. Errudunak salatu egiten dira, edota askotan psikologoekin tratatu egiten dira. Baina arazoa ez dira haiek. Ez dut esan nahi ez direla errudunak, baizik eta gizarte honetan, beraien ikasleengan edo gurasoengan jasotako heziketaren ondorioa.

Azken hau da aldatu beharrekoa, eta hezkidetza da bidea. Honen bitartez, irakasleak esaten duen moduan, arazo asko konpondu ahal daiteke. Eta honetarako, ez legoke txaro egongo Euskal Herriko estatuak, ikastaro ezberdinak eman beharko lituzke gaur egungo irakasleei, egoera berrietara egokitzeko, eguneratzeko, eta arazo hauen aurrean konponbidean ipini behar baino lehen, saihesteko. Aldi berean, magisteritzako gradua ikasten ari garenoei, gai honi buruzko informazioa ematea, eta gai honen inguruan jorratzea zorrotz, hezkuntzaren sistemako atal hau, behinik behin gainditzeko.